(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2017ko 1. seihileko diru-bilketa %12,8 gehitu da 2015eko garai berekoarekin alderatuta; beraz, zerga-erreforma "arrakastatsua" izan da, eta ekonomia hobetu egin da osteguna, 2017.eko uztailak 27


Gainera, Nafarroak bete egin ditu aurrekontu-egonkortasunaren inguruko helburuak, kreditu-kalifikazioa hobetu du, eta komunitate kaudimendunena bezala kokatzen da


Transcripción textual del video

2017ko lehen seihileko zerga-bilketa likidoa %9,03 hazi da iazko denboraldi berarekin alderatuta eta %12,8 2015ean pilatutako urtetik urterako aldaketa kontuan hartuta. Horixe erakutsi dute Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak gaur jakinarazitako zerga-bilketaren kopuruek.

Mikel Aranburu kontseilariak azaldu du, urtearen amaierarako baretuko badira ere, ekainerako pilatutako kopuru horiek azken hiru ekitaldietako alderaketa homogeneoa egiteko aukera ematen digutela.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren legegintzaldiko balantzea

Estatuari egindako ekarpenaren eta Nafarroako inbertsioen arteko alderaketa. ( irudia handitu )

2017ko lehen seihileko zerga-bilketa likidoa %9,03 hazi da iazko denboraldi berarekin alderatuta eta %12,8 2015ean pilatutako urtetik urterako aldaketa kontuan hartuta. Horixe erakutsi dute Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak gaur jakinarazitako zerga-bilketaren kopuruek.

Mikel Aranburu kontseilariak azaldu du, urtearen amaierarako baretuko badira ere, ekainerako pilatutako kopuru horiek azken hiru ekitaldietako alderaketa homogeneoa egiteko aukera ematen digutela.

Ildo horretan, 2015. urtearekiko, urtetik urtera pilaturiko aldaketa gehitu dela ikusi da, zuzeneko (%17,99) zein zeharkako (%9,78) zergetan. Bereziki aipatzekoa da PFEZek izandako igoera (%10,31 iazko ekainean pilatutakoarekiko eta %13,55 2015ekoarekiko). Halaber, BEZaren inguruan izandako igoera ere aldekoa da (%8,43 eta %15,65, hurrenez hurren).

Sozietateen gaineko Zergari dagokionean, ekaina ez da adierazgarria, hilabete horretako deklarazioa abuztuan aurkezten delako (beraz, denboraldi horretako zifrak oraindik negatiboak dira). Modu berean, Ondarearen gaineko zenbatekoak ere ez dira oraindik diru-bilketaren taulan islatzen, nahiz eta kasu honetan kopuruak ezagutu, kanpainaren amaieran lortutako datuak medio (46,2 milioi 2015. urtean; 31,7 2016an eta 39,8 milioi 2017an).

Datuak aztertu ondoren, Aranburu kontseilariak adierazi du diru-bilketaren kopuruek Gobernu honek egindako zerga-erreformaren arrakasta bermatzen dutela, ekonomia ondo doala erakustearekin batera. Zerga-erreforma aurrerakoiak eta arduratsuak aukera eman du departamendu guztien gastu-sabaia igotzeko zerbitzuen kalitatean hobekuntzak egiteko, aste hauetan gainerako kontseilariek adierazi duten moduan.

Modu berean, gogoratu du gastu sozialeko politika bat datorrela finantzaren iraunkortasunarekin, baliabideak modu eraginkorrean kudeatuz gero. Ildo horretan, "aipatu gastuaren igoeraz gain, kudeaketa onari esker, Nafarroak aurrekontu-egonkortasunaren inguruko helburuak bete ahal izan ditu, kreditu-kalifikazioari nahiz hornitzaileei ordaintzeko epeari dagokienean".

Kalifikazioa eta kaudimena

Aurrekontuen Zuzendari Nagusiak, Begoña Urrutiak, ondorengoa adierazi du: "aurrekontuen arloan, balantzea oso ona da, Nafarroak ekonomia saneatua aurkeztu baitu; izan ere, gastu-sabaia handituaz bi aurrekontu onartzeaz gain, 2016an defizitaren, zorraren eta gastu-arauaren gaineko helburuak bete dira".

Horrez gain, komunitate kaudimendunena bezala kokatzen da, eta, Euskal Autonomia Erkidegoarekin batera, A kreditu-kalifikazioa (mailarik handiena, Estatukoarenetik bi maila gorago aurkitzen baita) lortu du. Horrela kalifikatu du Standard & Poor´s-ek; gainera, 2017an, Nafarroaren ikuspegia "egonkorretik" "positibora" hobetu du. Bestalde, hornitzaileei azkarren ordaintzen dien eskualdea bezala finkatu da, epea bera ere murriztuaz (Estatuko batez bestekoa baino hiru aldiz txikiagoa da).

Kaudimen horrek eta Departamentuaren finantza-kudeaketak Legealdi honetan bi gertaera berri lortzeko aukera ere eman dute: alde batetik, 2016ko martxoan, Nafarroak zorra finantzatu zuen baldintza historikoetan, eta 20 milioiko aurrezpena lortu zuen hamar urtetan, 494 milioi euro jartzean %1,59ko tasarekin; eta, bestetik, 2017ko ekainean, zorra Altxorraren azpitik finantzatzea lortu duen lehen komunitatea izatera iritsi da. Beraz, Begoña Urrutiaren hitzetan, "une honetan duen finantza-indarraren seinalea da".

Gainera, aurrekontuen kudeaketa egokiari esker, aurreko urteetako karga garrantzitsuei egin ahal izan die aurre, horrekin 2016ko eta 2017ko ekitaldietako kontuak desorekatu gabe. Modu horretan, 2016an, 2012an kendutako aparteko ordainsaria (16,2 milioi) itzultzeari eta irakasleei ordaindu gabeko oporrak (1,3 milioi) ordaintzera behartzen zuten epaiei zegozkien 17,5 milioi euro ordaindu zituen.

2017. urtean, ordainketa hori 96,7 milioikoa izango da: 29,6 milioi, 2012ko gainerako aparteko ordainsaria itzultzeari dagozkionak; 7,6 milioi, irakasleei ordaindu gabeko gainerako oporrenak, atzeraeraginezko izaerarekin; 51 milioi, Garraioaren Hiriaren epaienak; eta 8,5 milioi, aldi baterako langileei ordaindu gabeko familiaren laguntzei dagozkienak, atzeraeraginezko izaerarekin.

Hain zuzen ere, aurrekontuen kudeaketa hobetzeko, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Urte Anitzeko Esparru Ekonomikoa (UAEE) bultzatu zuen 2016ko otsailean, tresna aitzindaria baliabide ekonomikoak planifikatzeko eta banatzeko eta epe luzerako proiektuen gainean erabakiak hartzeko prozesuak hobetzeko.

Halaber, gardentasunaren eremuan, aurtengo urtarrilean abian jarri zuen http://www.presupuesto.navarra.es/eu/ web gunea, Nafarroako aurrekontuen gaineko informazioa, horien gauzatzea eta zergadun bakoitzaren zergen helmugaren simulazioa modu grafikoan erakusteko helburuarekin. Web gunea Gobernu Irekian eskura daiteke. Gune horri esker, Nafarroa aurrekontuen gauzatzeari buruzko informazio publikoa hiru hilabetetik behin ematen duen lehen komunitatea izatera iritsi da.

Iruzurraren aurkako borroka

Legealdi honetan, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren lehen gertaera izan zen zerga-erreforma onartzea. Erreforma progresiboaren bitartez, PFEZean zerga-tasak igo zaizkie errenta altuenei eta jaitsi errenta baxuenei, Sozietateen gaineko Zergan bezala. Estatuan baino tasa baxuagoak jasotzen dira ETE eta Mikroeteentzat. Luis Esainen hitzetan, zerga-erreforma "arduratsua eta eraginkorra" izan da, diru-bilketako eta aurrekontuen inguruko datuak ikusita.


Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren legegintzaldiko balantzea

Estaturako ekarpenaren eta Nafarroako inbertsioen arteko alderaketa ( irudia handitu )

Aldi berean, Nafarroako Zerga Ogasuneko kudeatzaileak gehitu du "politika fiskal aurrerakoia eta berriz banatzailea bezain garrantzitsua dela zerga-iruzurraren aurkako borroka, legez kontrako eta etikarik gabeko praktika baita, foru-kutxak eragozteaz gain, aberastasuna zuzen banatzea desorekatzen duena".

Ildo horretan, Ogasuneko Departamentuak lau jarduera nabarmendu ditu Legealdi honetan: alde batetik, Zerga Iruzurraren eta Ezkutuko Ekonomiaren aurkako Borrokarako Batzordea sortu da; bigarren, Zerga Iruzurraren aurkako 2016-2019 Borroka Plana onartu da, aipatu batzordean egindako proposamenak ez ezik, herritarrek parte-hartzearen bitartez egindako iradokizunak ere jaso zituena. Planean 2019ra bitarte 590 milioi euro biltzeko aurreikusitako neurriak indartzen dira; beraz, esperotako inpaktu ekonomikoa aurreko planekoa baino %5 handiagoa da.

Hirugarren jarduera helburu horiek lortzeko baliabide materialen eta giza baliabideen inguruko da. Horretarako, 2017ko aurrekontua 1,5 milioi euro gehitu da, eta EPE bat onartu da, Ogasuneko 12 kudeatzaile-plaza eta hamar tekniko-plaza deitzeko.

Une honetan egiazta daiteke 2016an likidaturiko zenbatekoa 2015ekoa baino 8 milioi euro gehiagokoa izan dela; hots, %7,5eko igoera gertatu da.

Azkenik, azken jarduera bezala aipatzekoa da NZOk lehen aldiz argitaratu duela foru-kutxara zorra duten zordunen zerrenda. Argitalpen hori esan daiteke iruzurraren aurkako borroka-jarduera izan dela, zerga-betebeharrak borondatez betetzea bultzatzen duten prebentziozko instrumentuak indartzearren eta zerga-arloan kontzientzia zibikoa sustatzearren. Era horretan, Nafarroako marjina 250.000 €-ko iruzurrean kokatzen da, Estatuko milioi bat euroko zenbatekoaren ordez, zordunei marjina estutze aldera. Zerrendaren ondorioz, argitara atera dira foru-kutxan guztira 238 milioi euroko zorra duten 316 pertsona eta enpresa.

Hitzarmen Ekonomikoa

Hitzarmen Ekonomikoari dagokionean, bosturtekoaren oinarri-urtearen ekarpena kalkulatzeko azterketa Departamentuko teknikariek egin dute, eta hori garrantzitsua da Nafarroak ekarpen hori zenbatu behar dela uste baitu.

Azterketa zehatz eta zorrotz horretan, beste parametroen artean, Estatuko Aurrekontu Orokorren 8.000 lerro aztertu dira, eta oinarri bezala balio izan du azpibatzorde teknikoaren lanetarako. Azpibatzorde hori ad hoc sortu da, eta Nafarroako nahiz Estatuko ordezkariek osatzen dute, bosturtekoa eguneratzeko lan teknikoak gainditzeko.

Ildo horretan, Nafarroak ezarritako marjina horien barruan ekarpenaren inguruan azkenik akordio bat ixtea Departamentuak egun aurrean duen erronka nagusia da.

Lotura zuzena ez duen arren, garrantzitsua da aipatzea Nafarroak Estatuari egin beharreko ekarpen ekonomikoa azken bosturtekoan nabarmen hazi den arren, Estatuak Nafarroan egiten dituen inbertsioak murriztuta daudela 2013ko 35 milioi eskasera bitarte, eta urte hauetan Estatuak inbertsio gutxien egiten duen eskualdea dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa