(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafar Lansarek 300.000 €-rekin finantzatuko ditu Nafarroako ETEek beraien langileentzat antolatutako prestakuntza-jarduerak osteguna, 2017.eko ekainak 29


Helburua da langileen gaitasunak eta lan-espezializazioa hobetzea, eta enpresen lehiakortasuna handitzea


Nafar Lansarek 300.000 €-rekin finantzatuko ditu Nafarroako ETEek beraien langileentzat antolatutako prestakuntza-jarduerak.

Nafar Lansarek 300.000 euro bideratuko ditu Nafarroako ETEek beraien langileen gaitasunak eta prestakuntzak hobetzeko antolatutako prestakuntza-jarduerak finantzatzeko, eta baita beraien eguneratze eta espezializazio profesionalerako, edozein dela langileak zerbitzuak ematen dituen sektorea edo jarduera-adarra.

Jarduera horiek ezagutza berriak bereganatzen eta etengabe birziklatzen lagundu beharko dute. Bestalde, langileek gora egitea eta gizarteratzea eta enpresek lehiakortasun handiagoa izatea ere bada helburua. Deialdiaren oinarriak ekainaren 28ko NAOn argitaratu ziren, eta eskaera egiteko epea uztailaren 13an amaituko da.

Prestakuntza-jarduerek, gutxienez, 10 ordukoak izan beharko dute, eta zuzenean, online edo modu mistoan (zuzenean eta online) egin ahalko da. Taldeko, gehienez, 20 ikasle egon dira zuzeneko prestakuntzari dagokionez; 80 ikasle, online egiten bada.

Nafar Lansarek bultzatzen dituen enplegurako bestelako prestakuntza-deialdietan bezala, diru-laguntza moduluka egingo da, prestakuntza motaren arabera: zuzenean bada, moduluka egingo da, prestakuntza motaren arabera: zuzenean bada, parte-hartzaileko eta orduko modulua 6,54 euro dira, eta online bada, 4,9 euro. Enpresaren tamainak ere eragina izango du diru-laguntzaren ehunekoan: gehienez, moduluaren % 60 enpresa ertainetan, eta % 70 arte enpresa txikietan. Gehienez, 70 ordu lagun daitezke diruz prestakuntza-jarduerako.

Prestakuntza enpresak gara dezake, bere baliabideekin, edo kontratazioaz baliatuz. Ez dira diruz lagunduko informazio- edo dibulgazio-jarduerak, hala nola jardunaldiak, azokak, mintegiak, sinposiumak eta kongresuak, ez eta irakaskuntza arautua, doktoregoak, graduondokoak eta masterrak ere, edo enpresetako prestakuntza.

Nobedade gisa, enpresak eskatutako prestakuntza-jarduerak ez baditu egiten, % 40 arteko zehapena jaso dezake. Hori, enpresa aurkezten den etorkizuneko deialdien baremoan aplikatuko da.

2015. urtean laguntza horien ondorioz 4 enpresak sustatutako 8 prestakuntza-jarduera egin ziren, eta 66 ikaslek parte hartu zuten. 2016an 9 enpresak sustatutako 26 ikastaro izan ziren, eta 138 pertsonak parte hartu zuten.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa