(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan TDT lizentzia duten lau telebistatan aurten ikus ahal izango diren 22 programaren ikus-entzunezko produkzioak milioi bat euroko diru-laguntza jasoko du
astelehena, 2017.eko uztailak 31


Programak ekoitziko dituzte Navarra TV kate autonomikoak (500.000 euroko laguntza) eta Hamaika TB (265.945,14 euro), Xaloa TB (194.594 euro) eta Zona Media TV (64.004,55 euro) tokiko telebistek


Komunikazio eta Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak ebatzi du Nafarroako telebistetarako ikus-entzunezko produkziorako urteko deialdia, eta 1.024.543,70 euroko laguntzak emango ditu; hau da, programazio hori ekoizteko telebista-operadoreek egingo duten azken inbertsioaren (2 milioi) %50a. Laguntzen erdia, 500.000 euro, TDT kate autonomikoko operadore bakarrarentzat izango da, Navarra TV; eta beste erdia, 524.543,70 euro, TDT lizentzia duten tokiko hiru telebistarentzat izango da (Hamaika TB eta Xaloa TB, Iruñeko mugapean; eta Zona Media TV, Tuterako mugapean

).

22 telebista-programak jasoko dute laguntza publikoa, TV-ko operadoreek aurkeztutako guztiek, Zona Media TV-ren bi ekimena kenduta, deialdian ez baitziren onartu, gutxieneko iraupena eta diruz lagundu zitekeen helburua ez betetzeagatik. Horiek guztiak kanal horiek Interneten dituzten plataformen bitartez jarraitu ahal izango dira

Deialdi honen barnean, telebista-operadore bakoitzak jasoko duen zenbatekoa honako hau izango da:

 

- Navarra Televisión (Editoral Independiente de Medios de Navarra S.A.): 500.000 euro, operadoreak deialdira aurkeztutako programa bakarrarentzat, "La muga", publikoari oro har zuzendutako magazina.

- Hamaika Telebistak 265.945,14 euroko laguntza izango du euskarazko lau programetarako: "Euskaltzale", euskara sustatzeko; "Sasoi onean", hirugarren adinekoen ongizatea hobetzeko; "Elkarrekin", gizarte-bazterketa egoeran aurkitzen diren taldeei buruzko erreportajeak; eta "Zapi gorria", Iruñeko eskualdeko zaindariaren jaiei buruzkoa.

- Xaloa Telebistak 194.594 euro jasoko ditu baita ere euskaraz egiten dituen bederatzi programetarako: "Euskalcity" eta "Zubiarte euskaraz", euskara ikasteko programak; "Nafarrak munduan", munduan zehar bidaiatu duten nafarrei egindako elkarrizketak eta erreportajeak; "Ur eta lur", nekazaritza eta abeltzaintza errealitatea zabaltzekoa; "Haurrak", haurrek eta haurrentzat egina; "Egunez egun", entretenimendua, kultur agenda eta gaurkotasuna konbinatzen dituen magazina; "Herriz herri" eta "Bestaz besta", lekuak eta herriak ezagutzeko eta Nafarroako jaien gaurkotasuna jarraitzeko, hurrenez hurren; eta "Hurbiletik", Nafarroako pertsonaia publikoei egindako erreportajeak eta elkarrizketak.

- Zona Media Televisiónek zortzi programa ekoitziko ditu 64.004,55 euroko laguntzarekin: "Ellos y ellas pueden ¿y tú?", ezintasunen bat duten pertsonen lekukotzak; "Emprender", enpresa eta ekintzaileen mundua jorratzen duena; "Asociaciones culturales" eta "Asociaciones deportivas", herritarrei elkarte horien errealitatea gerturatzeko; "Maneras de vivir", geografiako herri txikienen tradizioak deskribatzen dituena; "Navarrismos", erabiltzen ez diren hitzen jatorriari eta edukiari buruzko gai kulturala; "Objetivo cultural", gazteleraz eta euskaraz, Foru Komunitateko herri ezberdinetako kulturari eta tradizioei balioa emateko; eta "La calle opina", komunitatearentzat interesgarriak diren gaiei buruz kalean egindako elkarrizketak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa