(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 6.192 €-ko gastua egin zuen biztanleko 2016an, aurreko urtean baino % 1,33 gehiago asteazkena, 2017.eko ekainak 28


Inbertsio osoa 3.966,6 milioiko izan zen, eta horietatik, % 52,5, gizarte-arlorako bideratu ziren


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2016. urteko Nafarroako Kontu Orokorren Foru Lege proiektua onetsi du gaurko bilkuran. Ekitaldi horretan, biztanleko batez besteko gastua 6.192 eurokoa izan zen, 2015ean baino % 1,33 gehiago.

Ogasuneko eta Finantza Politiketako Departamentuaren egoitza.

Nafarroako Gobernuak 2016. urteko Nafarroako Kontu Orokorren Foru Lege proiektua onetsi du gaurko bilkuran. Ekitaldi horretan, biztanleko batez besteko gastua 6.192 eurokoa izan zen, 2015ean baino % 1,33 gehiago.

Kopuru horretatik, 1.522 euro osasun-beharrak asetzeko erabili ziren, 933 euro hezkuntzarako eta 445 euro gizarte-politiketan inbertitu ziren. Zenbateko osoari dagokionez, foru diru-kutxek egindako gastu osoa 3.966,6 milioi eurokoa izan zen.

Diru-sarrerei dagokienez, bilketa garbia 3.931,9 milioikoa izan zen. Horietatik, 1.480 milioi zuzeneko zergei dagozkie, 1.659,6 milioi zeharkako zergei, eta 85,7 milioi tasa eta prezio publikoei. Beste diru-sarrera txikiago batzuk transferentzia arruntetatik eta kapital transferentzietatik datoz, ondare-sarrerak, benetako inbertsioen besterentzeak edo finantza-pasiboak dira.

Zerga-sarrerak 100 milioitan handitu ziren, aurreko urtean baino % 3 gehiago, eta bi zerga-erreformen eragina izan zuten. 2014. urtean % 4 jaitsi zen sozietateen gaineko zergarengatiko bilketa, eta ondarearen gaineko zerga % 29 jaitsi zen. Bestalde, 2015eko zerga-erreformari esker, PFEZen atxikipenengatiko bilketak gora egin zuen. Guztira, zerga horrengatiko sarrerak % 6,5 handitu ziren.

Lehen aldiz handitu da aurrekontu-egonkortasunari, zorpetzeari, finantza-iraunkortasunari eta kaudimenari (hornitzaileei ordaintzeko batez besteko aldia) buruzko informazioa jasotzen duen txostena.

Foru Komunitateko Administrazioari dagokionez, Kontuak aurkezteko egitura aldatu da, Diruzaintzaren egoera eta zorpetzea nabarmentzeko. Horrez gain, Aurrekontua Betearazteko Memoriaren atal bat gisa barne hartu da zerga-onuren aurrekontuari eta Estatuarekin dagoen hitzarmen ekonomikotik etorritako finantza-fluxuei buruzko informazioa.

Zentzu horretan, aurrekontua betearazteko emaitza ez-finantzarioak 53 milioi euroko saldo negatiboa izan du, % 0,28, beraz, aurrekontu-egonkortasunerako helburuak betetzeko ezarritako zifraren azpitik kokatu da Nafarroa, % 0,7koa baita.

Halaber, memoriak argitu egiten du desadostasun bat dagoela Ogasun eta Funtzio Publikoaren Ministerioarekin 2016ko hitzarmen ekonomikoen fluxuei dagokienez. Bere kalkuluen arabera, ekarpenetik 82,5 milioi euroko ez ordainketa partzial bat gertatu da. Horrek, Nafarroaren finantzazio-behar handiagoa ekarriko luke. Horrenbestez, finantzatzeko beharra 135,5 milioi euro arte handituko litzateke, eta defizita % 0,7an gertatuko litzateke. Hala ere, betetzeko tartea badago.

Gizarte-arloetan egin da inbertsiorik handiena

Guztira 2.084 milioi euro bideratu ziren Osasun, Hezkuntza eta Gizarte Babeserako, beraz, gastu osoaren % 52,5; % 2,53ko igoera 2015eko aurrekontuaren aldean.

Zehazki, osasun-arloan, 974,8 milioi izan dira, Nafarroako Gobernuaren gastu osoaren % 24,57. Hezkuntzan 597,9 milioi inbertitu dira, 17,4 milioi gehiago 2015. urtearen aldean. Gizarte-babesaren arloan gastua % 3,6 handitu da, gastu osoaren % 11,8ra arte.

321 milioi ekonomia-jarduerari laguntzeko

Esparru ekonomikoan egindako jardueretarako 321,5 milioikoa izan da inbertsioa, guztizkoaren % 8,1. Ekonomia-jarduerari laguntzeko eta lurralde osoan garapena orekatua izateko jarduerak dira; baita kalitatezko enplegua sortzen laguntzeko ere.

Nabarmentzekoa da I+G+b-n egindako gastuaren igoera, 64 milioikoa izan dena. Horrek, % 24,8ko igoera ekarriko du aurreko ekitaldiaren aldean.

Enplegu-sortzaile gisa ekonomia-jarduerari emandako laguntza garrantzi ekonomikoarengatik nabarmentzen da (28 milioi euro gauzatuta), eta nagusiki, industria-inbertsioari emandako laguntzak (24,5 milioi).

Sailen araberako banaketari dagokionez, gastu osoa honela banatzen da:

Egindako gastuaren % 24,83 (985 milioi), Osasunari dagokio; % 15 (597 milioi), Hezkuntzari; % 9,49 (376,5 milioi) Eskubide Sozialei; % 8,43 (334 milioi), Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari; % 7,7 (304 milioi), Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuari; % 4,36 (173 milioi), Garapen Ekonomikorako sailari; % 1% (41,6 milioi), Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuari eta % 0,3 (14,7 milioi), Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari.

Administrazioren gastu orokorrei dagokienez, 13,3 milioi inbertitu ziren legegintza-jarduerarako. Hor, barne hartzen dira Parlamentuko, Arartekoaren eta Nafarroako Kontseiluaren gastuak.

Atal horretan barne hartzen da Foru Komunitateko Administrazioak hitzarmen ekonomikoaren arabera Estatukoari egiten dion ekarpena, 2016an 540 milioikoa izan zena (energia elektrikoaren zergengatiko konpentsazioa barne hartuz); toki administrazioei egindako 269,6 milioiko transferentziak; amortizazioa eta interesen ordainketa zor publikoa jaulkitzeagatik, eta banku-maileguak eta beste eragiketa batzuk: 416,7 milioi.

Enpresen sektore publikoa

2016. urtean sozietate publikoek 20,9 milioi euroko emaitza negatiboa izan zuten, 2015ean izan zituzten 59,89 milioiko galeren aldean. Emaitzen hobekuntza NASUVINSAn nagusiki gertatzen da, 2015ean 26,76 milioiko galerak izatetik, 2016an 0,25 milioiko irabaziak izatera pasa dena, eta SODENA, galerak 4,17 milioitan murriztu duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa