(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 30 urtetik beherako langabeak sektore nagusietako enpresetara sartzea sustatu du, hilean 935 eta 1.100 euroko diru-laguntzak emanez astelehena, 2017.eko uztailak 24


Deialdi berria, 2 milioi eurokoa izango dena, uztailaren 26ko NAOn argitaratuko da, eta 6 hilabete baino gehiagoko kontratuak egiten dituzten 50 pertsona baino gehiagoko sozietateei lagunduko die


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak hilean 935 eta 1.100 euro arteko laguntzak emango ditu 50 langile baino gehiago dituzten eta Nafarroako sektore nagusien barruan dauden enpresetarako, langabezia-egoeran dauden 30 urtetik beherako gazteak kontratatzen badituzte.

Nafar Lansarek 2 milioi euroko aurrekontua gorde du ekintza honetarako, eta 250 kontratazio egiteko gaitasuna du, hasierako aurrekontua 700.000 eurotan finkatu bada ere, enpresen artean izan duen harrera ezagutzeko helburuarekin.

Nafarroako Gobernuak hilean 935 eta 1.100 euro arteko laguntzak emango ditu 50 langile baino gehiago dituzten eta Nafarroako sektore nagusien barruan dauden enpresetarako, langabezia-egoeran dauden 30 urtetik beherako gazteak kontratatzen badituzte.

Nafar Lansarek 2 milioi euroko aurrekontua gorde du ekintza honetarako, eta 250 kontratazio egiteko gaitasuna du, hasierako aurrekontua 700.000 eurotan finkatu bada ere, enpresen artean izan duen harrera ezagutzeko helburuarekin.

Kontratuek gutxienez 6 hileko iraupena izan beharko dute, eta urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko pagak barne hartuta) ezin izango da izan lanbide arteko gutxieneko soldataren halako bi baino txikiagoa (1.415 euro hilean).

Nafar Lansarek diru-laguntza handiagoa emango du 12 hilabete edo gehiagoko kontratuen truke, eta lan-merkatuan berdintasuna lortzeko, laneratzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonen kontratazioa ere suspertuko du (errenta bermatuaren hartzaileak), baita emakumeena ere, azken kasu honetan, soldaten artean dagoen tartea murrizteko estrategia bat.

Horrela jasotzen da Nafar Lansarek datorren uztailaren 26ko NAOn argitaratuko duen deialdi berrian. Kontratazioa sustatzen duen programa berri bat da, eta bi helburu ditu: laneratzeko zailtasunak dituzten gazteen laneratzean laguntzea (gazteen langabezia ekainean 6.625 pertsonakoa zen, 3.500 emakume inguru langabeei % 18,5), eta Nafarroako garapen ekonomikorako enpresa estrategikoen enplegu sorkuntza sustatzea.

Nafar Lansarek kontratazioa sustatzeko aurten ateratzen duen bigarren deialdia da. Lan-merkatuan errenta bermatuko hartzaileak kontratatzen laguntzeko diseinatuta dagoen beste bati gehitu zaio, hasiera batean 1,5 miloi eurokoa zena.

Gogoratu behar dugu Nafarroako langabeen % 45ek bakarrik dutela langabezia-estaldura (prestazioa, 426 euroko laguntza, eta abar). Krisiaren ondorioz, Errenta Bermatua eta Gizarteratze errenta jasotzen zuen pertsona kopurua 11 aldiz handitu zen, besteak beste faktore hauengatik: enplegu-kolokatasuna eta Estatuko babes eta kolokatasun sistema nahikorik ez egotea, iraupen luzeko langabezia eta abar. Bestalde, gazteak laneratzen laguntzeko, Nafar Lansarek 300.000 euroko beste deialdi bat du irekitako, praktiketako kontratuak diruz laguntzeko.

Emakumeak eta errenta bermatua

Kontratatutako pertsonek langabetu gisa egon beharko dute izena emanda Nafar Lansaren kontratatzen dituzten egunean; 30 urtetik beherakoa izan; eta azken 6 hiletan kontratu mugagaberik ez izatea.

Enpresei dagokienez, diru-laguntzak jasotzeko, Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren lehentasunezko arlo ekonomikoren batean izan beharko dute jarduera: automobilgintza eta mekatronika, elikakatea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala eta industria sortzaileak eta digitalak. Halaber, beste baldintza batzuk ere izango dira helbide sozial eta fiskala Nafarroako Foru Komunitatean edo Nafarroan dagoen lantoki batean izatea eta 50 langile baino gehiago izatea.

Diru-laguntzak jaso ahalko dituzte 2017ko uztailaren 1etik aurrera Nafarroako lantokietan egindako kontratuak. Enpresek hilabete bateko epea dute lan-harremana hasten denetik laguntza eskatzeko.

Gehienez, 12 hilabete lagundu ahalko dira diruz, eta kontratuek gutxienez 6 hilekoak izan beharko dute, lanaldi osoarekin edo partzialarekin, inoiz ez lanaldiaren % 75 baino txikiagoa. Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne), lanbide-arteko gutxieneko soldataren halako bi izan beharko da, eta kontratuan jaso beharko da.

Zehazki, hauek izango dira diru-laguntzak:

Errenta bermatuko hartzaileekin edo emakumeekin sinatutako kontratuetarako:

- 1.100 euro hilean, 12 hilabete edo gehiagoko kontratuko.

- 1.045 euro hilean, 6 eta 12 hilabete arteko kontratuko.

Errenta bermatua jasotzen ez duten gizonekin sinatutako kontratuetarako:

- 990 euro hilean, 12 hilabete edo gehiagoko kontratuko.

- 935 euro hilean, 6 eta 12 hilabete arteko kontratuko.

Laguntzak emateko, aurkeztutako ordenari jarraituko zaio.

Bateraezintasunak

Interesa duten pertsonak Nafar Lansarerekin (Orientazio Zerbitzua, Enplegu Sustapena eta Enpresetarako Zerbitzuak) jar daitezke harremanetan, fomentoempleo@navarra.es helbidera mezu bat bidaliz, edo 848 42 44 07/ 49 telefonora deituz. Halaber, informazio gehiago ere ematen da helbide honetan: www.empleo.navarra.es.

Deialdiaren oinarriek kanpoan uzteak eta bateraezintasunak ere arautzen dituzte. Esaterako, ezin izango dute laguntzarik jaso aurreko sei hiletan enpresarekin lotuta egon diren pertsonek. Ez dute diru-laguntzarik ere jasoko praktiketako kontratuek edo prestatzeko eta ikasteko kontratuek. Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak ez dira bateragarriak helburu berarekin lor daitezkeen beste batzuekin, Gizarte Segurantzako kotizazioetan legez ezarritako hobariak edo murrizketak izan ezik.

Gazteen langabezia murriztea

Neurri honen bidez, Nafarroako Gobernuaren helburu nagusia da gazteen langabezia murriztea eta gazteen enplegagarritasuna eta laneratzea bideratzea.

Ekainean 6.625 langabe inguru zegoen, eta horietatik, 3.500 inguru emakumeak ziren. Langabeen % 18,5 inguru dira. 2016ko ekainean 7.416 pertsona ziren, % 52 emakume, eta gazteen langabezia-tasa % 24,9an kokatu ze 2016ko bigarren hiruhilekoan, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, hobetzeko joerarekin gazteen jarduera-tasaren murrizketan, % 22,85 ingurukoa (2008ko hirugarren hilekoaren % 54,32tik gaur egungo % 31,47 arte).

Nafarroan, Nafar Lansaren izena emandako langabeen profil nagusia oso antzekoa da sexuaren arabera, 20 eta 29 urte artekoak dira, ikasketa-maila baxua dute (% 66,84k ez du Bigarren Hezkuntza amaitu) eta gutxienez 6 hilabete daramatza izena emanda langabezian.

Gazteen lan aukera faltak eta prestakuntza eta gaikuntza baxuak, lan-merkatuan sartzeko aukerak murrizten dituzte.

Espezializazio Adimentsua (S3) ikuspegi estrategikoa da, berariazko laguntza baten bidez ekonomia garatzeko, eta baliabideak eskualde baten lehentasun nagusietan biltzea dakar, ahalmen ekonomikoa, zientifiko-teknologikoa eta haien eta eragileen (enpresak nagusiki) lehiakortasun orokorra kontuan hartuz. "Hat Trick" gisa hartzen dira Nafarroako sektore garrantzitsuak, lehiakorrak (munduko kuota ona) eta dinamikoak (bilakaera positiboa 2008-2014 kuotan), "Hat Trick) eremutzat hartzen direlako kluster esportatzaileen azterketan, munduko merkataritzaren barruan duten garrantziarengatik, lehiakortasunarengatik eta dinamismoarengatik.

Lehentasun estrategikoen gaiak S3en gune metodologikora eramaten du: eskualdeko ekonomia etorkizunera gehien eraman dezaketen garapen-arloan baliabideak biltzearen aldeko apustua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa