(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

7.000 langabe gutxiago, gutxieneko soldata lortzen duten 12.000 pentsiodun gehiago eta % 32 mendeko gehiago artatuta, Eskubide Sozialen bi urteko balantzearen zifrak asteartea, 2017.eko uztailak 18


Miguel Laparra lehendakariordeak nabarmendu du haurrentzako eta familiarentzako baliabideak % 25 handitu direla, eta errentan dagoen etxebizitza babestuaren prezioa % 15 merkatu dela


Transcripción textual del video

Miguel Laparra kontseilariak Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak eta Gobernu aldaketak emandako bi urteen balantze positiboa egin du, eta adierazi duen moduan, departamentu horren mendeko adierazleek "hobekuntza orokorra" izan dute. 7.000 pertsona gutxiago daude langabezian, Estatu osoko langabezia-tasarik txikienarekin (% 10,1); % 32 mendeko pertsona gehiago artatuta; % 120 pentsiodun gehiago 2017ko lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko pentsioekin, alargunak barne; % 15 arteko jaitsierak etxebizitza babestuaren prezioan; edo % 25eko igoera haurrentzako eta familientzako politiketarako baliabideetan.

Lehendakariordeak "garrantzitsutzat" hartu ditu gizarte-aurrerapenak, eta adierazi du "ekonomiaren egoera onik gabe, zerga-erreforma aurrerakoirik gabe eta lehentasun politikoen aldaketarik gabe aurrerapen horiek ezinezkoak izango liratekeela".

Nafar Lansareren bulegoa

Nafar Lansareren bulegoa.

Miguel Laparra kontseilariak Eskubide Sozialetako Lehendakariordetzak eta Gobernu aldaketak emandako bi urteen balantze positiboa egin du, eta adierazi duen moduan, departamentu horren mendeko adierazleek "hobekuntza orokorra" izan dute. 7.000 pertsona gutxiago daude langabezian, Estatu osoko langabezia-tasarik txikienarekin (% 10,1); % 32 mendeko pertsona gehiago artatuta; % 120 pentsiodun gehiago 2017ko lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko pentsioekin, alargunak barne; % 15 arteko jaitsierak etxebizitza babestuaren prezioan; edo % 25eko igoera haurrentzako eta familientzako politiketarako baliabideetan.

Lehendakariordeak "garrantzitsutzat" hartu ditu gizarte-aurrerapenak, eta adierazi du "ekonomiaren egoera onik gabe, zerga-erreforma aurrerakoirik gabe eta lehentasun politikoen aldaketarik gabe aurrerapen horiek ezinezkoak izango liratekeela".

"Gauza horiengatik dagoeneko esan daiteke merezi izan duela Nafarroan aldaketa politikoak", adierazi du Laparrak. Horrez gain, Gobernuaren lehentasuna eta gizarte-konpromisoa lehendakariordetza bera sortuz ikusi zela esan du (antzinako Gizarte Politiketako Departamentua, Etxebizitzako Zuzendaritza eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua bateratuz), baita aurrekontuko zuzkiduran ere, % 25 handiagoa izan delako bi urtetan. Hain zuzen funtsak gehien handitu dituen departamentua izan da.

Bereziki, pobreziaren kontra eta gizarte-kohesioaren alde borrokatzeko bideratutako baliabideak bikoiztu egin dira, 78 miliotatik 150 milioitara, Laparrak adierazi duen moduan. Eskerrak eman dizkie Gobernuari laguntzen dioten lau indar politikoei eta bere Gobernuko kideei.

Lehendakariordeak nabarmendu du baliabideak handitzea garrantzitsua dela, baina baita gizarte-politiketan paradigma aldatzea ere, gizarte-inbertsioko berri batera; xedea da kudeaketa-eredua ere aldatzea, eta arreta pertsonalizatuari, zerbitzuen dibertsifikazioari (hainbat beharrari erantzuteko), prebentziozko eta komunitateko dimentsioaren garapenari lehentasuna ematea, eta gizarte-partaidetza sustatzea, baliabide publikoen kudeaketa hobetzeko tresna gisa".

Hala ere, lehendakariordeak adierazi du egiteko geratzen dena egindakoa baino askoz ere handiagoa dela. Hurrengo erronkak honela laburtu ditu: "enplegu gehiago, eta kalitate hobekoa, Ongizate Estatu gehiago eta gizarte-kohesio handiagoa, Nafarroa oparo bat lortzeko guztiontzat".

Bere balantzean sei jarduera-esparru handitan taldekatu ditu bi urte hauetan egindako jarduerak: Enplegua; Gizarte Kohesioa eta pobreziaren aurkako borroka; Mendekotasuna eta Desgaitasuna; Familia eta Adingabeak; Etxebizitza eta gizarte zibilarekin harremanak.

Konfiantza-giroa Nafarroan

Laparrak azpimarratu du "ezin zaiola enpleguaren egoera ona Gobernuaren ekintzari bakarrik egotzi, ez eta nagusiki ere, baina esan dezakegu gobernu honen politikak ekonomiaren eta enpleguaren egoera onean laguntzen ari direla".

Bi urtetan Nafarroak 7.000 pertsona gutxiago ditu langabezian, langabezia-tasarik txikiena duen autonomia-erkidegoa da (% 10,1), 13.735 afiliatu gehiago daude Gizarte Segurantzara eta 18.000 pertsona landun daude BAIren arabera. Horrez gain, nabarmentzekoa da 2017ko lehen seihilekoaren kontratazio mugagabea % 31,5 handitu dela 2015eko seihileko beraren aldean.

Enplegu-politika aktiboak

Nafar Lansarek garatzen dituen enplegu-politika aktiboei dagokienez, Laparrak nabarmendu du hasierako aurrekontua % 18 handitu dela bi urtetan, funtsen kudeaketan lidergo publikoa eta kudeaketa indartu direla, 2016tik 2017ra bitartean % 44,76 hobetuz.

Horrez gain, lan orientazioa, prestakuntza eta bitartekotza indartzen ari dira, baita enpresei, autonomoei, gizarte-ekonomiari eta enplegu-zentro berezi eta laneratze enpresei emandako laguntza. Baliabide horiei esker, lanbide-prestakuntza "esponentzialki" handitu da: 2015ean prestatutako 7.321 pertsonetatik 2017. urte honetarako balioetsi diren 14.000 arte pasa da.

"Orientazio-aldaketaren elementu nabarmen bat talde ahulentzako enplegu politiketan gizarte-zerbitzuekin batera lan egitea izango litzateke", nabarmendu du Laparrak. "Datu esanguratsu gisa azpimarratzekoa da enplegu babestuko programetan 12,5 milioi inbertitzetik, 2017. urtean 24,5 milioi inbertitzera pasa dela. Horrenbestez, Departamentuaren laguntza publikoekin urtero 4.000 enplegu babestu inguru mantendu eta sortzen direla".

Gizarte-kohesioa eta pobreziaren aurkako borroka

Bi urte hauetan Eskubide Sozialetako Departamentuaren lehentasunetako bat Nafarroako gizarte-kohesioa indartzea eta pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzea izan da, gizarte-murrizketen eta urte hauetan bizi izandako krisi ekonomiko larruaren ondoriorik negatiboena gisa. Laparra lehendakariordeak hauxe azpimarratu du: "2015. urtean 78 milioiko aurrekontua gizarte-kohesiorako eta pobreziaren aurka borrokatzeko bideratzen zen, hala nola laneratzeko errentan, gizarte-enpleguan, alargunentzako osagarrian edo errentako etxebizitzarako laguntzetan; 2017. urtean, berriz, guztira 150 milioi bideratuko dira alderdi horitarako guztietarako".

"Baina ez dira garrantzitsuak inbertitutako baliabideak bakarrik. Are gehiago da legez eskubide sozial horiek finka badaitezke". "Zentzu horretan, bereziki azpimarratu nahi dugu gizarteratzeko eta errenta bermatua jasotzeko eskubideari buruzko foru lege berria, etxebizitzako foru lege berria eta pentsio guztiak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzeko foru legea onartzearen garrantzia".

Barneko gizarte-kohesioa hobetzeaz gain, Nafarroak esfortzu handia egin du nazioarteko solidaritatearen aldeko apustuan. Historikoki oso balio garrantzitsua izan da Nafarroako gizartean. Bi urteko legealdi honetan, gizarte-inbertsioa % 70 handitzeaz gain, nabarmendu behar dugu ohiko solidaritate-loturak indartu egin direla Saharako herriarekin, eta Nafarroan errefuxiatuak hartzeko programa berri eta zabal bat abian jarri dela, elkarteekin lankidetzan. Hala, orain arte 221 pertsona artatu ditu. Era berean, Nafarroa batzuetan errefuxiatuen krisian Estatuari eta Europari inplikazio handiagoa eskatu dienetako bat izan da, baita autonomia-erkidegoen zeregin handiagoa ere asilo eta babes politikan.

Mendekotasuna-Desgaitasuna-Adinekoak

Beste lehentasun handietako bat mendekotasuna, desgaitasuna eta adinekoak artatzeko politikak indartzea izan da.

Bereziki garrantzitsua izan da zerbitzu edo prestazioren bat jasotzen duten eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen kopuruaren handitzea. "Bi urtetan 3.129 pertsona gehiago artatu ditugu, beraz, % 32 gehiago", nabarmendu du Laparrak. Bestalde, alderdi garrantzitsu gisa ere aipa genezake "mendeko pertsonen zerga-arinketak desgaitasunen bat duten pertsonen zerga-arinketekin berdindu dira. Beraz, 6.000 pertsona gehiagok ken ditzakete oso zenbateko handiak, mendekotasunerako prestazioen zenbait bateragarritasun berreskuratu dira, eta hitzarmen berri bat sinatu da desgaitasunaren sektorean, lan-baldintzak hobetuz eta zerbitzuen kalitatean inbertsio handiak eginez".

Adinekoei dagokienez, aurrerapenik nagusia Lege berria izan da zalantzarik gabe. Horren arabera, 2017ko lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa den pentsioa duten pentsiodun guztiek zerga-kenkari bidez jasoko dute kopuru hori. Neurri hori aldatu aurretik 10.000 alargunek gutxi gorabehera bakarrik zuten aukera hori, 3 miloi inguruko inbertsioarekin; lege berriarekin, berriz, 22.000 pentsiodunek izango du aukera, alargunak barne, osagarri hori izateko. Gutxi gorabehera 20 milioi euroko inbertsioa egingo da erabat garatuta dagoenean.

Familia eta adingabeak

Familiaren eta adingabeen esparruan azpimarra dezakegu baliabideak % 25 handitu direla. Familia eta ahultasun egoeran dauden adingabeak artatzeko programa guztiak hobetu dira. Jarduera guztietatik nabarmentzekoak dira adingabeentzako egoitza-plazen berregituraketa eta handitzea, artatzeko gaitasunaren % 20aren handitzea bitartekotza, orientazio eta familiak elkartzeko programetan, Lizarrako, Tafallako eta Tuterako Haurrak eta Nerabeak Artatzeko Taldeen intentsitatea eta estaldura % 50 handitu dela, edo gurasobakarreko familiek etxebizitza eskuratzeko laguntza berriak eman direla.

Etxebizitza

Etxebizitzari dagokionez, hiru izan dira lehentasunak: gizarte-errentako etxebizitza kopurua handitzea, prezio merkeagoan, utzarazteak prebenitzea eta birgaitzea bultzatzea. Horrekin guztiarekin funtsezko zenbait helburu lortu nahi dira: pertsona guztiek etxebizitza duin bat izateko eskubidea aitortzeko aurrera egitea, enplegua sortzen eta ingurumen-iraunkortasunean aurrera egiten den bitartean.

Orain arte, besteak beste etxebizitzako foru lege berriaren onartzeari eta bestelako neurriei esker, hala nola etxebizitza alokatzeko poltsa bultzatzea edo etxebizitza bideratzeko bulegoa, dagoeneko beste 350 etxebizitza gehitu dira gizarte-errentako etxebizitzen parkera, eta gizarte etxebizitzako Foru Funtsaren kasuan, 55 etxebizitza izatetik 100 izatera pasa da. Bestalde, 2000 eta 2015. urteen artean % 70 igoera izanda, lege berriarekin prezioak % 8 eta % 15 artean jaitsi dira. Halaber, esanguratsua da hiru urtetan gizarte-errentarako etxebizitzarik hasi gabe egon ondoren, aurten gutxienez 210 etxebizitza berri hastea aurreikusita dagoela. Helburua gizarte-errentaren parkea 1.600 etxebizitzetan handitzea da, etxebizitza berriko programen bidez, eta etxebizitza hutsa erabiltzeko prest jartzea-

Birgaitzeari dagokionez, krisiaren eta laguntza publikoen murrizketen ondorioz jarduerak beherakada handia izan zuen; etxebizitzako lege berriarekin eta gazte, adineko eta baliabide gutxi dituzten pertsonentzako laguntzak hobetzearekin, 2017. urte honetan jarduera % 73 handitu da orain arte.

Azkenik, funtsezkoa da gizarte eta etxebizitzaren krisiaren adierazpen gogorrenaren bilakaerari erreparatzea: utzarazpenak eta familia askok etxebizitzaren ohiko gastuei ezin aurre egitea. "Alderdi honetan, nahiz eta egiteko asko geratu", adierazi du lehendakariordeak, "ulertzen dugu politikak konbinatzea, hala nola errenta bermatua eta gizarte-larrialdiko laguntza berriak (funtsean etxebizitzaren gastuei aurre egiteko direnak), bitartekotza bulegoaren lana eta hobekuntza ekonomikoa, eragin positiboa izaten ari direla Nafarroako hipoteka-exekuzioetan (% 38,8 2016an) eta utzarazpenetan".

Gobernuaren eta gizarte zibilaren arteko harremana

Aipatzekoa den alderdi garrantzitsu bat Gobernuaren eta gizarte zibil antolatuaren arteko harremanaren aldaketa nabaria da. Aurreko legealdian, kontseilariaren iritziz, "laguntza publiko guztietan murrizketak egin ziren, elkarrizketa eskasak zeuden tokiko entitateekin eta ez zen aurrerapenik egin erakunde horiekin plangintzak partekatzeko".

Bi urte hauetan, berriz, baliabideak hobetzeaz gain, bi lege oso garrantzitsu onartu dira edo onartzear daude: gizarte-mezenasgoari buruzko foru legea, dohaintzen zerga-ariketan handitzen dizkiena gizarte-entitate guztiei, autofinantzatzeko gaitasuna nabarmen hobetuz, eta gizarte-hitzarmenei buruzko hurrengo legea, gizarte-entitateekin lankidetza-hitzarmenak egiteko aukera emango duena, askotan esperientzia, norberaren baliabideak, boluntarioak, eta garrantzitsuena dena, gizarte-beharren zuzeneko ezagutza ekartzen dituztenak, haietako asko eragindako pertsonek edo senideek osatzen dituztelako.

Éra berean, nabarmendu behar dira egiten ari garen gizarte-partaidetzako prozesu zabalak, lege garrantzitsuenak onartzeko, eta abian ditugun planetan, hala nola Gizarteratze Plana, Familia eta Adingabeen Plana eta garatzea aurreikusita ditugun gainerako planak. Azkenik, nabarmendu behar dugu Errealitate Sozialaren Behatokia abian jarri dugula legealdiaren hasieratik eta horrek hobekuntza nabarmena ekarri duela gizarte politikak aztertzeko, ikertzeko, planifikatzeko eta ebaluatzeko gaitasunean. Halaber, eztabaida publikoa erraztu da".

Hurrengo urtetarako erronkak

Hauek dira hurrengo urtetarako ezarritako funtsezko helburuetako batzuk:

1. Lehendabizi, bultzada handia eman behar zaio inbertsioari mendekotasunaren, desgaitasunaren eta familia-politiken arloan, bai zentro eta zerbitzu berrietan, bai edozein laguntza hobetzen. Bizi-itxaropenaren luzatzea, gizarte batek izan dezakeen daturik positiboenetako bat izanda, erronka handia da, bai pentsioen arloan, bai osasunerako eta mendekotasunerako arretan. Erronka horrek baliabide asko eskatzen baditu, hala ere, aukera eta enplegu iturria ere izango da.

2. Enplegu-politika aktiboei dagokienez, enpresa eta autonomoei laguntzeko politikak hobetzen jarraitu behar dira, baita lan orientazio, prestakuntza eta bitartekotzarako direnak ere. Halaber, enpresekin, tokiko entitateekin eta gizarte-zerbitzuekin baterako lana hobetzea lehentasuna izango da, zailtasun bereziak dituzten taldeen laneratze handiagoa lortzeko.

3. Beste alderdi garrantzitsu bat da pobreziaren eta desberdintasunaren aurka borrokatzea. Errenta bermatuari buruzko legeak oraindik garatzeko ibilbide handia du, eta Inklusio, Familia adingabeen Planaren barruan ekingo diegu gizarte, etxebizitza, enplegu, hezkuntza, zerga eta bestelako politikei, ezinbestekoak baitira pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako borrokan eta gizarte-kohesioak Nafarroan aurrera egin dezan. "Gastutzat hartu baino, nabarmendu behar dugu gizarte-kohesioa indartzeko inbertsioak oso eragin positiboa duela Nafarroako hazkunde ekonomiko iraunkorrean".

Horrez gain, etxebizitzaren arloan esan dezakegu "zimenduak jarri ditugula, lege berria, baina kontuan hartu behar dugu hornitzea kostatzen den ondasun bat dela". Hurrengo Etxebizitza Plana esparru egokia izango da Nafarroako herritar guztiei etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatzeko. Gure esfortzu guztia errentan dagoen etxebizitza kopurua handitzen jarraitzeko izango da, prezio merketan, birgaitzea eta etxebizitza hutsa erabiltzea.

Lehendakariordeak nabarmendu du "gizarte-politiken aldaketak ez duela ekartzen baliabide gehiago esleitzea bakarrik, aurreko etapako gizarte-murrizketak lehengoratzeko. Aldaketa politikoak bere gizarte-lehentasuna ezartzen jarraitu beharko du legealdi honen bigarren erdialdean (eta baita hurrengoetan ere herritarrek hautetsontzietan berdin adierazten jarraitzen badu). Halaber, Ongizate Estatuaren beste eredu bat eraiki behar da XXI. menderako:

1. Eskubideetan oinarritutako Ongizate Estatua, baina inertzia historikoak, zorroztasunak eta erregelamenduen gehiegikeriak gainditzen dituena eta malgutasun, dinamismo eta egokitzeko gaitasun handiagoa sartzen duena etengabe aldatzen ari den mundu batean.

2. "Ongizatearen gizartea" ere den Ongizate Estatu bat, herritarren partaidetza sustatuz gizarte-arazoen aurrean, baita irtenbidean proposatzean inplikatzea ere, administrazio publikoekin lankidetzan arituz.

3. Elkarte eta interes-taldeen (bidezkoak baina partikularrak) presio korporatibistak gainditzeko gai den Ongizate Estatu bat, herritarren interes orokorra lehenesten duena, bereziki ahulenak diren sektoreetan.

4. Lehentasuna emaitzarik onenak lortzen eta etorkizunerako onurik handienak aurreikusten dituzten programetan jartzen duen Ongizate Estatu bat, erabateko gizarte-inbertsio gisa.

5. Pertsonei segurtasunaz gain, bultzatzea eta sustatzea ere bermatzen dizkien Ongizate Estatu bat, bizitzaren ziklo osoan erabat aktibatzen dena, zahartze aktiboari arreta goiztiarra emanez; baldintzak eta aukerak sortzeko gai dena, banako bakoitzak gizarteari duen onena ekar diezaion, erabateko enpleguaren aldeko konpromiso estrategiko batekin".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa