(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Partaidetza-politika berriak Nafarroako landa-garapeneko erronka handien aurrean: klima-aldaketa, landa-garapeneko programa, uraren kudeaketa eta toki administrazioaren erreforma ostirala, 2017.eko uztailak 21


Elizalde kontseilariak nabarmendu du Nafarroak lurraldearen eta iraunkortasunaren kultura berri baterantz aurrera egin duela, landakoa denaren eraikuntza garaikide baterantz"


Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizaldek lehen bi urteko legealdiaren balantze positiboa egin du gaur egindako prentsaurrekoan. Hor, "lurraldeari dagokionez kohesionatuago dagoen Nafarroa bat lortzeko oinarrian ezarri dira, eta lehen sektoreak eta baliabide naturalen aprobetxamenduarekin lotutako jarduerak, nahiz klima aldaketaren aurkako borroka, Foru Komunitatearen garapen iraunkorrerako oinarriak dira". Elizaldek azpimarratu du hurbiltasunetik eta eragileen harreman ireki eta jarraitutik lan egiten dutela, politika egiteko beste modu bat delako.

Elizaldek Nafarroako Gobernuak gure herrietako auzokoak gure paradigma beri honen protagonista nagusiak izan daitezen beharrezkoak diren baldintzak sortzerako orduan duen konpromisoari buruz hitz egin du. Nafarroako landa-munduan aritzen eta lan egiten duen gizarte- eta ekonomia-egitura agertzen ari den dinamismoa aktiborik onena da bultzatu nahi dugun garapen iraunkorreko filosofiarako eta lurraldearen kultura berrirako. 2014-2020 Nafarroako Landa Garapeneko Plana, tokiko erreformaren proposamena, klima-aldaketaren aurkako borroka eta uraren kudeaketa Departamentuaren politikak oinarritu diren ardatz nagusiak dira, eta horiek, "landakoa denaren eraikuntza garaikidearen abangoardian kokatu behar dute Nafarroa", esan du.

2014-2020 Landa Garapeneko Programaren onarpena eta erreforma

2014-2020 Nafarroako Landa Garapeneko Programa 2015eko azaroaren 18an onartu zuen ofizialki Europako Batzordeak 320 milioi euroko zuzkidurarekin. Europar Batasunak 136,5 milioi ekarri zituen FEADER funtsen bidez, eta Nafarroako Gobernuak 183,5 milioi ekarri zituen.

Urte honetako maiatzean 2014-2020 Landa Garapeneko Programa aldatzeko prozesua burutu du programaren neurria berdeak 14 milioi eurorekin indartzeko. Horrela, funts gehiago bideratuko ditu nekazaritzako ingurumen-lerroetarako -8,5 milioi euro-, ekologikorako -2,95 milioi euro-, muga naturalak dituzten eremuetarako -981.000 euro- eta tokiko ekintza-taldeetarako Leader ardatzaren bidez -1,52 milioi euro-.

Ekoizpen iraunkorreko ereduak

Esparru honetan, hauxe adierazi du Elizaldek: "Programaren akordioaren baldintzen arabera, ekoizpen iraunkorragoko ereduen alde egiten dugu, beraz, berariazko unitate bat sortu dugu, ekoizpen ekologikoa aukeratzen duten nekazari eta abeltzainei zerbitzu integral bat eskaintzeko helburuarekin, baita sektorearen estrategia diseinatzeko ere. Une honetan jarduera-plan bat ezartzeko lan egiten ari gara, nekazaritzako elikagaien sektore ekologikorako. Plan horrek, balio-kalte ekologikoaren maila guztiak beteko ditu eta dauden politika eta finantzazio-neurriak barne hartuko ditu". Sektoreko eragile nagusiekin lan egiten ari den prozesu bat da, eta gaur egun, 553 ditu, nekazaritza-azalera guztiaren % 20 inguru. Horrela, 48.000 ha daude landatzeko eta beste 35.000 larre iraunkorrerako, 92 nekazaritza-ustiategi eta 117 nekazaritzako elikagaien industria.

Nafarroako kanala: lehen fasearen handitzea eta ur-eskaeraren azterketa

Aste honetan bertan Gobernu Batzordeak Nafarroako kanalaren 1. fasearen eta bere eremu ureztagarriaren handitzearen Udalaz gaindiko Sektore Proiektuaren aldaketa onartu du, Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren ibilbidearen aldaketari buruzkoa, funtsean Lerin eta Cárcar udalerrietan. Orain proposatutako aldaketarekin 26.416 metro arte handitu da luzera, eta aurrekontua 1,7 milioi eurotan, 24,9 milioi arte.

Nafarroako Kanalaren bigarren faseari dagokionez, "Nafarroako Gobernuak ahoko, industriako eta ureztatze uraren hornidura Erriberari bermatzeko konpromisoa hartu du". Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusi Ignacio Gilek ere prentsaurrekoan parte hartu du, eta hauxe adierazi du: "Nafarroako Erriberako 2017. urtearen hasierako ureztatze, ahoko eta industriako uraren eskaeraren azterlanaren aurkezpena dela eta, ur horren garraio-egitura Ega eta Arga ibaien adarretan erabilitakoaren antzeko irtenbidea zela aurreratu genuen, hau da, lurpeko hoditeria, 10 eta 15 m3/seg arteko ahalmenarekin, zeru irekiko kanala baztertuz, kostuarengatik eta ingurumenean zuen eragin handiagoarengatik".

2017ko lehen seihilekoan kontraste-lan bat egin dugu ureztatzaileen komunitateekin eta eragindako tokiko erakundeekin. Horiek jarrera bat hartu beharko dute proiektua behin betiko zehazteko proposatzen diren aukeren aurrean. Udazkenean kanalaren bigarren fasea eraikitzeko aurreproiektuak diseinatzen hasiko dira.

Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformaren eragina Nafarroan eta etorkizuneko NPBren ereduari buruzko gogoeta

Europako Batzordeak hasitako gogoeta-prozesuaren barruan, zuzendari nagusiak hauxe esan du: "Nafarroan Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) erreforma sakonaren eta neurri erabakigarrien alde egiten dugu, emakumeak eta gazteak nekazaritza-sektorean sar daitezen. Horrela, landa-eremuak biztanlerik gabe geratzea saihestuko dugu". Horrez gain, azpimarratu du NPBrnen erreforma sakonaren alde egiten dutela, eta eskubide historikoetan oinarritutako ordainketa-eredua kendu nahi dutela. Bestalde, diru-laguntzen banaketa bidezkoagoa ematen duen NBP bat bultzatu nahi dute, ordainketa horien onuraduna modurik murriztaileenean zehazten duena.

Nafarroak 100 milioi euro inguruko urteko aurrekontua kudeatzen du, 13.000 hartzaileen artean banatzen dena. NPBren 2015-2020 aldirako erreforma dela eta, ordainketa zuzenen sistema berria ezarri da. Horrek, titularrei oinarrizko ordainketa-eskubide berriak esleitzea ekarri du. Departamentuak lehentasunik handiena eman dio prozesu osoari, beraz, Nafarroa lehen erkidegoetako bat izaten ari da ordainketak kanpaina bakoitzean egiterako orduan.

Tokiko administrazioa

Tokiko Administrazioaren Zuzendaritza Nagusiaren esparruan, kontseilariak nabarmendu du tokiko erakundeei eragiten dieten auzi premiazkoenak ebazteko lan egiten dutela, eta beharrezko baliabide ekonomikoak eman dizkietela nafarren aukera-berdintasuna sustatzeko zerbitzu eta zuzkiduretarako sarbidean, non bizi diren kontuan hartu gabe". Horrela, transferentzia arrunten funtsean jardun duten, tokiko inbertsio planean, eta Nafarroako Toki Administrazioaren erreforma-prozesua abian jarri dute.

Nafarroako tokiko erakundeen finantzazioa hobetu da

2016an transferentzia arrunten funtsa handitu zen, % 2, Foru Komunitateko KPIren eguneratzearen gainean, legealdi honetarako programa-akordioaren baldintzen arabera. Horrela, 2011n egindako aldaketaren aurreko irizpidea berreskuratu zen, Nafarroako tokiko erakundeen finantza-iraunkortasunera murrizketa handia ekarri zuena.

2015. urtearen aldean gutxi gorabehera 4 milioi handitu zen, eta 2017an beste 2,6 milioi gehiago 2016. urtearen aldean. Horrez gain, bi urte hauetan udalei 2,9 milioi eurorekin konpentsatu zaie, udaleko zergen kobrantzaren salbuespenei dagozkien hobari fiskal gisa, hala nola kontribuzioa, OHZ eta EJZ, kooperatibak edo fundazioak atxiki ahal direnak.

Tokiko inbertsioak

Indarreko Tokiko Inbertsio Plana antolatzeko eta bultzatzeko neurriei buruzko martxoaren 1eko 3/2016 Foru Legearekin izapidetzea azkartzeaz gain, baliabideak ere eskaini ziren 2009-2012 planean barne hartutako proiektuak amaitzeko. Plan hori 2012an luzatu egin zen martxoaren 14ko 3/2012 Foru Legearen bidez.

Hauxe adierazi du kontseilariak: "zalantzarik gabe legealdiaren lehen zatiko une garrantzitsuenetako bat 2017-2019 Tokiko Inbertsio Plana indarrean sartzea izan da. 100 milioi euro banatu dira indarrean egon den hiru urteetan, honela: 20 milioi 2017rako, 40 milioi 2018rako eta beste 40 2019rako. Plan honek gure tokiko erakundeek izan duten lau urteko finantza-hutsunea estali du".

Planaren bertsio hau idazteko oinarritu diren printzipioak hauek izan dira: lurralde oreka, gizarte solidaritatea, teknologia berriekin lotutako oinarrizko zerbitzuak handitzea, prozeduraren arintasuna eta ekitate bermea tokiko obraren finantzazioan.

Beraz, Nafarroan bizi diren pertsona guztiek "tokiko zuzkidura eta zerbitzuak hurbil izatea da helburua, eta biztanle gehiago dituzten eremuetan emandakoen maila berekoak izatea", esan du kontseilariak.

Foru gobernuak Tokiko Administrazioa berrantolatzeko proposamena 2018an Nafarroako Parlamentuan entregatzea aurreikusten du. Prozesu honen helburua da XXI. mendeko gobernantza-sistema baterantz aurrera egitea da, eraginkortasuna hobetzen duen tokiko egitura berri bat definitzen duena, herritar guztiengana heltzeko gai dena bere eskumeneko zerbitzuetan, eta eskubide zibilak eta partaidetza aktiboa bermatzen duena. Eredu hori lurralde-orekaren printzipioan oinarrituta egotea, eta horrez gai, Nafarroako Gobernuaren sektoreko politikak ere garatzen dituena. Horretarako, administrazio publikoen arteko eskumenen banaketa hobetu behar da, tokiko plana berritu eta udaleko finantzazio-eredu berria aurkeztu.

Ingurumena eta Lurraldearen Antolaketa

Hauxe esan du Elizaldek: "Departamentuaren -Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia- azken jarduera-arloari dagokionez, bi urte hauetan tresna berriak definitzen aurrera egin dugu, igorpenetan baxua den ekonomia baterako trantsizioa sustatzeko eta lurralde iraunkor eta indartsua finkatzeko. Hondakinen plana onartzea eta klima-aldaketaren ibilbide orria aurkeztea dira zalantzarik gabe unerik jarduerarik garrantzitsuenak".

Aldaketa Klimatikoaren Ibilbide-orria

Aldaketa klimatikoa gizateriak aurrean duen ingurumen-erronka handiena da. 2015eko abenduan, Parisen, mundu-mailako akordioa lortu zuten negutegi-efektuko gasen emisioak murrizteko beharrezko neurriak hartzeko, planetaren batez besteko tenperatura 2ºC igo ez dadin.

Nafarroan, 2015ean, 2005etik gertatzen ari zen beheranzko joera hautsi zen, batik bat, energia eraldatzeko sektorean emisioak gehitzeagatik, elektrizitatea sortzerakoan nahiz industria eta garraio arloko errekuntza sektoreetan. Hori dela-eta, ahalik eta azkarren zerbait egin beharrean aurkitzen gara.

2015-2019 Programa Akordioa eta Parlamentuaren Aginduari jarraiki, ekainean aurkeztu zen aldaketa klimatikoaren aurreko Ibilbide Orriaren zirriborroa (HCCN). Zirriborro horretan, jarduteko 25 ildo eta 62 neurri nagusi definitzen dira, 9 mitigaziokoak eta 43 egokitzekoak. Horrez gain, Nafarroako Energia Planean arintzeko jasotako neurriak ere sartzen dira.

Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Plana

Planaren bitartez, Nafarroa erreferentziazko gizarte bilakatu nahi da ekonomia zirkularraren kontzeptuari dagokionean, eta, besteak beste, honako hauek proposatzen dira: lehengaiak modu arduratsuan erabiltzea, baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzea eta murriztu, berrerabili, konpondu eta birziklatu arauak aplikatzea etengabeko zirkuluan, naturaren beraren funtzionamendua imitatuaz.

Elizaldek ondorengoa azaldu du: "hondakin gutxiago nahi ditugunez, planaren helburuen artean proposatzen da etxeko hondakinak eta komertzialak %10 gutxiago sortzea 2020an eta %12 gutxiago 2027an, erreferentziazko urtea den 2014arekin alderatuta". Halaber, lehentasunezko helburua izango da hondakin organikoen nahitaezko gaikako bilketa hedatzea herritar guztiengana eta hondar zatiaren %100 tratatzea zabortegian ezabatu baino lehen. Era berean, hondakinen zuzeneko isurpena errotik kentzea nahi dugu Nafarroa osoan".

2017ko udazkenean amaituko da Nafarroako Hondakinen Legearen aurreproiektua egiteko prozesua, eta Nafarroako Gobernuak onartuko du Parlamentura izapidetzera eraman baino lehen. Lege berriak bermatu beharko du etxeko hondakinak eta hondakin komertzialak behar bezala kudeatzea Foru Komunitatean, beharrezko baliabide ekonomikoak eta gerta daitezkeen eskenatokiak ziurtatzearekin batera.

Lurraldea eta paisaia

Bi urte hauetan zehar, Udal Plangintza Orokorra bultzatu da; izan ere, 10 plan onartu dira, udal-plangintzak berrikusteko 10 hitzarmen sinatu dira eta beste 4 idatzi dira. Era berean, Lurraldearen Okupaziorako 7 Estrategia eta Eredu (EMOT) onartu dira, eta indarrean diren araudi-tresnen inguruko hausnarketa egin da —lurraldearen eta hirigintzaren antolamendurako foru-legea eta Udalaz haraindiko eragineko proiektuak—.

Lurraldearen eta landatasunaren kontzeptu garaikide batera

Gobernuak lurraldearen kultura berria bultzatzeko oinarriak ezarri ditu, landaren eta hiriaren integrazio handiarekin, Nafarroako landa-eremuak ezagutzera emate aldera, Europa-mailan erreferente izatearren. Modu horretan, Lursarea sortu da, lurraldearen eta iraunkortasunaren inguruko Nafarroako agentzia, lurralde-kohesiorako politikak garatzeko funtsezko tresna gisa, eta estrategia aktiboak ezartzeko aukera eman digu, azken urteetan landa-garapenean izandako politikaren inertzia pasiboa hauste aldera.

Gune naturalak eta bereziak dinamizatzeak edo Bortziriak eta Erdi Aldean lurraldearen kudeaketan, antolamenduan eta plangitnzak paisaiaren ikuspegi soziala sartzeko burututako lehen esperientzia pilotuak kultura berri horren adierazpenak dira.

Gune naturalak

Nafarroan, Natura 2000 Sarearen barruan sartutako espazioek 2.808 km2 hartzen dituzte, lurraldearen %27a. Bi urte hauetan zehar, ahalegin handia egin dugu habitaten zuzentaraua betetzeko, eta, horrela, Kontserbazio Bereziko 19 Zona izendatu ditugu. Udaren amaiera aldera, azken biak onartuko dira (Bardeak eta Yesos de la Ribera Estellesa).

Baso-politika

Legealdiaren hasieratik, eta Akordio Programatikoan aurreikusitakoarekin bat eginez, baso-lanen laguntzen inguruko zenbait ekintza bultzatu dira, toki erakundeei eta jabe pribatuei zuzendutako deialdiak baso-lanen egutegiekin egokitzeko. Bi urteetan, baso-lanetarako hiru deialdi atera dira, bakoitza 2,3 milioi eurokoak.

Elizaldek honako hau adierazi du: "gainera, mendien antolamenduarekin jarraitzen dugu, suteak prebenitzeko edo baso-osasun arloko jarduerekin, eta egurra mobilizatzea bultzatzen edo baso-kudeaketa osoagoa sustatzen ari gara. Ez dugu ahaztu behar Nafarroako lurraldearen %64a baso-lurtzat hartzen dela, hau da, 640.000 hektarea, eta Nafarroako zuhaiztien azalera %20 gehitu da azken 25 urtetan, 450.000 hektareara iritsi arte. Kopuru horiek erakusten dute basoek garrantzi handia dutela eta izan behar dutela Nafarroan ingurumenaren ikuspegitik, basoekin loturiko balio ekologiko altuengatik eta ikuspegi sozio-ekonomikotik ere bai, basoak enpleguaren eta sarreren iturri garrantzitsua izateagatik (egurraren gaineko diru-sarrerak, biomasa, onddoak, ehiza, paisaia, turismoa, e.a.".

Uraren kudeaketa

Uraren kudeaketak berritze-prozesu sakona izaten ari da Europan Uraren Esparru Zuzentarauaren printzipioen inguruan. Horrela, plangintza hidrologiko berria egin behar da, uren egoera ona lortzeko eta erabilgarritasuna eta erabilera iraunkorra bermatzeko.

Nafarroak aurrera jarraitzen du uraren kudeaketa iraunkorrago baterantz. Horrek, erakundeko eta gizarteko eragileen konpromisoa eta baterako erantzukizuna eskatzen du. Legealdiaren lehen bi urte horietan NILSAren jarduera Uraren Esparru Zuzentarauaren printzipioetara egokitzeko izan da: uraren kudeaketa integrala, zeharkakoa eta iraunkorra.

Hurrengo urtetarako helburuak eta erronkak

Bere hitzaldiaren amaieran kontseilariak legealdiaren bigarren zatian Departamentuaren ekintza politikoa zuzenduko duten helburuak zein diren adierazi ditu. Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzaren esparruan:

1. 2014-2020 Landa Garapen programaren neurriak gauzatzea eta urte anitzeko esparruan aurreikusitako aurrekontuko konpromisoak betetzea.

2. Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) etorkizuneko erreformaren aurrean abiapuntuan duen jarrera definitzea, eragindako eragileekin adostutakoaren arabera.

3. Elikakate osoan oreka handiagoa lortzeko lan egitea, zirkuitu laburrak eta zuzeneko salmenta sustatuz; horien artean elikagaien erosketa publikoa bultzatzea.

4. Ekologikorako, mahastizaintzarako eta enologiarako sortutako laguntza-egiturak indartzea eta sustatzea, Nafarroako bi sektore estrategikoei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.

5. I+G+b-ren aldeko apustu argia egitea enpresa publikoen bidez, sektorera ezagutza handiago ekarriz eta Nafarroa eta sektorea, zenbait urtetan egonda, lehen lerroan kokatzeko ezinbestekoak diren azpiegituretan inbertsioak berreskuratuz: esperimentuzko finkak, laborategiak...

6. Baliabide hidrikoen kudeaketari dagokionez, lehentasunen artean egongo da Nafarroako Kanalaren lehen fasearen handitzea amaitzea, bigarren fasearen diseinua amaitzea eta eraikuntza-aurreproiektuak egitea, Nafarroako lur ureztatuen foru plana eguneratzea eta nekazaritza-azpiegituren legea aldatzea.

Kontseilariak hauxe esan du: "erronka handia izango litzateke sektoreak Nafarroan duen eragin ekonomikoari eustea, gazteak nekazaritzan eta abeltzaintzan lanean hastea, gure herrietan biztanleria mantentzeko eta lurraldea aktiboki kudeatzeko. Horrela, zenbait eredu aldi berean egon ahalko dira, betiere ikuspegi ekonomikotik eta arduratsutik iraunkorrenak diren sistemei lehentasuna emanez. Erreferentziako adierazleak: nekazariak, abeltzainak eta ustiategi kopurua".

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari dagokionez, Elizaldek hauxe esan du: "hiru helburu nagusi ditu lurraldearen oreka eta kohesioa bultzatzeko, nafar guztiek, non bizi diren kontuan hartu gabe, zerbitzu eta zuzkiduretarako sarbidea izan dezaten":

1. Toki administrazioaren erreforma-prozesua burutzea, haren hiru ardatzetan oinarrituz: eskumenak, finantzazioa eta tokiko planta.

2. 2017/2019 tokiko inbertsioen plana gauzatzea.

3. Hornidura, Saneamendu eta Ur-arazketa Plan Gidari berria ezartzea, Uraren Esparru Zuzentarauarekin bat etorriz, uraren kudeaketa integrala, zeharkakoa eta iraunkorra bermatzeko.

Ingurumen eta Lurralde Antolaketaren arloari dagokionez, hauxe esan du kontseilariak: "antolamendu eta lurralde kudeaketako eredu iraunkorrak ezartzen aurrera egiten ari gara, baita klima-aldaketaren aurka borrokatzeko estrategian ere, gizarte- eta ekonomia-eragileek parte hartuz", helburu hauek kontuan hartuz:

1. Nafarroako klima-aldaketaren ibilbide-orria definitzea, ingurumen estrategia integral eta zeharkako handia gisa, egokitze eta arintze neurriak barne hartuz.

2. Hondakinen Lege aurreproiektua egiten amaitzea, Parlamentura bidaltzeko.

3. Naturagune berezien sare bat diseinatu eta aktibatzea, lurraldea dinamizatzeko eta tokiko ekonomia sustatzeko tresna gisa.

4. Lurraldearen kudeaketarekin, antolamenduarekin eta plangintzarekin lotutako legedia berrikustea eta eguneratzea.

5. Iraunkortasunaren eta ekonomia zirkularraren alde egitea eta aurrera egitea haiekin lotutako tresnekin; baita karbono gutxiko ekonomia sustatzea ere.

6. I+G+b-ren aldeko apustu argia egitea, GAN eta NILSA enpresa publikoen bidez, ezagutzaren transferentzia indartuz.

7. Uraren ziklo integralari dagokionez, lehentasun handiak gisa ditugu hiru zuzentarau aplikatzea: uraren esparrua, uholdeak eta habitatak, ur-ibilguak berreskuratzeko eta naturalizatzeko baliabideak mugituz.

8. Nafarroak Basogintza Plana berrikustea eta eguneratzea.

Kontseilariak amaitzeko hauxe azpimarratu du: "orain arte egindako lanak partaidetzak eta adostasunak oso zailak diren erronkei aurre egitean duten garrantzia erakusten du. Zentzu horretan, kontseilu eta foro desberdinekin lanean jarraitzeak duen garrantzia nabarmendu nahi dut: Besteak beste, Nekazaritzako kontseilua, Ingurumen kontseilua, Ebroko foroa, parke naturalen patronatuak".

Halaber, berrikuntzaren, Europako edo nazioarteko proiektuen garapenaren alde egindako apustu argia nabarmendu du, berrikuntzarako faktore garrantzitsu gisa ingurumen esparruan, landa-garapenean, nekazaritza sektorean, tokiko gobernantzan eta sektorearekin lotutako nekazaritzako industrian.

Hori guztia 2030 Garapen Iraunkorreko Agendaren erronkekin eta helburuekin bat etorriz, etorkizuneko eraikuntzetan ekonomia, gizarte eta ingurumen helburuen politikak barne hartuko direlako eta tokikoaren eta orokorra denaren arteko harremanak ulertzeko modu berriak egongo direlako. "Begirada irekiak, konpromisodunak eta sortzaileak, XXI. mendeko gizarte, sektore eta landa-ingurune bat lortzeko balioko dutenak", amaitu du Elizaldek.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa