(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 197 milioi euro inbertituko ditu I+G+b arloan 2020. urtera bitarte, Nafarroa berriro ere Europako lidergoaren mailan egon dadin asteazkena, 2017.eko abuztuak 2


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategian kokatzen da, eta 7 ardatzaren bitartez zabalduko da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana nartu du, 2020. urtera bitarte 197,57 milioi euro inbertitzeko asmoarekin I+G+b arloan, Foru Komunitatea berriro ere Europako lidergo-mailan izan dadin.

Nafarroako Gobernuak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana onartu du, 2020. urtera bitarte 197,57 milioi euro inbertitzeko asmoarekin I+G+b arloan, Foru Komunitatea berriro ere Europako lidergo-mailan izan dadin.

Plana gaur goizen aurkeztu du prentsaurrekoan Garapen Ekonomikorako lehendakariordea den Manu Ayerdik, eta Exekutiboak aurreikusitako aurrekontua urteka banakatu du. Era horretan, 2017. urtean, 35,55 milioi jarriko dira, iaz baino %50 gehiago; 2018an, berriz, 46,34 milioi, %30 gehiago; 2019an, 54,32 milioi, %17 gehiago; eta 2020an, 61,36 milioi, %13 gehiago.

Ayerdi lehendakariordeak adierazi moduan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (ZTBP) I+G+b arloan inbertitzearen aldeko apustua egiten da, jardueraren sustapen ekonomikoaren, politika fiskaleko neurrien eta enpresentzako diru-laguntzen bitartez. Halaber, talentu ikertzailea, agente ezberdinen arteko lankidetza eta enpresa berritzaileen nazioartekotzea sustatu nahi dira.

S3an kokatua

Pasa den otsailaren 1ean, Nafarroako Gobernuak Espezializazio Adimentsuaren Estrategia (S3) 2016-2020 onartu zuen, eta identifikatutako lehiakortasun-faktoreen artean, helburu orokorrak lortzen lagunduko zutenetan (bizi-kalitatea hobetzea, iraunkortasunaren eta arrakastaren aldeko apustua), I+G+b arloa aurkitzen da. Horren bitartez, ezagutza zientifikoa eta teknologikoa sortzea, baloratzea eta aplikatzea bultzatu nahi da Nafarroako enpresek balio handiagoa izan dezaten; zentro teknologikoen eta unibertsitateen ikerketa eta berrikuntza Estrategian lehenetsitako sektore ekonomikoetara bideratu; eta ekonomiaren digitalizazioa eta enpresa berritzaileak sortzea bultzatu. Beraz, S3rentzat I+G+b arloa sustatzea izango da jarduera giltzarrietariko bat.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin "gure gizartearen erronka handiei erantzun sortzailea" eman nahi zaie; hala nola, energia garbia eta ingurumena errespetatzen duena, medikuntza pertsonalizatua, elikadura osasungarria, garraio iraunkorra eta gizarte digitala; gainera, I+G+b arloa Estrategiak proposatzen dituen erronketara gehiago bideratu nahi da.

Lidergo hori lortzeko eta mundu globalizatuan lehiatzeko, berrikuntzaren alderdi guztietan hobekuntzak sartu behar dira: inbertsioa, bikaintasun zientifikoa, talentua, gardentasuna, lankidetza eta nazioartekotzea. Nafarroak abangoardiako postua berreskuratzeko dituen erreminten artean, Planean honako hauek aipatzen dira: hiru Unibertsitate ospetsu; izen handiko zentro teknologikoak; talentua; ekintzaileak; enpresa berritzaileak; zientzia, teknologia eta berrikuntzan legeak egiteko autonomia ematen dion foru-erregimena; eta bere baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen dion Ogasuna.

Estrategia 7 ardatzetan bildua

Helburuak lortzeko, Planak 7 ardatzetan eratutako estrategia garatuko du: inbertsioa I+G+b publikoan eta enpresa-mailakoan; berrikuntzarako baldintza onuragarriak sortzea; nazioarteko lankidetza bultzatzea; espezializazioa (S3); Zientziaren eta Teknologiaren inguruko Legea garatzea; ezagutza laborategitik merkatura eramatea; eta Berrikuntzaren Nafarroako Sistemaren baliabideak finkatzea, bikaintasuna sustatuaz.

I+G+b publikoko inbertsioari dagokionean, ZTBPn iragarri da Nafarroako Gobernuak Komunitateko Aurrekontu Orokorren portzentaje bat jarriko duela Nafarroako sistemako I+G+b arloko agenteen jarduera sustatzeko, I+G+b arloko inbertsio pribatua bultzatzeko laguntza eta erosketa publiko berritzailearekin eta administrazioan ikerketa sustatzeko. Era berean, politika fiskalak hobetzea proposatzen du I+G+b arloko inbertsioa eta mezenasgoa areagotzeko.

Enpresen atalean, Planak enpleguan industria gogorra garatzea sustatuko du, produktuak eta zerbitzuak lehiakorrak izan daitezen munduko berritzaileenekin. Horretarako, I+G+b arloan aritzen diren enpresen kopurua gehitzeko lan egingo da, eta, aldi berean, jarduera-eremu horietan inbertsio gehiago egitea erraztuko da.

Berrikuntzak sormena, bikaintasuna eta ekintzailetza sustatzen dituzten giro suspertzaileak behar dituenez, ZTBPk baldintza onuragarriak sortu nahi ditu bokazio berritzaileak sustatze aldera. Ildo horretan, zientzietan, teknologian, matematiketan eta ingeniaritzan titulatuak eta doktoreak direnen kopurua aipatu du; horrela, gai horietan trebatzea bultzatuko da jende berritzailea izatearren eta batez ere genero femeninoan. Halaber, dibulgazio zientifikoa bultzatzea komenigarria ikusten denez, Zientziaren Museoa bideragarria den aztertuko da, Unibertsitate eta enpresekin elkarlana eginaz.

Gainera, gogoratu du Nafarroak generazio berriko azpiegitura digitalak izan behar dituela, abiadura handiko konexioak eskaintzeko ikerlariei eta enpresei, eta Gobernuak Banda Zabaleko Plana egin duela esan du, 2020rako Europako estaldura-helburuak lortzearren.

Nazioartekotzeari dagokionez, Planaren arabera, Nafarroako I+G+b programak Europakoekin batuta, sinergiak sortu ahal izango dira eta Europako deialdien itzulera hobetu. Nafarroako agenteak horietan egotea bultzatuko da eta berrikuntzan liderrak diren beste herrialdeetako eskualdeekin harreman egonkorrak izatea, ikerlarien trukatzea errazteko eta elkarrekin proiektuak egiteko.

Espezializazioan (S3), definitzen dituen eremu estrategikoak aipatzen ditu (automozioa eta mekatrofika, elikadura-katea, osasuna, energia berriztagarriak eta baliabideak, turismo integrala eta industria sortzaileak eta digitalak), horietan guztietan, garatzeko behar den zeharkako faktore gisa, ikerketa eta berrikuntza nabarmentzen direla azpimarratzeko. Halaber, ZTBPk iragartzen du Zientziaren eta Teknologiaren inguruko Legea garatuko dela, sektoreari agintze aldera Berrikuntzaren Nafarroako Sistema (BNS) sortuaz, finantzaketa bermatzeko eta Bruselak I+G+b arloko inbertsiorako ezarritako helburuak lortu ahal izateko.

Bestalde, Planak ezagutza laborategitik merkatura eramateko lau bide nagusi identifikatzen ditu: BNSko agenteen eta enpresen arteko lankidetza; oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak sortzea (EIBTs edo spin-off), BNSko agenteen edo enpresen ekipoetatik; patenteak komertzializatzea eta horiei balioa ematea; eta, azkenik, laborategietako langile ikerlariak industriara eramatea.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren estrategiaren azken ardatza bikaintasunari buruzkoa da, eta horretara bideratuko da BNSko aktoreen ikerketa eta berrikuntza lana. Helburu horrekin nazioarteko batzorde zientifikoak sustatu eta zentroak ebaluatu egingo dira, finantzaketa publikoak kontuan har ditzan horien emaitza zientifikoak, gardentasunekoak eta ekonomikoak. Horrez gain, doktore-kopurua gehitzea sustatuko da eta lankidetza estuagoa izatea agenteen artean, langileen transferentzia eta lankidetza-proiektuak eta institutu mistoak ez ezik, Nafarroako ikerlariak atzerrira prestatzera irtetea eta beste herrialdeetako talentua erakartzea ere erraztuaz.

Herritarren parte-hartzea

 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana egiteko ehun pertsona baino gehiagok hartu dute parte; enpresa, unibertsitate, zentro teknologiko eta administrazioko ordezkariak izan dira, eta gaikako hamaika mahaitan antolatu dira: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Legea; Politika fiskala; Bikaintasuna, Osasuna; Nekazaritza; Ekonomia berdea; Automozioa eta mekatronika; Enpresa-mailako I+G; Berrikuntzaren aldeko esparrua; Nazioartekotzea; eta Ekonomia digitala.

Lan-mahaietan lortutako informazioa bildu ondoren, Planaren zirriborroa egin eta herritarrei eskaini zitzaien Gobernu Irekiaren orrialdearen bitartez ekarpenak egiteko, 2016ko abenduaren 13tik 2017ko urtarrilaren 31ra bitartean. Denboraldi horretan, honako ekarpen hauek jaso ziren: Nafarroako Industriaren Elkartea (NIE, Industria Transformazioaren Klusterra), 2 ekarpen; Zabala Innovación Consulting, 3 ekarpen; Miguel Erice Lacabe ELAN-AINER, ekarpen 1; eta Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioaren Departamentua, 8 ekarpen. Guztira, 14 ekarpen jaso dira, eta horietatik 12 osorik edo partzialki onartu dira eta 2 onartu gabe geratu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa