(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafar Lansareko zuzendaria Lizason antolatutako bioeraikuntzako ikastaroan izan da astelehena, 2017.eko abuztuak 7


22 ikaslek parte hartuko dute ekimen honetan, maiatzaren 9an hasi eta irailaren 8an amaituko dena


Curso de vioconstrucción en Lizaso

Ikastaroko ikasleak Nafar Lansareko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaile Paz Fernandez eta Gaitasun Profesionalen Garapenerako Zerbitzuko zuzendari Ignacio Catalán Lizason izan dira gaur goizean

bioeraikuntzako ikastaroa abian jartzeko. Hor, 17 gizonezko ikasle eta 5 emakumezko ikasle prestatzen ari dira eraikuntza-teknika hauetan, eta aldi berean barraskilo formako eraikin txiki bat eraikitzen ari dira. Ikastaroa joan den maiatzaren 9an hasi zen eta irailaren 8an amaituko da. Gaur egun, lastozko hormen teknika ikasten ari dira.

Paz Fernandezek nabarmendu du lankidetza publiko-pribatuaren ondorioz sortu den proiektu bat dela, eta balioa sortzen duen ikaskuntza-metodologia bat erabiltzen dutela. Abeltegi Eskolako arduradunak, Beatriz Otxotorenak, ikasleen motibazioa azpimarratu du, enpresak eta kooperatibak eraiki nahi dituztelako.

Ikastaroan erabilitako ia material guztiak Nafarroatik hartu dituzte. Zimenduetarako ia 500 auto-gurpil erabili dira, eta Burgi eta Jaunsarasko zerrategien haritza ere bai. Bestalde, zurezko argi-leiho bat ere eraiki da, iltzerik eta tirafondorik gabe.

Ikastaro honen parte-hartzaileek gai hauei buruzko prestakuntza jaso dute: eraikuntzaren lan-arriskuen prebentzioa; zimenduak eta gainzimenduak; arotzeria: egitura, zorua eta teilatuak; sabai biziak. Gaur egun, lastozko hormei buruzko prestakuntza jasotzen dute. Lastozko hormak amaitutakoan, buztin-lurrez entokatzeari eta kareari buruzko gaiak landuko dira.

Espainiako Estatuan Bioerakuntzari buruzko berariazko ikastaro ofizial bat sortzen ahalegintzen diren lehen aldia da. Iñaki Urkia arkitekto bioklimatikoak zuzentzen du eta Estatu osoko erreferentziako irakasleek ematen dute. Ikastaroa Ultzama Fundazioarekin lankidetzan egiten da, Lizason garapen iraunkorrarekin lotutako arlo bat bultzatzen ari dena. Bere Abeltegi Eskola 2013ko irailetik du zabalik, eta hortik, ikastetxeak, familiak eta turistak oro har sentikortzen dira lehen sektorearen (animaliak, mamiari buruzko tailerra, kilometro 0) elikagaiak), ekologiaren eta permakulturaren garrantziaren aurrean.

Fundazioaren helburua janari osasuntsuari buruzko munduko lehen "slow food" eskola eraikitzea eta nazioartean zabaltzea da. Eraikin nagusiak 225 metro karratu ditu eta barraskilo baten forma izango du. Ikastaroa doan da, Nafar Lansarek bere gain hartzen duelako irakasleen kostua, eta Ultzama Fundazioak materialena.

Eraikuntza konbentzionalaren aurrean (hormigoia eta adreiluak), bioeraikuntzak zenbait abantaila ditu: ingurumena errespetatzen du (aztarna ekologiko txikiagoa), osasuna (material toxiko gutxiago), eraginkortasun energetikoa (isolamendu termikoak berogailua gutxiagoa erabiltzen edo hozte artifiziala) eta lanak egiteko kostua (kalitate-prezio erlazioa). Nafarroan zuzkidura-eraikinetan (Lorenea, Noaingo Zentzumenen parkean; Berriozarreko gaztetxea), turismo-eraikinetan (Arbizuko kanpina) eta etxebizitzetan (Usun) erabili da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa