(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak Nafarroako herritarrek eskatutako aldaketari erantzuten dioten politika berrien bultzada nabarmendu du ostirala, 2017.eko uztailak 21


Euskararekin eta berdintasunarekin duen konpromisoa eta lehen aldiz LGTBI taldeari arreta emateko eta bizikidetza eta bake-egitura bat sortu dela nabarmendu du


Transcripción textual del video

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok Gobernuak bi urte hauetan politika ilunduak edo murriztuak berreskuratzeko egin duen lana nabarmendu du gaur goizean. Lan horien artean daude hizkuntza-politika edo berdintasun-politikak, eta beste arlo batzuk abian jarri direla ere esan du. Dioenaren arabera, "Nafarroako gizarte anitz horren ikuspegia jasotzen dute bere nortasunetan eta hizkuntzan". Kontseilariak bere Departamentuak legealdiaren erdia dela eta balantzearen prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek.

Bere Departamentuaren politikak herritarrek duela bi urte hautetsontzietan adierazi zituzten politikak direla nabarmendu du. "Politika hiriek, gobernuak Departamentua bera sortu zenetik konpromisoa hartutako programaren akordioan jasotzen dira". Bi urte igarota, hauxe esan du: "Nafarroako herritarrek eskatu zuten aldaketak aurrera egin du erakundeetan, eta bide berriak ireki ditu, hautetsontzietan adierazitako borondate horri erantzuten dioten administrazio-egiturak abian jartzeko aukera ematen dutenak".

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak legealdiaren erdian egindako jarduerak. ( irudia handitu )

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok Gobernuak bi urte hauetan politika ilunduak edo murriztuak berreskuratzeko egin duen lana nabarmendu du gaur goizean. Lan horien artean daude hizkuntza-politika edo berdintasun-politikak, eta beste arlo batzuk abian jarri direla ere esan du. Dioenaren arabera, "Nafarroako gizarte anitz horren ikuspegia jasotzen dute bere nortasunetan eta hizkuntzan". Kontseilariak bere Departamentuak legealdiaren erdia dela eta balantzearen prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek.

Bere Departamentuaren politikak herritarrek duela bi urte hautetsontzietan adierazi zituzten politikak direla nabarmendu du. "Politika hiriek, gobernuak Departamentua bera sortu zenetik konpromisoa hartutako programaren akordioan jasotzen dira". Bi urte igarota, hauxe esan du: "Nafarroako herritarrek eskatu zuten aldaketak aurrera egin du erakundeetan, eta bide berriak ireki ditu, hautetsontzietan adierazitako borondate horri erantzuten dioten administrazio-egiturak abian jartzeko aukera ematen dutenak".

Genero-zeharkakotasuna ardatz gisa

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak bultzatu dituen politikei dagokienez, berdintasunari dagokionez, Gobernua politika guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa integratzeko ematen ari den bultzada nabarmendu du kontseilariak, genero-zeharkakotasunaren printzipioari jarraituz. Horretarako, INAI erakunde autonomo gisa berreskuratzea oso garrantzitsua izan dela nabarmendu du. Horri esker, berdintasuna zeharkako ardatz gisa kokatu da Gobernuaren ekintza guztietan. Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunak politika estankoa izateari utzi dio gobernuaren politika orokorraren barruan egoteko".

Genero-indarkeriaren aurkako jarduteko ekintza-planak garrantzitsua izan behar du emakumeenganako indarkeriaren aurka borrokatzean. "Planak 6 urtetan garatzeko ekintzak bildu eta antolatzen ditu, eta 22 milioi euro baino handiagoko aurrekontua du", esan du. Plana, adierazi duen moduan, "teknikari, profesional eta herritarrekin egindako baterako lana da, eta bere asmoa da erakundeek mota horretako indarkeriaren aurrean ematen duen erantzuna hobetzea eta prestatzea".

Arlo horrekin amaitzeko, kontseilariak nabarmendu du "lehen aldia dela gobernuak LGTBI taldearen eskura unitate bat jartzen duela artatzeko eta laguntzeko. Talde horrek, esan duen moduan, bazterkeria jasaten du, ez dutelako ikusarazten. Hori dela eta, gobernuak beharrezkotzat jo du LGTBI politikak garatzen dituzten eta sexu eta genero aniztasunari erantzuten dioten jarduerak sustatzea".

Euskararen normalizazioa eta laguntzak berreskuratzea

Euskarabideari dagokionez, Ollok Nafarroan hizkuntza-politika normaltasunez egiten ari dela nabarmendu du. Aurrekontuaren laguntza irmoarekin, euskara nabarmendu du, "bizikidetzako balio gisa, baliabide erakargarri gisa eta Nafarroari balio erantsia ekartzen dion baliabide gisa".

Horregatik, gaineratu du Gobernuak Euskararen lehen Plan Estrategikoa egin zuela, eta bere xedea herritarren hizkuntza-eskubideak modu planifikatuan bermatzea dela, indarreko arautegia betez, beharrezkoak diren baliabideak esleituz eta emaitzak ebaluatuz. Betiere Nafarroako errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuz, azpimarratu du.

Agerraldian hizkuntza politikaren arloan auzoko eskualdeekiko harremanak ere normalizatu direla nabarmendu du. Normalizazio horri esker, "erakunde-lankidetzak aurrera egin du hizkuntza bat partekatzen duten lurraldeen artean, normaltasun osotik abiatuta". Horren adibidea izan zen Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Iparraldek joan den uztailaren 3an euskara sustatzeko sinatu zuten hitzarmena.

Aipamen berezia merezi du orain arte ez zeuden edo zuzkidurarik ez zuten laguntzak berreskuratu direla, hizkuntza hori babesteko eta sustatzeko konpromiso eta borondatearekin, 2017ko aurrekontuan 2,4 milioi euro ekartzen dituztenak. "Elkarrekin lan egin dugu tokiko erakundeekin, helduei euskara irakasten dieten zentroekin, komunikabideekin eta erreferentziako zenbait erakunderekin, hala nola Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza", esan du.

Konpromisoa egiarako, justiziarako eta konpontzeko eskubidearekin

Kontseilariak gobernu honek gizarte demokratiko orok duten memoria betebeharrarekin eta biktimek egiarako, justiziarako eta konpontzeko duten eskubidearekin duten konpromisoa ere aipatu du.

Bi konpromiso horiek Nafarroan memoriaren eta biktimen politika publikoen esparru arauemailea arautzen duten hiru legeen garapenean eta betetzean jasotzen dira. Lan hori "epe luzera da, baina premiazkoa eta ezinbestekoa zen ekitea", esan du.

Zentzu horretan, nabarmendu du Gobernuak abian jarritako hobitik ateratzeen programak, 56 biktima berreskuratzea lortu duena. Horietatik, 14 identifikatu dira, 2016an sortutako DNA bankuari esker.

Arlo horretan, zenbait elementu kentzearen garrantzia ere nabarmendu du, hala nola Diputaziotik Nafarroaren ezkutuaren koroa, eta FNMCren laguntzarekin sinbologia frankistako errolda egitea.

Biktimen arretarako bulegoaren bidez programak abian jartzea, terrorismoaren eta motibazio politiko indarkeriaren biktimak artatzeko helburuarekin bultzatutakoa, "berariaz, konpentsaziorik eta diluziorik gabe, indarkeriazko testuinguru bakoitzak gure duela gutxiko historian izan duen benetako eragina aztertuz".

Azkenik, zenbait programen garrantzia ere nabarmendu du, hala nola Bakerako eta bizikidetzarako Eskolak. Programa hori asmo handikoa dela esan du, eta 120 jarduera egin dituela ikasturte honetan 50 zentro baino gehiagotan. Guztira 3.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, ikasle, irakasle eta familien artean.

Blokeoak gainditzea eta partaidetza sustatzea

Komunikazio eta partaidetza politikei dagokienez, Ollok nabarmendu du gobernu honek "baliabideen arloan ulertzen ez ziren blokeo-egoerak gainditu zituela, eta benetako partaidetza-politika bat bultzatzeko gai izan zela.

1997ko irratien deialdiaren desblokeatzeak, Euskalerria Irratiaren emanaldiak erregularizatu zituena, "aurreko gobernuen jarduera txarreko prozesua itxiz, edo Gobernuak Nafarroan EITB hartzeko eman zuen lege-estaldura, izan dira kontseilariak bere balantzena nabarmendu dituen beste bi gai.

Herritarren partaidetzari dagokionez, Ollok herritarren partaidetza Bultzatzeko lehen Plana onartu dutela nabarmendu du: "herritarrek administrazioaren eta gobernuaren erabaki eta jardueretan duten inplikazioan aurre egin du". Adierazi duen moduan, plan horri esker, 6.000 nafarrek baino gehiago partaidetza-ekintzetan parte hartu dute 2016. urtean.

Planifikatutako kanpoko ekintzak

Arlo honetan, ekintza nagusi gisa Foru Komunitatea Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualde berrian sartzea nabarmendu du: "Europara zabaltzeko beste aukera bat gisa, Europar Batasunean duen kokapena eta zeregin ekonomiko eta soziala indartzen duena".

Gaur egungo gobernuaren irekitasunaren aldeko apustu bat da, eta herritarrek bermatu egin du. "Horrela erakusten dute lehen laguntza-deialdian aukeratutako 23 proiektuetatik 18k, eta Nafarroako operadoreek parte hartzen dutenetan".

Bestalde, Europako lehen Ekintza Plana ere nabarmendu du. Plan horrek, oinarriak ezartzen ditu eta delegatuaren ekintza antolatzen du. Horrela, ordezkaritzak egindako ekintzak neurtu eta zenbatu ahalko dira.

Jarduera horrek Europar Batasunak Nafarroako erakunde publikoei 20,4 milioi euroko funtsak itzultzea ekarri du. Horrez gain, Nafarroak S3 estrategiei buruzko nazioarteko zenbait forotan parte hartu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Euskarabidea
EAIV
INAI
Bakea eta Bizkidetza
Hizkuntza-politika
Kanpoko ekintzak
EBko funtsak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa