(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bertizen ingurumenarekin konpromisoa duten gazteak Nafarroako Gobernuak natura-parke batean antolatzen duen lehen lan-esparruan asteazkena, 2017.eko abuztuak 9


Aurten berriro ekin diete lan-esparruei eta gazteen mugikortasunaren eta kultura arteko topaketaren alde egin dute


Bertizen egindako lan baten xehetasuna. ( irudia handitu )

Zenbait herrialdetako 25 gazte lan-esparru batean parte hartzen ari dira Bertizko Jaurerria Natur Parkean. Programa hori, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak antolatu du, Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiarekin lankidetzan, eta Lorategi Historiko Artistikoaren eta Natur Parkearen bidezidorrak berritzen eta mantentzen ari dira.

Programan 18 eta 30 urte arteko gazteek parte hartzen dute, zenbait autonomia-erkidegotatik (Extremadura, Kanariak, Madril, Andaluzia eta Valentziako Erkidegoa) eta herrialdetatik (Serbia, Errusia eta Taiwan) etorritakoak. Zehazki, "Orangerie" izeneko Lorategi Historiko Artistikoaren berotegi bat garbitzen eta birgaitzen ari dira; Pedro Cigak neguan landare apaingarriak (laranjondoak, limoiondoak...) babesteko eraikitzea eskatu zuen oso eraikuntza berezia da; orduan ez zen erabiltzen zena. Horrez gain, lorategiko forjazko hesiak lixatu eta margotu dira. Horrela, zenbait eremutan landare exotiko inbaditzaileak kendu dira, heskaiak inausi dira eta basoko bideetan sasiak kendu dituzte.


Gazte-taldea Bertizen. ( irudia handitu )

Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusi Eva García Balaguerrek Ingurune Naturaleko eta Gazteriako Zuzendariordetzako langileekin izan zen atzo arratsaldean Bertizko Natura Parkean lan-esparruan parte hartzen duten gazteekin. Gutxi gorabehera bi ordu eta erdi egon zen paseatzen, eta bitartean teknikariek Bertizko Jaurerriko orubean dauden basodietako balio natural nagusiak azaldu zizkieten gazteei, izan ere, horri esker, 1984. urtean Natur Parke deklaratu zuten. Arratsaldeetan lan-esparruko parte-hartzaileei eskaintzen zaizkien jarduera osagarrietako bat da. Lan-esparrua joan den astelehenean, uztailak 31, hasi zen eta datorren igandean, abuztuak 13, amaituko da. García Balaguerrek eskerrak eman zizkien gazteei parkean egindako lanarengatik, eta lan-esparru horietan parte hartzeak ematen duen aukera pertsonala ez galtzea eskatu zien.

Lanak Natur Parkeko mantentze-lanetako langileek zuzentzen dituzte Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak kontratatutako hiru begiraleren laguntzarekin. Gazteak "Casa Zabala" aterpetxean daude ostatu hartuta, Natur Parkeko instalazioen barruan.

Aurten Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak berriro ekin dien beste lan-esparru batzuetan bezala, lanez gain, lehentasunezko helburua gazteen mugikortasuna eta gazteak proiektu solidarioetan elkartzea da. Hori dela eta, bertaratutakoak, antolatutako jarduera-pakete batez gozatzen ari dira arratsaldeetan eta asteburuan, Bidasoako eskualdea ezagutzeko, hala nola bere gastronomia, kultura eta ohiturak. Zentzu horretan, kirol-jarduerak ere antolatu dira (esku-pilota, herri-kirolak), turismo-bisitak eta paseoak Baztanetik, Bertizaranetik eta Donostiatik besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa