(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko larrialdi-zerbitzuek 457 artatze egin dituzte aurtengo Sanferminetan larunbata, 2017.eko uztailak 15


Iazko datuekin alderatuz, entzierroan zauritutako pertsona kopurua % 26 jaitsi da eta jaiei dagozkien ezbehar kopurua % 7 handitu da


Entzierroetako zauritu kopuruak behera egin du.

Osasunbideko ospitale eta ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuek jaiei zuzenean lotutako 457 artatze egin dituzte 2017ko Sanferminetan (hilaren 6ko eguerdia eta uztailaren 14ko gauerdia artean), hau da, 2016an baino % 7,02 gehiago; 427 artatze egin ziren 2016an eta 382 2015ean.

Zaurien jatorriari dagokionez, 64 entzierroetan izan dira eta 390 jaiei dagozkien beste ezbeharrei. Aipagarria da, 2016an zezen aurreko lasterkaldiengatik min hartutakoen kopuruaren igoeraren ondoren (87), izan ere, 2015ekoa halako bi izan zen (41), kopuruak behera egin duela, hala ere, azken urteetako batez bestekoaren nabarmen gainetik geratu da. Bestalde, beste arrazoi batzuen ondoriozko artatzeak % 12,56 handitu dira (390, 2015. urteko 341en aldean).

Nafarroako Gobernuak eskerrak eman dizkie Osasunbideko profesionalei, Gurutze Gorri eta DYAko boluntarioei, SOS Navarrakoei eta zezen-plazako osasun-langileei egun hauetan guztietan egindako lanagatik.

Zauritu gutxiago entzierroetan

Guztira 64 pertsona artatu dituzte Nafarroako Ospitalegunean eta San Martin Doktorea anbulatoriora 2017ko entzierroetan zauritzearen ondorioz. beraz, iazko 87en aldean % 26,4 jaitsi da kopurua. Hala ere, aurreko jaietan baino askoz ere gehiago izan dira, 2015. urtean 41 korrikalari zauritu zirelako, 2014. urtean 47 eta 50 eta 38 aurreko urteetan.

2017 urtean 7 korrikalari izan dira adarkatuta, denak gizonezkoak, aurreko Sanferminetako 12en aldean. Beste 57k beste mota bateko lesioak izan dituzte, traumatismoak eta kontusioak funtsean.

Aurten gorabehera gehien izan dituen entzierroa jaietako azkena izan da, hilaren 14koa hain zuzen. Guztira 13 pertsona artatu zituzten, eta ez zen adarkaturik egon. Horren atzetik, hilaren 8an, larunbata, 12 zauritu izan ziren, eta hilaren 13an, osteguna, 2 adarkatu. Horren aurrean, uztailaren 10ekoa lasaiena izan zen: 6 pertsona bakarrik eraman zituzten laguntza-zentroetara, adarkaturik gabe.

Entzierroaren ondorioz Osasunbideko larrialdi-zerbitzuetara eramandako pertsona guztietatik emakume bat bakarrik egon zen. Garuneko traumatismo eta sudurreko haustura batengatik eraman zuten hilaren 13ko entzierroan. 2016. urtean bi emakume zaurituta geratu ziren.

Kasu guztietatik, 51 Nafarroako Ospitalegunean artatu dira (7, adarkadengatik), eta beste 13 San Martin Doktorea anbulatoriora eraman zituzten, haiek guztiak askotariko traumatismoengatik. Artatutako korrikalarien artetik, 12 ospitaleratuta geratu dira.

Ibilbide-zatiei dagokienez, Estafetan eta Telefonican izan da ezbehar gehien, 14 zauriturekin bakoitzean. Hala ere, Santo Domingon egon dira adarkatu gehienak (3), haren atzetik Udaletxea (2) eta Estafeta (2).

Jaiei lotutako beste artatze batzuk

Bestalde, entzierroaren zerikusirik ez duten larrialdiko 390 artatze kopurua antzekoa izan da bai Nafarroako Ospitalegunean (198, % 53,03), bai San Martin Doktorea zentroan (192).

Artatutako paziente horien erdiak (196, % 50,26) traumatismoak eta zauriak izan zituzten. Urrunago geratzen dira erasoak, kasuen % 30 (117), iaz baino nabarmen gehiago izan direnak (73). Igoera hori mota horretako artatzeak kontuan hartzeko irizpide desberdinarengatik gertatu diren neurri handi batean, izan ere, aurretik kontuan hartzen ez diren lesio txikiak ere barne hartzen dira. Intoxikazio etilikoak 39 izan dira, eta beste droga batzuengatikoak, 13. Bi kasuetan behera egin dute 2016. urtearen aldean, 59 eta 15 izan zirelako hurrenez hurren.

Osasunbidearen ospitaleko eta ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuetan egondako artatze gehienak asteburuan izan dira: larunbatean, hilak 8, 92 artatze, eta igandean, hilak 9, 66. Haren atzetik datoz, ordena honetan, hilak 7 (55), hilak 12 (50) eta hilak 10 (45). Gutxiago izan ziren beste egun hauetan: hilak 6 (40), hilak 14 (38) eta hilak 11 (35).

12-SOS Navarrako Larrialdiak Kudeatzeko Zentroak 345 anbulantzia mugiarazi ditu San Fermingo jai hauetan Iruñean eta Iruñerrian.

Entzierroan laguntzeaz gain, Gurutze Gorriak eta DYAk osasun-laguntza eman dute lehen mailako arreta-unitateekin, jaiari dagozkion patologia arinak artatzeko (traumatismo txikiak, ebakiak, zorabioak, erorikoak, korde galtzeak edo intoxikazioak), eta pazienteak hurrengo laguntza-mailara bideratzeko (ospitalez kanpoko edo ospitaleko larrialdiak).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa