(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enplegua eskatzeko txartela aplikazio mugikorretik ere berri daiteke gaurtik aurrera astelehena, 2017.eko ekainak 26


Oraingoz Android sistemetarako dago eta Google Storetik deskarga daiteke


Enplegua eskatzeko App

Aplikazio berriaren publizitatea. ( irudia handitu )

Nafarroako langabeek aplikazio mugikorretik ere zigila dezakete enplegua eskatzeko txartela. Izapide hori egiteko, NAN/AIZ, jaiotze-data eta telefono-zenbakia baino ez dira sartu behar. Baina datu horiek aldez aurretik Nafar Lansarek gordeta izan behar ditu. Behin sartuta eta bidalita, aplikazioak noiz berritu beharko duen erakutsiko du.

Oraingoz, Nafar Lansare Android sistemetarako dago erabilgarri eta Google Storetik deskarga daiteke.

Aplikazioaren bidez pertsonek enplegu-eskaera berri dezakete, betiere aktibo badago. Hau da, ezin dira berraktibatu etenda edo baja-egoeran (arrazoi medikoak, lana, ikastaroak eta abar) dauden eskaerak. Ezta iraungita edo lan-baimen bat berritzeko zain duten pertsonen kasuan ere. Kasu honetan, bizilekuaren posta-kodearen arabera dagokion enplegu-agentziara joan behar da. Haren kokapenari buruzko informazioa ere ematen da aplikazioan, edo Internet bidez bideratzea ere aukera daiteke.

Txartelean agertzen den egun berean eta hurrengo bietan zigilatu behar da.

Aplikazioa elebiduna da (hizkuntza "Doiketak" aukeran alda daiteke). Pixkanaka beste zerbitzu batzuk sartzea ere aurreikusita dago. Hilabete batean probak egin dira Zabalguneko (Iruñea) enplegu-agentzian, eta hemendik aurrera Nafarroa guztira hedatuko da.

Lekualdaketak saihestea

Ekimen honekin zuzenean ez berritzeko hirugarren aukera bat eman du Nafar Lansarek, kudeaketa hori arintzeko eta bulegoetara joateko bidaiak murrizteko.

Zuzenean ez berritzeko beste bi bideak dira Nafarroako Gobernuaren Herritarren Arretarako telefonoa, 948 012 012 (doakoa dena, tarifa lauarekin) edo 012 (0,34 euro/deia), 2917ko otsailean abian jarri zena; eta Internet, empleo.navarra.es webguneko bulego elektronikoaren bidez, izapide gehiago egiteko aukera ematen duena.

Neurri hauen helburua da agentzietako langileei enplegagarritasunean eta langabe edo landunen garapen profesionalean eragin txikia duten lanak kentzea, beste arlo eta programa batzuk indartzeko.

Gaur egun, txartel honekin zerikusia duten izapide gehienak zuzenean egiten dira enplegu-agentzietan, baina gero eta gutxiago egiten dira.

2016. urtean 283.350 berritze egin ziren, % 82 zuzenean, % 12,6, 012 zenbakiaren bidez (35.840) eta % 5, Internet bidez (14.335). Telefono-bidea 2016ko otsailean abian jarri zen eta berritzeen % 14 egin ziren, baina azken hiletan Internet bidezko berritzea indartzen ari da. Horrela, 2017ko lehen hiru hiletan berritzeen % 75 zuzenean egin dira (52.457); % 13, Internet bidez (9.415), eta % 12, 948 012 012 /012 telefonoaren bidez (8.530).

Hainbat izapide

Bulego elektronikoak, txartela berritzeaz gain, hainbat eragiketa egiteko aukera ematen du: alta, baja edo enplegu-eskaera etetea, berritzea, langabeziaren txartela bikoiztea, Europako euskarria duen curriculum bat egitea, datu pertsonalak eta profesionalak aldatzea, edo enplegu-eskaeraren txosten pertsonalizatuak sortzea. Sartzeko, ziurtagiri digitala behar da, edo web-orri horretan NAN sartu ondoren telefono mugikorrera bidalitako erabiltzaile eta pasahitz bat.

Enplegu-eskaera berritzeko zerbitzua 2016ko otsailaren 15ean abian jarri zen, Nafarroako Gobernuaren herritarren telefonoaren bidez: 948 012 012 (doakoa) edo 012 (0,34 €-ko kostua, deiaren iraupena edozein dela).

Zerbitzu honi esker bi izapide egin ditzake enplegu-eskatzaileak: enplegu-eskaera berritzea eta enplegu-eskaerari buruzko kontsultak egitea. 08:00etatik 19:00etara ematen da, astelehenetik ostiralera, jaiegunak eta udan izan ezik (uztailaren 1etik abuztuaren 15era), egun horietan 15:00ak arte izango delako. Eskatzaileek berritzearen egun berean eta hurrengo bietan dei dezakete. Zerbitzua elebiduna da (gaztelaniaz eta euskaraz).

Horretarako, NAN, edo AIZ (atzerritarren kasuan) zenbakiak, jaiotze-data eta aldez aurretik Nafar Lansareren bulegoetan erregistratuta dagoen telefono mugikorreko zenbaki bat eman behar dira telefonoz. Behin izapidea eginda, interesdunak mezu bat jasoko du bere telefono mugikorrean, noiz zigilatu behar duen adierazten duena.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa