(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ana Herrera kontseilariak Nafarroan kultura, kirol eta gazteria arloko politika berri baten oinarriak ezarri dituztela nabarmendu du osteguna, 2017.eko uztailak 20


Departamentuaren laguntzen zuzkidura % 30 handitu da legealdi honetan


Transcripción textual del video

Ana Herrera kontseilariak bi urteko legealdi honetan Nafarroan kultura, kirol eta gazteria arloko politika berri batean oinarriak ezarri dituztela nabarmendu du gaur prentsaurrekoan, eta horretarako hiru sektoretan lidergoa partekatuz lan egiten dutela. Herrerak nabarmendu du Departamentuak laguntzetarako emandako zuzkidura % 30 handitu dela bi urte hauetan, eta diru-laguntzen deialdiak ez direla bakarrik kopuruan hobetu; diseinuan eta egutegian ere hobetu direla, esparru bakoitzean beharrei erantzuteko".

Departamentu hau etorkizuneko ikuspegiarekin egiten ari den lana azpimarratu du, etorkizuneko Eskubide Kulturalen Legeari dagokionez, aitzindaria izango dela gai horretan; Kulturako Plan Estrategikoa, urte honen amaieran aurkeztuko dena, eta kirol-esparru nagusiak, Nafarroako Kirol Kontseiluaren barruan abian jarri diren lan-taldeekin.

kulturaren bi urteko balantzea

Kulturaren laguntza-deialdietarako aurrekontua. ( irudia handitu )

Ana Herrera kontseilariak bi urteko legealdi honetan Nafarroan kultura, kirol eta gazteria arloko politika berri batean oinarriak ezarri dituztela nabarmendu du gaur prentsaurrekoan, eta horretarako hiru sektoretan lidergoa partekatuz lan egiten dutela. Herrerak nabarmendu du Departamentuak laguntzetarako emandako zuzkidura % 30 handitu dela bi urte hauetan, eta diru-laguntzen deialdiak ez direla bakarrik kopuruan hobetu; diseinuan eta egutegian ere hobetu direla, esparru bakoitzean beharrei erantzuteko".

Departamentu hau etorkizuneko ikuspegiarekin egiten ari den lana azpimarratu du, etorkizuneko Eskubide Kulturalen Legeari dagokionez, aitzindaria izango dela gai horretan; Kulturako Plan Estrategikoa, urte honen amaieran aurkeztuko dena, eta kirol-esparru nagusiak, Nafarroako Kirol Kontseiluaren barruan abian jarri diren lan-taldeekin.

Departamentuak ezarri duen helburuetako bat komunitatea kanpoaldera zabaltzea izan da, eta esparru honetan egiten ari diren lana bizia izaten ari da, bai Kulturako Zuzendaritza Nagusitik, bai Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institututik eta Kultura, Kirol eta Aisialdiko Azpiegituren Nafarroako sozietatetik. Europako deialdietara aurkeztutako sei proiektutan parte hartu dute, eta 14 milioi euro inguruko aurrekontua dute.

Gobernuaren bi urteko balantzean kontseilariak gogoratu du lurraldea egituratzeko hartu duten konpromisoa. Helburu hori tokiko erakundeekin egindako lan iraunkorrean islatu da, izan ere, laguntza-deialdia berreskuratu eta handitu da horietarako. Horrez gain, programa propioak abian jarri dituzte, hala nola Landarte. Bestalde, zinema-filmatzeen jarduera nabarmen handitu da, pizgarri fiskalak eta Navarra Film Commision batzordeak egindako lanak bultzatuta.

Ezarritako beste helburuetako bat kudeaketa parte-hartzaileago bat egitea izan da. Horrela, aurrekaririk gabeko partaidetza-prozesuen bidez gauzatu da: Kulturako Zuzendari Nagusia buru izan dena, Kulturako Plan Estrategikoa egin aurretik, non banan-banan erantzun ziren 601 ekarpen jaso baitziren; eta Gazteriako zuzendariordetzak egindakoa, berriki onartutako II. Gazteria Plana egin aurretik. Guztira, 536 ekarpen jaso ziren.

Industria sortzaileen aldeko apustua

Kulturaren esparruan, kontseilariak nabarmendu du industria sortzaileak Nafarroako Estrategia Adimentsuaren sektore garrantzitsuetako bat bihurtuko direla datozen urteetan. Beraz, industria horrek ahalmen handia izango du komunitatearen garapen ekonomikoaren eragile gisa. Horren harira, azaroan, Nafarroako arteen I merkatua egingo dela nabarmendu du, izena emateko epea irekita eta luzatuta duena, Nafarroako sortzaileen artean oso harrera ona izaten ari delako, beraien arte-lanak sustatzeko aukera emango die eta.

Jardunbide egokiak bi urte hauetako beste helburuetako bat izan dira eta lehiaketa publikoaren bidez zuzendaritza berriak izendatuz txertatu dira, hala nola Baluarte Fundazioan, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan (CACH) eta kultura jaialdietan. Horrez gain, prozesu konplexuari jarraitu diote Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren bideragarritasuna bermatzeko, dagoeneko Fundazio Publiko bati atxikita dagoena.

Zuzkidura nabarmen handitzeaz gain, laguntza-deialdiak osorik berrikusi dira, eta sektore eta lurraldeen arteko oreka handiagoaren alde egin dute. Bestalde, tokiko entitateei emandako laguntza indartu dute, komunitate osoan kudeaketa kulturaren eragile duen zereginean. Halaber, lau deialdiren urte anitzeko izaera finkatu da, kultura programazioaren denboraldietara egokitzeko helburuarekin.

Deialdiek Kulturako Zuzendaritza Nagusiak 2016an hasitako sektore profesionalaren laguntza-lerroa indartu dute. Lanean jarraitzen dute, elkarteen sektorearen eta sektore profesionalaren arteko laguntzak orekatzeko, eta helburu horretarako, kultura hedatzeko, eszena eta musika arteak ekoizteko, eta arte eszeniko eta musikalen jaialdi eta lehiaketak egiteko deialdietako zenbatekoak handitu dituzte.

Kulturaren arloko profesionalen alde egindako apustua zinemagintza sektoreari emandako laguntzetan ere islatzen da. Arlo honetan, beste deialdi bat sartu da film luzeko proiektuen garapenari laguntzeko. Bestalde, beste laguntza-deialdi bat dago Nafarroan egiten diren jaialdiak eta lehiaketak antolatzeko eta garatzeko; baita azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko ere.

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak egindako ekintza estrategikoen artean, Fernando Perez zuzendariak nabarmendu du legealdi honetan zuzendari artistikoak ezarri zaizkiela kultura jaialdiei, lehiaketa publiko bidez aukeratu direnak, eta Landarte arte eta landa programa abian jarri da, Nafarroako zenbait herritan garatu diren hamar proiektutako auzokoek parte hartu dutena.

Horrez gain, Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboa abian jarri dutela nabarmendu du. Horrela, musika, dantza eta antzerkiaren ondasunarekin duen konpromisoa gauzatu du, zenbait kasutan premiazko kontserbazio-egoeran daudelako.

Nabarmentzekoa den beste alderdi bat Liburutegietarako funtsak handitu direla da, 380.000 euroko erosketekin. Hortaz, 2016ko aurrekontua bikoiztu egin dut eta lehiaketa publiko bidez adjudikatu da.

Ondareari dagokionez, titulartasun publikoko ondare-ondasun arreta handitu da, eta batera finantzatzeko bideak finkatu dira erakunde pribatuekin, gure ondareko eta titulartasun pribatuko lan garrantzitsuetan bereziki, hala nola Erriberriko Santa Maria elizako portalea, berriki zaharberritu dutena; une honetan Iruñeko Katedraleko klaustroan egiten ari diren lanak, edo Epaiaren Atean egingo dituzten berrikuntza-lanak.

Sarean lan egitearen helburua museoen esparruan nabaritzen da, Nafarroako Museoaren erakusketa-jarduerak abian jarriz beste zentro batzuekin batera, hala nola aurten gero-ikuspegitik buru den proiektua Arte Museoan, lehen ekarpena dagoeneko izan duena "Gogoeta-Inflexioa. Emakumeen eginkizuna Nafarroako Museoan" ekitaldiaren bitartekotza-jarduerak. Jarduera hau Oteiza Fundazioaren eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroaren laguntzarekin antolatzen da.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren lidergoa

Gobernuaren bi urteko balantze honetan kontseilariak nabarmendu du Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak berreskuratu duen lidergoa, bere plangintza-politikan Kirol eta Emakume Plana eta Kirolaren Balioen Plana abian jarrita dituenak, eta Herri Kirolen eta Kirol eta Osasun planetan ere lan egiten ari dena.

Herrerak gogoratu du bere gain hartu zuela Navarra Arena-ri irtenbide bat emateko konpromisoa, eta dagoeneko irekitzeko plan bat abian jarrita dagoela, 2018ko azken hiruhilekoan aurreikusita dagoena. Nabarmendu du Estrategia eta II. Estrategia Plana berriki onartzeari esker, Nafarroako Gazteria Nafarroako Gobernuaren agendan sartuko duela, 153 ekintzen bitartez. Era berean, nabarmendu du Miguel Indurain Fundazioaren alde egindako apustua, publikoa izatera pasa dena eta helburuak handitu dituena.

Halaber, azpimarratu du kirol eragileekiko hurbiltasun eta aholkularitza handiagoko konpromisoa betez, Nafarroako Parlamentuaren 2013 Kirolaren Mahaian jasotzen diren eskaerek bere gain hartu dituztela. Ildo horretan, aholkularitza fiskaleko bulegoa abian jarri da eta horretarako, informazio-gida bat ere argitaratu da.

Besalde, NKGIko zuzendari kudeatzaileak, Ruben Goñik oso positiboki baloratu du laguntzak nabarmen aurreratzea lortu izana, eta askotariko eta diziplina anitzeko kirola hastearen alde egin dute. Horretarako, ia 100.000 euroko deialdia egin da, Nafarroako tokiko entitateentzat, kirol anitzeko programak egin ditzaten.

Bestalde, kirolaren arloan, Institutuak dagoeneko kirolaren lanbideak arautzeko foru legearen zirriborroa egin du.

Kirol-azpiegituren arloan, tokiko entitateei kirol instalazioen plangintza emateko, berariazko deialdi bat argitaratu da. Halaber, instalazioak erabiltzeko hitzarmenak egin dira, eta horri esker, instalazio egokiak ez zituzten kirolei irtenbide bat eman zaie: hitzarmenak Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, Osasunarekin eta Unión Deportiva Cultural Txantrea taldearekin.


kulturaren bi urteko balantzea

KGNIren laguntza-deialdietarako aurrekontua. ( irudia handitu )

Gazteria politiken ardatz nagusia berriki onartutako II. Gazteria Plana da, baina Elkarrizketa Egituratuaren Foru Dekretuaren izapidetzean lan egiten ari dira aldi berean partaidetza prozesuetarako administrazioko planetan. Halaber, Nafarroako Gazteria Kontseilua arautzen duen foru-dekretuaren aldaketa abian da, beste modu batzuetan parte hartzeko.

Gazteriaren partaidetzarekiko konpromisoa aurrekontu parte-hartzaileen proiektu berriaren bidez gauzatu da, 30.000 euroko zuzkidurarekin.

Beste eginkizun batzuk Kultura, Kirol eta Aisialdiko Azpiegituren Nafarroako sozietatearentzat eta Baluarte Fundazioarentzat

Kultura, Kirol eta Aisialdiko Azpiegituren Nafarroako sozietateak eta Baluarte Fundazioak bide desberdinak dituzte legealdi honetan Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Baluarte Fundazioan sartu delako, Nafarroako Gobernuaren politiken barruan eginkizunak bereizteko.

Kultura, Kirol eta Aisialdiko Azpiegituren Nafarroako sozietateak aurrera egin du bi urte hauetan, eta azpiegituren kudeatzailea izatetik komunitatea garatzeko eragilea izatera pasa da. Ildo horretan, eskiko eskola-kanpainaren kudeaketa bere gain hartu du ekitaldi honetan, eta jarduera lurralde osotik hedatu du, Navarra Film Comission batzordeak zinemaren esparruan egindako lanari esker, izan ere, filmaketa kopuruak nabarmen egin du gora.

Garapen-eragile gisa duen zereginari dagokionez, Kultura, Kirol eta Aisialdiko Azpiegituren Nafarroako Sozietateak Navarra Arena pabiloiaren kudeaketa hartu du bere gain, bi urte hauetan ongi moldatu dela erakutsi duelako. Izan ere, 2017. urtekoa lehen ekitaldi neutroa izan daiteke, 2013. urtearen amaieran sortu zenetik.

Datu garrantzitsu horrez gain, Kultura, Kirol eta Aisialdiko Azpiegituren Nafarroako Sozietateko zuzendari kudeatzaileak, Javier Lacunzak, 2017ko lehen seihilekoan Baluarte Kongresu Jauregi eta Audoriumak 2015ean lortutako errekorra (413.000) nabarmen gaindituko duela nabarmendu du, izan ere, lehen seihilekoan bakarrik 271.000 pertsona bertaratu dira.

Kultura, Kirol eta Aisialdiko Azpiegituren Nafarroako sozietateak Pirineos La Nuit, Estrella Cervantes eta El Jardín de la Galaxia nazioarteko proiektuak zuzentzen ditu Planetarioaren bidez, eta mugaz haraindiko ACADEMICE eta Belarouat lankidetza-proiektuetan parte hartzen du, lehenengoaren kasuan Baluarte Jauregiaren bidez; Larra Belagua eski-zentroaren bidez bigarrenaren kasuan.

Ikus-entzunezkoen arloan, Nafarroako Ikus-entzunezkoen Klusterra bultzatu du, 2016. urtean sortutakoa, Nafarroan bere jarduera nabarmen handitzen den sektore batean.

Bestalde, Baluarte Fundazioak, fundazio publikoa den heinean, zuzendaritza bat ezarri du lehiaketa publiko baten bidez, eta zeregin nagusi gisa hauek ditu: NOS kudeatzea, Baluarte Auditorioaren arte-denboraldia, eta Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean aritzea berezko programen antolaketan.

Baluarte Fundazioaren kudeatzaileak, Felix Palomerok adierazi du Nafarroako Orkestra Sinfonikoa fundazioan sartzeari esker lankidetzak sortu dituela programazioaren esparruan, bi ildotan nagusiki: batetik, Nafarroako artistentzat eskaintzea, gero eta sortzaile eta interprete gehiago egonez, horietako batzuk nazioartean ezagunak direnak, orain arte programazio publikoetan lekurik ez dutelako izan; bestetik, familiarentzako programa bereziak garatzea Baluarte Txikiren bidez, arte eszenikoen eta musikaren esparruan proposamenak eginez, eta hala uzten duten programetan eduki elebidunak eskainiz.

Bestalde, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren jaialdiei emandako bultzada berrian, Baluarte Fundazioa aktiboki laguntzen ari da, eta artearen munduan kudeatzeko eta bitartekotza-lanean aritzeko gaitasunaz baliatzen ari da, sektorean duen esperientzia eta fundazio publikoa izateak ematen dizkion aukerak erabiliz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa