(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren ehiza-denboraldia 2017ko abuztuaren 15etik 2018ko otsailaren 25era izango da astelehena, 2017.eko uztailak 3


Kanpaina honetako nobedade gisa, ehiza-barrutien App bat atera da


Ehiza-barrutien aplikazioaren adibidea. ( irudia handitu )

Datorren ehiza-denboraldia aurtengo abuztuaren 15etik 2018ko otsailaren 25era izango da, Landa Garapeneko, Tokiko Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek gaur, uztailak 3, egindako eta gaurko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako foru-agindu batean jasotzen den moduan. Horrez gain, kanpaina honetako nobedade gisa, ehiza-barrutien App bat atera da.

Datorren ehiza-denboraldiko nobedadeak

Hauek dira aurrekoaren aldean datorren denboraldiko nobedade nagusiak:

Basurderako: segurtasun-arrazoiak direla eta, gauez itxarotako modalitatean, armari atxikita dauden linternak edo fokuak erabil daitezke, tiro egin edo gezia jaurti aurreko uneetan bakarrik. Nafarroan basurde kopurua nabarmen handitzen ari da, eta horrek eragin negatiboak izan ditzake landa-laborantzetan, errepideetako istripuetan edo animalien osasunean. Zentzu horretan, Ingurune Naturaleko Zerbitzuak proiektu pilotu bati ekin dio basurdeak epe luzera lurraldean duen mugikortasuna aztertzeko. Espero da emaitzek eraginkortasunez kudeatzea espeziea ikuspegi integral batetik, eta ez bakarrik ikuspegi zinegetikotik (gatazkak bide-sarearekin, faunaren igarotzeak, kalteak laboreetan, nekazaritza-ustiategiak ukitzea eta abar). Ehiztariren batek lepokoa duen basurde bat hiltzen badu, Basozainari jakinarazi beharko dio, lepokoa jasotzeko.

Oreinari dagokionez, marrualdian egindako bakarkako ehiza larria 20117ko irailaren 15etik urriaren 8ra arte izango da. Uxaldietarako, kanpaina 2018ko urtarrilaren 28an itxiko da, otsailean emeak ernaldi aurreratuan daudelako.

Orkatzei dagokienez, bakarkako ehiza larriko modalitatean eta ehiza-denboraldi guztirako, aldi horretan basozaina duen ehiza-barrutiko ehiztariek ez diote jakinarazi beharko mugapeko basozainari 24 orduko aurrerapenarekin, betiere ehiza-barrutiko basozainari jakinarazten badiote. Horrek jarduera koordinatuko dut eta bakarkako ehiza larria egiten duten ehiztariak eta erabilitako barruti kopurua kontrolatuko du.

Aipamen berezia merezi du eper gorriak, Nafarroa espezia horren populazio purua duen leku gutxienetako bat delako lurralde zabal batean. Abeletxeko eperrak legez kontra askatzeagatik gertatzen den hibridazio genetikoak arriskuan jartzen du espezie honen bideragarritasuna. Bestalde, azken hamarkadetako aldaketa orokorrek (nekazaritza-paisaiaren sinplifikazioa edo larratze hedakorra pixkanaka uztea besteak beste) eragin zuzena izan dute espezie horren habitataren narriaduran. Oro har, 2017-2018 hurrengo denboraldian bi egun ehizatu ahalko da eperra. Lau egunera arte luzatu ahalko da, edo salbuespen eta justifikatuta dauden kasuetan, ehiza antolatzeko planean ezarritakora arte. Horrez gain, espeziearen egoera jarria dela eta, beste mota batek neurriak hartu behar dira premiaz, berreskuratzeko. Zentzu horretan, Departamentuak hiru ildo estrategikoen aldeko apustua egiten du: habitata berreskuratzea, harrapakariak kontrolatzea eta eper puruaren banku genetiko bat sortzea. Espezie honi dagokionez, uztan, utzitako eper-habia bat aurkitzen bada, Departamentuak Basozainari jakinaraztea eskatzen du, 112 zenbakira deituz, jasotzeko.
 

Azkenik, oilagorrari dagokionez, Ehiza Aholku Batzordean eztabaidatu ondoren bi neurri hartu ziren: oilagorrerako txakur guztiek ohiko txilina eraman behar dute, mendiko beste erabiltzaile batzuekin istripuak prebenitzeko, eta beste oilar-ehiztari batzuei etorkizunean GPSaren edo txakurren geolokalizaziorako beste gailu batzuen erabilerari arauzko mugak jarriko zaizkiola jakinarazteko.

Ehiza-barrutien aplikazio berria

Kanpaina honetako nobedade gisa, Ingurune Naturaleko Zerbitzuak web-aplikazio bat sortu du Nafarroako ehiza-barrutien mapekin. Horrela, informazio kartografikoa ematen da, hala nola ehiza-barruti bakoitzaren muga, kokapena eta erreserben izena, aparkalekuak, uso postuak edo ehiza larriak. Aplikazio hori telefono mugikorretan, tabletetan eta ordenagailuetan eskura daiteke.

Tresna horri esker, ehiztariek eta beste talde batzuek, errazago ikusiko dituzte Ehiza Antolatzeko Planetan (EAP) onartutako mapak. EAP horien bidez, basafaunaren aprobetxamendu iraunkorra bermatzen da, zinegetikoa kasu honetan. Horren adibide bat dugu ehiza-barruti bakoitzak fauna hori babesteko erreserba gisa ezarri behar duen azaleraren % 12a. Talde askok jo dute Departamentura mota horretan informazioa eskuragarriagoa izan behar duela eskatzeko.

Batzuetan, ehiza-barrutiaren erabilera bereizien seinaleak ez dira erraz ikusten eta ehiztariak mota honetako zalantzak ditu: erreserba honen muga bidearekiko edo hurbilen dagoen errekarekiko paraleloa da? Uso postu hau EAPn indarrean dago ala ez? Noraino heltzen da nire ehiza-barrutian uzten den eper-eremua? Ehiza-barrutien seinale bertikalen inguruko zalantzen arrazoiak askotarikoak izan daitezke: haizeak edo nekazaritza-lanabesek bota dituela, ehiza-barrutiaren beraren seinale eskasak, materiala lapurtu dutela edo landaren handia duten eremuak. Aplikazio honek bereizmen handiko koloretako ortoargazki bat du hondoan, eta lursail berean eta berehala zalantzak argitzen saiatzen da.

Mapak urtero eguneratuko dira, lehen hiruhilekoan lehentasunez, beraz, Ehiza Antolatzeko Plana onartzeko duten ehiza-barrutiek mapak eguneratuta izango dituzte hurrengo udaberritik aurrera aplikazioan.

Behin aplikazioa irekita, ehiza-barrutia dagoen udalerriaren izena idatzi eta "bilatu" sakatzen da. Gero, nahi den eremua edo xehetasuna handitzen da (erreserba, uso postua eta abar). Geroago, "geruzak" ikonoan sakatuta zer informazio ikusi nahi den eta zein ezkutatu aukera daiteke. Azkenik, aukeratutako azaleran sakatuta, haren xehetasunak ikus daitezke (erreserbaren izena, ehiza-barrutiaren matrikula, uso-postuaren zenbakia, ehiza larriaren zenbakia eta abar).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa