(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Foru Administrazioko langileen 2017ko ordainsarien % 1eko igoera onartu du asteazkena, 2017.eko uztailak 5


Abuztuko nominan aplikatuko zaie langile guztiei eta urtarrilaren 1etik atzeraeragina izango da


Nafarroako Gobernuak akordio bat hartu du gaurko bilkuran. Horren bidez, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren mendeko erakundeetako langileen 2017ko ordainsariek % 1eko igoera izango dute. Foru Gobernuarentzat 11,7 milioi euroko kostua ekarriko du.

Igoera hori abuztuko nominan aplikatuko zaie langile guztiei eta urtarrilaren 1etik atzeraeragina izango da.

Gogoratuko denez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek sindikatuekin negoziatzeko eraman zuen joan den ekainaren 28an gaur onetsi den akordioa (Estatuko Aldizkari Ofizialean egun berean argitaratutakoa), 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean barne hartzen den soldata-igoera hau aplikatu ahal izateko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa