(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Lizarraren Erdi Aroko iraganak Nafarroaren identitatea osatzen izandako papera nabarmendu du asteartea, 2017.eko uztailak 18


Erdi Aroko Ikerlanen Astearen inaugurazioan parte hartu du gaur goizean. Aurten, landaren eta hiriaren arteko gatazketan oinarrituko da 


Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko 44. Astea

Barkos Lehendakaria publikoari hitz egiten. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, gaur goizean nabarmendu du "Lizarrak izandako Erdi Aroko iragan bikaina, bizilagunen lanerako gogoan, adiskidetasunean eta ulermenean oinarritua" eta "Nafarroako biztanle guztien nortasuna eraikitzeko egindako ekarpena".

Horrela adierazi du Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko 44. Astea inauguratzerakoan. Aste hori gaur asteartetik ostiralera (21) bitarte egingo dute Egaren hirian, eta XII. eta XV. mende artean hiriaren eta landaren artean izandako tentsio eta gatazketan oinarrituko da. Halaber, nabarmendu du, lau egun horietan zehar, "parte-hartze eta eztabaida zientifikoko foroak nazioartean garrantzi handia izango duela, eta Lizarra eta Nafarroa Europako mediebalismoaren epizentroan kokatuko dituela"; era horretan, "ideiak trukatzea eta ezagutza historikoa bultzatuko dituen esparrua" dela esan du.

Horrez gain, topaketaren nazioarteko izaera eta iaztik ikerlari gazteei eta unibertsitateko doktoregaiei beren tesiak eta ikerketa-proiektuak hedatzeko eskaintzen dien aukera aipatu nahi izan ditu. Gainera, Erdi Aroko Azterketen Espainiako Sozietatea erakunde kolaboratzaileen taldean sartzea goraipatu du.

Bestalde, Koldo Leoz alkateak Lizarrak Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Astea bultzatzearen eta indartzearen alde egindako apustua nabarmendu du.

Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Astearen 44. edizioa

Erdi Aroko Azterketen Nazioarteko Astearen 44. edizioan, hiri menderatzeen egiturak, nekazarien erreboltak eta tentsioak eta erresistentziak jorratuko dira egun hauetan, XII. eta XV. mendeen artean hiriaren eta landa-ingurunearen artean izandako tentsio soziala mahaigaineratu eta eztabaidatzearekin batera, Nafarroako mendian bizitako gatazka barne.

Bertan izango dira Italia, Frantzia, Erresuma Batua, Portugal eta Espainiako adituak. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta hizlari-koordinatzailea den Juan José Larrearen hitzetan, Erdi Aroko Azterketen Astearen helburua izango da "bi eremuen arteko tentsio-modu ugari aztertzea, matxinada masiboa eta indartsua bistakoena baina ez bakarra den haietan: "isilik" erantzuteko moduak badaude eta menderatzea eta liskarra bideratzen dituzten modu instituzionalak ere bai". Era berean, aktoreak zeintzuk diren, jarduera horiek zergatik egiten dituzten, bezalako galderak erantzuten ahaleginduko dira edota eguneroko paisaian, lengoaian eta gobernuan menderatzeak eta erresistentziak hartzen dituzten moduak azaltzen.

 
Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko 44. Astea

Koldo Leoz alkatea, Lehendakaria eta Larrea irakaslea inaugurazioan zehar. ( irudia handitu )

Ingalaterra, Portugal, Gaztela, Aragoiko Koroa, Frantzia eta Nafarroa izango dira Aste honetako agertoki, eta Glasgow, Lisboa, Madril, Sevilla, Valentzia, Zaragoza, Paris, Montpellier eta Boloniatik etorritako espezialistek jorratuko dituzte. Horiei gehitu behar zaie Unibertsitate hauetako ikerlari gazteen ekarpena: Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Bartzelonako Unibertsitatea, Tarragonako Universitat Rovira i Virgili, Université de Pau et des Pays de l’Adour, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitatea.

Mahai-inguruen eta hitzaldien osagarri gisa, eta aurreko edizioetan egin den moduan, Lizarrako hiria bertan izango da herritar guztiei irekitako tailerrean, Gustavo de Maeztu Museoan, "Estella-Lizarraren ondare dokumentala" izenburupean. Lizarrerriko Ikerketa Guneak antolatutako tailer honetan ahaleginduko dira hiriko Udal Artxiboko pieza dokumental adierazgarrienak herritarrengana gerturatzen.

Nafarroako Gobernuarekin batera, topaketa antolatzen aritu dira Lizarrako Udala, Lizarrerriko Ikerketa Gunea, "Los Amigos del Camino de Santiago de Estella" Elkartea, eta, aurrean aipatu moduan, Erdi Aroko Azterketen Espainiako Sozietatea; azken horren parte-hartzea funtsezkoa izaten ari da programa estatuan zein nazioartean hedatzeko.

Astearen Batzorde Zientifikoa honako hauek osatzen dute: Eloísa Ramírez irakasleak (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) eta Julia Pavonek (Nafarroako Unibertsitatea), Pascual Martínez Sopenak (Valladolideko Unibertsitatea), Véronique Lamazou-Duplan-ek (Université de Pau et des Pays de l’Adour) eta Juan Jose Larreak, Astearen edizio honen hizlari-koordinatzaileak eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa