(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin lortutako adostasuna nabarmendu du, Nafarroako garapen ekonomikoaren "ibilbide-orria" gisa astelehena, 2017.eko uztailak 17


Bere departamentuak lehen bi urteetan egindako jarduerak baloratzeko egindako agerraldian adierazle ekonomiko nagusien bilakaera positiboa ere nabarmendu du


Transcripción textual del video

Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak, Manu Ayerdik, txosten bat aurkeztu du Nafarroako egoera ekonomikoari buruz legealdiaren lehen zatia amaituta. Horrela, izan duen bilakaera positiboa oinarri sendoengatik izan dela adierazi du. Izan ere, hala erakusten dute zenbait adierazlek, hala nola BPGk, enpresen sorkuntzak edo langabezia-tasak.

S3

Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren logotipoa.

Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak, Manu Ayerdik, txosten bat aurkeztu du Nafarroako egoera ekonomikoari buruz legealdiaren lehen zatia amaituta. Horrela, izan duen bilakaera positiboa oinarri sendoengatik izan dela adierazi du. Izan ere, hala erakusten dute zenbait adierazlek, hala nola BPGk, enpresen sorkuntzak edo langabezia-tasak.

Ayerdik bere departamentuak Nafarroako ekonomikoaren esparru estrategikoaren eguneratzeari buruz ere hitz egin du, Espezializazio Adimentsuaren Estrategian edo S3n jasotzen dena. Hain zuzen joan den otsailaren 1ean onetsi zuen Nafarroako Gobernuak, eta Foru Komunitateko "garapen ekonomikoaren ibilbide-orri" gisa definitu du. Bereziki nabarmendu du adostasunari esker egindako estrategia bat dela, Administrazioren, enpresen, ezagutzaren eragileek eta gizarte-erakundeen artean sortutakoa. Guztien artean etorkizuneko ikuspegi bateratua lortzea saiatu dira, eta sei sektore estrategiko (automobilgintza eta mekanika, elikakatea, osasuna, energia berriztagarriak, turismoa eta industria sortzaileak eta digitalak) eta bost lehiakortasun faktore (enpresa-garapena, berrikuntza, azpiegiturak, administrazio publikoa eta hezkuntza-prestakuntza).

Bere helburua 2030. urtean Nafarroa oparoagoa, iraunkorragoa eta bizitza-kalitate hobekoa lortzea da, % 130eko per capita BPGrekin Europako batezbestekoaren gainean, eta % 2ko iraupen luzeko langabeziarekin.

Ekimenak eta plan estrategikoak

Ayerdik nabarmendu du Estrategia 24 erronkaren, plan estrategikoen eta klusterren politikaren bidez egiten ari dela. Horrela, S3aren epe laburragoko ekimenei buruz hitz egin du. Guztira, 102 ekintza proposatzen dituzte 24 erronka gainditzeko, 11 lehentasun estrategikoei dagozkienak. S3k 197,2 milioi euroko aurrekontu-zuzkidura du dagoeneko 2017. urterako, 2020. urtera arte handitzeko aurreikuspenarekin, aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera, % 21ekoa, 238 milioi arte.

Estrategiak klusterrak sortzeko sustapen-politikak ere barne hartzen ditu, eta zentzu horretan, laguntza-deialdi berria gogoratu du, 2016. urtean bezala enpresak sortzen jarrai daitezen. Besteak beste Clavna (ikus-entzunezkoen sektorekoa), Navarra Health Tourism (osasun sektorekoa) eta Navarra Wind Energy Consortia AIE (energia eolikoaren sektorekoa) sortu ziren. Eskualdez gaindiko klusterrak eta Competitiv’eko proiektua nabarmendu ditu. azken honetan balio-kate partekatuetan lan egiten hasi dira Akitanian, Euskadin eta Nafarroan.

Ondoren, Garapen Ekonomikorako buruak bere Departamentuak abian jarritako ekimenak berrikusi ditu, hala nola Nafarroako II. Ekintzailetza Plana (2017-2019). Gogoratu duenez, Europan liderra izan nahi du enpresen bizi-luzetasunean. Horrez gain, Nafarroako Lan Autonomoaren Plana (2017-2020) ere aipatu du. Bere helburuen artean, urtero 1.000 pertsonak Langile Autonomoen Erregistroan izena ematea da, eta autonomoek urtero besteren kontrako 500 langile kontratatzea.

Ayerdik 2030 Energia Plana aipatu du. Hor, lehen mailako energiaren kontsumoa % 10 murriztea da helburua, 2025erako aurreikusitako zifren aldean, eraginkortasun energetikoko jardueren bidez, eta energia berriztagarriek azken energiaren azken kontsumoan % 50eko ekarpena egitea. Bestalde, garraioaren beharren % 15 energia berriztagarrien bidez asetzea da xedea.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planari buruz esan du ongizatea hobetzea dela helburua, eta Nafarroa eskualde lider gisa kokatu du I+G+b arloan. 2020rako Nafarroako Industria Planari dagokionez, bere helburua industriak Nafarroako BPGn duen zama puntu erdia handitzea dela esan du, energia barne hartuta. Horrela, 2020an % 33,50era heltzea da xedea, eta industria arloko enplegua 70.000 lanpostuetara handitzea epe berean.

Nafarroako Nazioarteko Planari dagokionez (2017-2020), Ayerdik nabarmendu du enpresa esportatzaileen kopurua handitu nahi duela, gaur egungo 888tik 1.000 arte, aldia amaitutakoan, eta atzerrian produktuak edo zerbitzuak saltzen dituzten enpresen kopurua % 5 handitzea urtero. Horrela, esportazioen bolumen osoa 2020. urtean 9.500 milioi eurora heltzea da helburua. Azkenik, Nafarroako Turismoko Plan Estrategikoari (2017-2025) dagokionez, Europako bidaiarien gau emate kopurua % 46 handitu nahi duela esan du.

Lehendakariordeak aipatu dituen beste ekimen batzuk eskualdean ezartzekoak dira, hala nola Sakanako Plan Estrategikoan aurreikusitako ekintzak abian jartzea, Lizarrako Merindadeko Behatokia sortzea eta Erriberako espezializazio adimentsuko eskualde Estrategia bultzatzen duen taldearekin konpromisoa hartzea.

Lehiakortasun-faktoreak garatzea

Bestalde, bere departamentuak bultzatzen duen lehiakortasun-faktoreak garatzeko politikei buruz hitz egin du. Horien artean, azken bi urteetan, enpresa-garapenarekin, ETEen finkatze eta hazkundearekin, ekintzailetzarekin, nazioartekotzearekin, industria-hazkundearekin, berrikuntzarekin, azpiegiturekin, administrazio publikoarekin, hezkuntzarekin, prestakuntzarekin eta bestelakoekin zerikusia duten ekintzak aipa daitezke.

Horietatik guztietatik Sodenak kapita-partaidetzaren, partaidetza-maileguen eta elkar bermatzeko sozietateen bidez (43,5 milioi euro) enpresei emandako finantza-laguntzak (27 milioi euro) nabarmendu ditu; baita Sodena VECTIAren akziodunen artean sartzea ere.

Ekintzailetzari dagokionez, ORIZONT startupen azeleratzailearen 18 proiektu eta CEIN Ekintzailetza Bultzatzeko programa nabarmendu ditu. Nazioartekotzea denez, sektore eolikoak Indian duen eginkizuna eta Nafarroa Euroeskualdean sartzea nabarmendu ditu. Horrez gain, nekazaritzako elikagaien sektorearen ahalmena nabarmendu du, Txinan duen eginkizunari eta Estatu Batuetarako merkataritza-eginkizunari dagokienez.

Bestalde, Industria Planerako bideratutako aurrekontuko partida % 47 handitu dela azpimarratu du, 21,4 milioi eurotik 31,5 milioi eurora pasatuz. Industria-hazkundeari dagokionez, INASA antzinako fabrika industrialdea bihurtzeko 7,8 milioi euroak aipatu ditu, baita Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak berriki sinatutako hitzarmena ere, ETE industrialen aldaketa digitalerako. Bereziki aipatu du berrikuntzarako aurrekontuaren igoera (% 50eko igoera 2016. urtearekiko), eta I+G+b-rako laguntzak, 2015ean 13,70 milioikoak izan zirenak, 2017an bikoiztu direla. Aurreikuspenen arabera, 29,90 milioi euroko gastua izango da. Zerga-laguntzak edo energia berriztagarrien sustapena, eta Aditechen berrantolaketa eta L’Urederra haren barruan sartzea ere aipatzekoak dira.

Azpiegiturei dagokienez, estrategikoak aipatu ondoren, hala nola Nafarroako Kanala, trenbide-korridorea, Noaingo aireportua, konexio digitala edo sare elektrikoa, lurralde-kohesioko azpiegiturak eta haiek hobetzeko jarduerak aipatu ditu. Hor, zenbait jarduera aipatu ditu, hala nola Belateko eta Almandoz tunelen berrikuntzak, 1,5 milioi euroko saila Ebroko Autobideko zoruak indartzeko, Leitzarango autobiaren egiturak hobetzeko jarduerak, N-121 hobetzeko proiektuen lizitazioak, hiri-zeharkaldietarako diru-laguntza programaren berreskuratzea, Nafarroako Hiriarteko Garraioaren Plan Integrala (PITNA) edo Mankomunitatearekin garraio-txartel bakarra ezartzeko egindako hitzarmena.

Azkenik, Nafarroaren kanpoko irudia eta Lanbide Heziketako Plana aipatu ditu, datorren ikasturterako eskainitako plaza kopurua batez beste % 7 handitzeko asmoa duena.

Egoera ekonomikoa

Ayerdi lehendakariordeak nabarmendu du per capita BPG, 2016. urtearen itxieran 29.807koa izan zena, iaz % 2,99 handitu zela, eta horrenbestez, 2015eko igoerari eutsi ziola. Datua 2017ko lehen hiruhilekoan berretsi da, BPG % 0,9 handitu zelako (% 3,1 urtetik urtera). Hazkundea Espainiako batezbestekoa baino txikiagoa izan den arren (% 3,2 2015ean eta 2016an), nabarmendu gainditu du beste herrialde batzuetakoa, hala nola Frantziakoa (% 1,3 bi urteetan) edo Alemaniakoa (% 1,7 2015ean eta % 1,9 hurrengo urtean).

Manu Ayerdik esan du BPGren igoerari esker, Nafarroako langabezia-tasak nabarmen egin duela behera 2016an (% 7,18). Horrela, 40.045 langabe gutxiago egon ziren, eta horri, aurtengo lehen seihilekoaren amaierako 4.107 pertsona gehiago kendu behar zaizkio. Beraz, guztira, 35.938 langabe geratzen dira. Era berean, Gizarte Segurantzako afiliazioek gora egin dute iazko hasieratik, eta dagoeneko 271.532 gehiago egon dira 2017ko ekainean.

Halaber, Foru Komunitateko enpresen sorkuntzari buruzko datua nabarmendu du: 2014ko urtarrilaren 1ean 35.324 zeuden, urtebete geroago 36.738, eta 2016aren hasieran 37.983. 2017. urtea 38.444rekin hasi da, iaz 832 sortu ziren eta 131 desegin. Aurten, joerari eutsi zaio, lehen hiruhilekoan 333 enpresa berri erregistratu direlako, eta 37 desagertu; 2016ko aldi berean, 316 sortu eta 65 itxi ziren. Are deigarriagoak dira kooperatibei buruzko zifrak, nabarmendu du lehendakariordeak, 2014an 29 sortu zirelako, hurrengo bi urteetan, 66 eta 95 sortu ziren, 2014an bat bakarrik desagertu zen, bi hurrengo urtean eta beste bat 2016an. Urte honetako lehen hiruhilekoan, beste 50 sortu dira eta bat itxi da. 2016ko aldi beraren antzeko datuak dira, 51 sortu zirelako eta bat bera ere ez desagertu.

Neurri handi batean Nafarroako ekonomiaren bilakaera positiboa bere enpresen dinamismo esportatzailean oinarritu da, izan ere, 2.579k produktuak edo zerbitzuak saldu zizkieten beste herrialde batzuei 2016an, 8.338,08 milioi euroren truke, aurreko ekitaldiaren antzera (8.539,72 milioi). 2016ko Nafarroako merkataritza-balantzak, aurreko bi urteetan bezala, superabit handia izan du, atzerrirako egindako salmentak erosketen bikoitza izan dela ia-ia: 4.526,40 milioi. Enpresa esportatzaileen kopurua (2015eko 2.500etik 2.579ra pasa dira) nahiz esportatzaile erregularren kopuruak (azken lau urteetan bezala (862, 2015ean, eta 888, iaz) gora egin dute.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa