(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak 1,4 milioi euro inguruko diru-laguntza jarriko du 77 toki erakundetako kultur programaziorako osteguna, 2017.eko abuztuak 3


2016tik hona %60 gehitu dira laguntzak. Laguntza horiekin Nafarroa osoan kultur politikak garatzeko partekaturiko lidergoaren konpromisoa indartu da


Kulturako Zuzendaritza Nagusiak 1.363.340 euroko diru-laguntza jarri du Nafarroako

 77 toki-erakunderentzat, 2016ko azarotik 2017ko azarora bitarteko kultur programazioa finantzatzeko. 2016tik hona, laguntzak %60 gehitu dira; iaz, zuzkidura 826.000 eurokoa izan zen. Laguntzak diziplina askotarako eskaintzen dira: musika, antzerkia, dantza, arte plastikoak, lirika, zinema eta ikus-entzunezkoak, eta, lehen aldiz, literatura ere bai.

Modu horretan, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak indartu egin du toki-erakundeei emateko babesa, kultur politikak garatzeko partekaturiko lidergoari eusteko konpromisoa izatearren. Lurraldeen artean oreka handiagoa izatea nahi da, eta erakundeei laguntza ematen zaie komunitate osoan kultura kudeatzeko motorra izateagatik.

Laguntzak asko gehitzearen eta deialdietan irizpide berriak ezartzearen helburua da toki-erakundeek baliabide gehiago izatea proiektuak kudeatzeko, eta, aldi berean, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, komunitatean kultur sektoreak hobeto garatzea bultzatzea.

Laguntzen zenbatekoa gehitzeaz gain, deialdiak berritu egin dira, eta oinarrietan honako hauek egindako ekarpen ezberdinak sartu dira: programatzaileak, kultur kudeatzaileak, toki-erakundeen arduradunak, artistak, Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuko teknikariak eta Nafarroako Kultura Kontseilua. Ekarpen horiek Kulturako Zuzendaritza Nagusiak sustatutako parte-hartze prozesu ezberdinetan jaso dira.

Diru-laguntzak laguntzen bi deialditakoak dira: bata, Tokiko Udal Platea da, 865.000 eurokoa. Horren helburua da Antzokien Sare barruko udalerrietako arte eszenikoen eta musikalen programazioa bultzatzea. Honako hauek bezalako adierazleak kontuan hartzen ditu: talde profesionalen ikuskizunak kontratatzea, publikoarekin bitartekaritza-jarduerak egiteko eta egoitzako proiektuetarako profesionalak kontratatzea eta programazioa sustatzea eta horren publizitatea egitea. Kasu horretan, laguntza

31
 toki-erakundek (Udalak, kultura-patronatuak, fundazioak, e.a.) jasotzen dute.

Bigarren deialdian, berriz, Arteari eta Kulturari buruzkoan, toki-erakundeen eskura jartzen ditu 509.000 euro, programa osatzen duten jarduerak antolatzeko ondorengo diziplinatan: musika, lirika, literatura, antzerkia, dantza, arte plastikoak, zinema eta ikus-entzunezkoak, besteak beste. Laguntza hauek izango dira honako hauen gaineko gastuak ordaintzeko: ikuskizunen kontratazioa, erakusketen programazioa eta kontratazioa, egile-eskubideak, programaturiko jarduerak egitea eta hedatzea. Bigarren deialdi honetako laguntza jaso dute

76  toki-erakundek; gainera, horietatik 31k bi deialdietako laguntzak jasoko dituzte, eta kasu batzuetan zuzkidura izugarri gehitu da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa