(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak, Euskadik eta Iparraldek hitzarmen bat sinatu dute euskara sustatzeko astelehena, 2017.eko uztailak 3


Dokumentuak hiru lurraldeetako baliabide eta politika publikoen koordinazioan aurrera egiten du


Ezk-Esk: Bingen Zupiria, Ana Ollo eta Mathieu Bergé. ( irudia handitu )

Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, eta Mathieu Bergek, Iparraldeko Euskararen Bulego Publikoko lehendakariak, hiru lurraldeetarako berariazko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Nafarroako Jauregian.

Hitzarmena, Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak Nafarroari martxotik eskaintzen dion lankidetzan aurrera egiten du, eta Ollo kontseilariak adierazi duenez, "elkarrekiko lankidetzari jarraituko dio, bikoiztasunak, beharrezkoak ez diren gastuak saihesteko eta eraginkortasunik handiena lortzeko".

Bestalde Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako sailburuak, "hitzarmena sinatzen duten hiru administrazioak euskara hitz egiten den eremuan politika publikoak kudeatzen dituztela” adierazi du, lankidetza hau “naturala” dela esanez, “gure hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko balioko duena. Lankidetzarako esparru oso zehatzak existitzen dira, eta hitzarmenak hauek ikuskatzea ahalbidetuko du”.

Mathieu Bergék, Euskararen Bulego Publikoko lehendakariak, “hizkuntza-politika mailako lankidetza berri hori” goretsi du, azpimarratuz “euskararen transmisioa eta erabileraren sustapenerako ezinbestekoa” dela. Azkenik, Mathieu Bergék Europar finantzabideek eta bereziki POCTEFA ekintza programa berriek, hizkuntza politikaren erronkak kontuan hartzearen alde eraman beharreko elkar lana goraipatu du.

Lankidetza teknikoko 5 esparru

Dokumentuak ez du ekarriko inolako betebehar ekonomikorik Nafarroako Gobernuarentzat, eta lankidetza teknikoko bost esparru ezartzen ditu.

Helduendako euskararen hezkuntza eta irakaskuntzari dagokionez, besteak beste hauek sustatuko dira: irakasleen eta ikasleen mugikortasuna eta trukatzeak, helduendako irakaskuntza-curriculuma garatzea eta irakasleen berariazko prestakuntza.

Hiru lurraldeek hizkuntza-gaitasun mailak ebaluatzeko probak eta sistemak ere prestatuko dituzte. Horrez gain, hirurek emandako tituluak elkarri aintzatetsiko dizkiote.

Bestalde, eskola-esparrutik kanpo, neska-mutilendako aisialdi-jarduerak eta trukeak sustatuko dira euskararen erabilera bultzatzeko. Halaber, hiru alderdiek ingurune digitalean dauden informazioak trukatuko dituzte.

Hitzarmenak euskararen eta gogoeta-eremuen sustapena ere barne hartzen du, hiru alderdiek koordinatutako sustapen-programen bidez eta gogoeta egiteko eta ezagutzak partekatzeko eremuak sortuz.

Hitzarmenaren bidez, egindako ikerketa soziolinguistikoen barruan lortutako eta bildutako datuak ere bateratuko dituzte elkarrekin. Bestalde, beste ikerketa-bide batzuk proposatuko dituzte euskararen egoera zein den jakiteko.

Azkenik, harreman estua ere aurreikusten du hitzarmenak, Europako finantzazioek eta POCTEFA programa berriek hizkuntza-politikaren erronkak kontuan har ditzaten.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa