(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Basozain batzuek Gerra Zibileko lau pistola aurkitu dituzte Bidasoa ibaian astelehena, 2017.eko abuztuak 7


Guardia Zibilari eman zizkioten atzo, eta dagozkion probak egingo dituzte 


pistolas

Aurkitutako pistolen argazkia. ( irudia handitu )

Bidasoa-Leitzako Mugako Basozain batzuek lau pistola aurkitu dituzte Bidasoa ibaian, Doneztebe inguruan.

Armak badirudi Gerra Zibilekoak direla, eta Nafarroako Guardia Zibilaren eta Polizia Judizialaren Atzemandako Armetarako Biltegian entregatu dituzte. Horrela, dagozkion probak egingo dituzte haien jatorria eta historia ezagutzeko.


pistolas

Pistolak sartuta zeuden zakua. ( irudia handitu )

Armak latorrizko kutxa errektangular batean zeuden, lurrez beteriko zaku baten barruan, San Tiburtzioko presaren inguruan.

Basozain bat eremua aztertzen ari zela aurkitu zuen, urtero egiten den moduan presa hustuta zegoelako.

Normalean armada naziak erabiltzen zituen Alemaniako bi pistola dira:

9 mm-ko Luger parabellum bat, zurezko kirten-azalekin eta bi kargagailurekin, eta 9 mm-ko Colt labur bat, bakelitazko kirten-azalekin eta bi kargagailurekin; baita FB Random Vis bat, Polonian egindakoa, 9 mm-ko luzera duena, ezkerraldean bakelitazko kirten-azalak dituena eta eskuinaldea pago-zurez konponduta dagoena; Astra 400, 9 mm parabellum bat, kargagailuekin eta zurezko kirtenekin, Eibarren (Gipuzkoa) egindakoa.

Eremu berean, 2015. urtean, basozain batzuek garai bereko metrailadore-kanoiak aurkitu zituzten ibai-ohean, 20 metro ibaian gora.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa