(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 6,6 milioi euroko gastua baimendu du Nafarroa Arena pabiloia martxan jartzeko asteazkena, 2017.eko uztailak 5


Geratzen den obra egiteko eta azpiegitura hornitzeko 6 milioi euro bideratuko dira 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 6,6 milioi euroko gastua egiteko baimena eman dio gaurko bilkuran Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari, Navarra Arena pabiloiaren lanak amaitzeko, hornitzeko eta prest jartzeko. Azken finean, helburua ateak irekitzea da. Lanak aurtengo azaroan hasiko dira, eta instalazioak 2018ko azken hiruhilekoan abian hartzea aurreikusita dago.

arena

Arena pabiloia argituta.

Nafarroako Gobernuak 6,6 milioi euroko gastua egiteko baimena eman dio gaurko bilkuran Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari, Navarra Arena pabiloiaren lanak amaitzeko, hornitzeko eta prest jartzeko. Azken finean, helburua ateak irekitzea da. Lanak aurtengo azaroan hasiko dira, eta instalazioak 2018ko azken hiruhilekoan abian hartzea aurreikusita dago.

Hasieran jakinarazi zuen moduan, azpiegitura berria erreferentziako esparru bat izango da Nafarroako kirol-esparruan. Horretarako, pabiloiaz gain, jadanik dagoen eskaintza osatzen duten kirol eta kultura jardueretarako bakarrik irekiko dena, Komunitateko beste azpiegituretan daudenak baino leku gehiago eskatzen dituzten ekitaldiei erantzuteko, eraikinaren zati batean Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko kirol-esparruaren egoitza eta federazioen egoitza den Kirolaren Etxea izango dira modu iraunkorrean.

Inbertsioaren banaketa

6.641.657,39 eurotatik, zenbatekorik handiena, 4,9 milioi euro, geratzen ziren lanei dagozkie. Horietan barne hartzen da eraikineko zenbait eremu erabilera-irizpide berrietara egokitzea, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren eta federazioen egoitza hartzeko moldatzea. Beste 1,1 milioi euro zenbait materialetako ekipamendurako bideratuko da: kirol arlokoak, bulegokoak, zerbitzuetakoak eta osagarriak. Horrela, guztira, 6 milioi euro izango dira. Inbertsioa esku hartzeetan egindako 338,358 euroko gastuarekin (obra-zuzendaritza, segurtasuna eta osasuna, informatika-kudeaketa eta abar) eta lekualdaketetan egindako beste 230.000 euroko gastuarekin osatuko da.

Pabiloiaren ezaugarriak

Gogoratuko denez, pabiloia 20.000 m2.ko orube batean dago, Osasuna taldearen futbol-zelaiaren ondoan. Gehienez 20 m garai den eraikina da, bi soto (behekoa aparkalekua da), beheko solairua eta beste hiru maila ditu. Eraikitako azalera osoa 45.000 m2 da.

Barruan 3.000 m2-ko pista zentral handi bat dago, 10.000 ikusle baino gehiagorentzat, harmaila finkoak eta teleskopikoak ditu, eta edukiera moduluka bereizita dago. Badago beste pista osagarri bat, 1.600 m2-koa, 1.500 plazetarako, guztiak harmailetan. Barrutian 36 metroko frontoi bat dago.

NICDO sozietate publikoak kudeatuta du esparrua, kirol, kultura eta bestelako erabileren beharren arabera, bere kudeaketa-esparruaren barruan dauden erabilera anitzeko azpiegituren artean dauden sinergiez baliatuz. NICDO dagoeneko zenbait azpiegituren kudeatzailea da, hala nola Baluarte Batzar Jauregia eta Auditoriuma, Iruñeko Planetarioa, Larra-Belagua Ipar Eski Zentroa, eta Nafarroako Zirkuituaren eta Nafarroako Azokaren jabea da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa