(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

800.000 euro baino gehiagoko laguntza-deialdia egin da ikerketa eta teknologia arloetako langileak kontratatzeko asteartea, 2017.eko ekainak 27


Nafarroan I+G proiektuak egiten dituzten enpresek, teknologia-zentroek, ikerketa-erakundeek, unibertsitateek eta sozietate publikoek eska ditzakete, uztailaren 20ra arte


Garapen Ekonomikorako Departamentuak 829.488 euroko laguntza-deialdia egin du ikerketaren eta teknologiaren arloetan lan egiteko pertsonen kontratazioa finantzatzeko, Nafarroako enpresek, teknologia-zentroek, ikerketa-erakundeek, unibertsitateek eta sozietate publikoek garatutako I+G+b proiektuetan prestakuntza hobe dezaten.

Onuradunek uztailaren 20a baino lehen aurkeztu behar dituzte eskaerak, www.navarra.es webgunean. Kontratuek, gutxienez, 12 hilabetekoak izan beharko dute, lanaldi osokoak, eta ez dira finantzatuko aurreko kontratuen luzapenak.

Diruz lagun daitekeen gastua kontratatutako pertsonaren soldata-kostuen ehuneko bat izango da, Gizarte Segurantzaren ekarpenak barne hartuta. Deialdiaren oinarriak berriki argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta gehieneko kopurua ezartzen dute, entitate onuradunaren eta kontratatutako pertsonaren titulazioaren arabera.

Diru-laguntzak norgehiagokaren bidez emango dira, hau da, jasotako eskaerak alderatuko dira, irizpide hauei jarraituz: proiektuaren eragin teknologikoa, berritasun maila, aurrekontuaren justifikazioa, txostenaren kalitatea, kontratazio-plana, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren (S3) sektoreetara egokitzen den, eta aurreko deialdietatik etorritako pertsonak kontratatzea.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa