(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2016ko urriko gertaerengatik kartzelatutako Altsasuko gazteen egoerari buruz galdetuko dio Barne Ministerioari asteazkena, 2017.eko ekainak 28


Haiei ezarritako isolatze- eta banatze-neurriak kentzea eskatuko du, gaurko bilkuran hartutako erabakian zehazten den moduan


Nafarroako Gobernuak 2016ko urrian herriko taberna batean egondako gertaerengatik kartzelatutako Altsasuko gazteen egoerari buruz galdetuko dio Barne Ministerioari, eta haiei ezarritako isolatze. eta banatze-neurriak kentzea eskatuko dio Justizia Ministerioari.

Horrela jasotzen da Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako erabakian. Hor, senideek egindako eskaerari eta Nafarroako Parlamentuko Eledunak onetsitako erakunde-aitorpenari erantzuten dio.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumont izango da Barne Ministerioko Espetxeetako Idazkaritza Nagusiaren aurrean dagozkion kudeaketez arduratuko dena.

Aipatu denez, akordio horrek joan den ekainaren 19an legegintza-ganbarak ekainaren 19an onetsitako erakunde-aitorpena kontuan hartuko du. Akordio horretan Parlamentuak bizikidetzarekin eta justiziarekin hartzen zuen konpromisoa agertu zuen, eta bere ustez, gertaerak ez zirela terrorismotzat hartu adierazi zuen. Atxilotutako hiri gazteen egoerarekin kezkatuta agertzen den. Zentzu horretan, Nafarroako Gobernuari dagozkion kudeaketak egin zitzala eskatu zion, hiru atxilotuen egoera ezagutzeko eta isolatze- eta banatze-neurriak kentzea eskatzeko.

Aldez aurretik, ekainaren 7an, gazteen senideek neurri horiei buruz galde zezala eskatu zioten idatziz Nafarroako Gobernuari.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa