Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gizarte, ingurumen eta ekonomia arloekin zerikusia duten esperientzia pilotuak dira
Garapen Ekonomikorako Departamentuak 118.624 euroko
diru-laguntza emango du aurten erantzukizun sozialeko proiektuetarako Nafarroako zazpi enpresa eta entitateetan. Helburua haien lehiakortasuna, iraunkortasuna, gardentasuna etagobernu ona hobetzea izango da.Esperientzia guztiak pilotuak izango dira eta gizarte, ingurumen eta ekonomia arloekin lotuta daude. Lau elkartek edo fundaziok eta hiru enpresak garatuko dituzte.
Lehenengoen artean daude Laseme (Lizarreko Merindadeko Enpresen Elkartea), 20.000 euroko laguntza izango duena ETEekin barneko komunikazioa hobetzeko, lurraldeko beste enpresa-elkarte batzuekin lankidetzan, hala nola, AER, Sakana eta AEZMNA; ECODES (Ekologia eta Garapena Fundazioa), 20.000 eurorekin Bcorp metodologiarekin diagnostiko bat egiteko zortzi enpresetan; AEDIPE (Pertsonen Zuzendaritzako eta Garapeneko Espainiako Elkartea), 20.000 eurorekin, bazkideen artean enpresa-kudeaketaren kultura berriaren egoera aztertzeko; eta AIN (Nafarroako Industriaren Elkartea), 12.700 eurorekin, bost enpresetan hornidura-katearen iraunkortasuna aztertzeko.
Bestalde, hauek dira diruz lagundutako enpresak: Gure Sustraiak, S.Coop., 20.000 eurorekin, kudeaketa aurreratu bat integratzeko; Florette Ibérica, S.L., 20.000 eurorekin, gutun etikoa egiteko, arazo muskuloeskeletikoak lantzeko eta lantoki onaren ziurtagiria lortzeko; eta Coval Consultores, 5.924 eurorekin, enpresen erantzukizun sozialean joera berriak hedatzen dituzten foroak antolatzeko.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen