(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Publikoak 4.300 ikuskapen egin zituen 2016an elikagai-industria eta establezimenduetan kontsumitzailearen segurtasuna bermatzeko osteguna, 2017.eko abuztuak 10


Kontrol horiez gain, biztanleek kontuz ibili behar dute elikagaiak prestatzean eta kontsumitzean 


Osasun Publikoak iaz elikagaien 4.300 ikuskapen egin zituen.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak 4.298 ikuskapen egin zituen 2016an elikagai establezimendu eta industrietan. Bestalde, 2.056 elikagai-lagin aztertu ziren, eta horren ondorioz, 84 zehapen-espediente hasi eta 29 ohartarazpen egin ziren neurri zuzentzaileak hartzeko.

Kontrol horietan, Europako eta Estatuko arautegietan ezarritako elikagaien higiene-baldintzak betetzen diren aztertzen da. Horrez gain, Nafarroan hildako animalia guztiei osasun-kontrolak egiten zaizkie, ekoizten direnetik mahaira heltzen diren arte, hiltegietan egindako kontrolak barne.

Elikagaien segurtasuna kontrolatzeko sistema horrek, biztanleei informazioa ematen eta babesten laguntzen du, elikagaiekin zerikusia duten arrisku saihesgarriei aurre egiteko. bestalde, seguruak ez diren elikagaiak elikakatetik kentzen ditu. Horretarako, Europako eta Estatuko alerta-sareak 212 jakinarazpen igorri ditu, 3, Foru Komunitatean. Horrez gain, 32tan, zenbait elikagai komertzializaziotik kendu dituzte 345 establezimendu eta industrietatik.

Bestalde, zaintza-lan horri Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendaritza nagusiak egindakoa gehitu behar zaio, elikagaien lehen mailako ekoizpena eta kalitate bereizia kontrolatzeaz arduratu delako.

Hala ere, kontsumitzailea higiene-jarduera zuzenen protagonista nagusia da elikakatearen fase terminalean, eta oso garrantzitsua da, erosteko aukeran eta elikatzeko ohituretan, elikakatearen aurreko faseetan lortutako kaltegabetasun-bermeei eta mailari eusten laguntzea. Zentzu horretan, gogoratu behar dugu ezinbestekoa dela elikagaien etiketetan agertzen den informazioa arretaz irakurtzea. Nutrizioari buruzko informazio horri esker, dieta osasungarria egin dezakegu, eta zorrozki jarraitu behar diegu kontserbazio-baldintzei, iraungitze-datei buruzko jarraibideei; baina nola egiten den azaltzen duten jarraibideei ere. Pertsona alergikoek elikagaietan alergenoak egon daitezkeela kontuan hartu behar dute.

Kontrolak hiltegietan

Gaur egun 13 hiltegi daude Nafarroan. Haietako bakoitzean ikuskapen-zerbitzu iraunkorra dago funtzionatzen duten aldietan, animalien ongizateari, kanalen higiene-prozesatzeari (elikagaien gorpuak, triparik eta gainerako hondakinik gabe) eta haragiak kontsumitzeko gaitasunari buruzko Europako arautegiak betetzen dituztela bermatzeko beharrezkoak diren kontrolak egiteko helburuarekin.

2016. urtean hauxe izan zen Nafarroan kontrolatutako giza kontsumorako bideratutako animalia kopurua: 60.515.586 hegazti, 2.208.048 untxi eta 17.636 behi-kanal, 354.747 ardi eta ahuntz kanal, 276.999 txerri kanal, 12.791 zaldi eta orein eta plazako zezen kanal. Giza kontsumorako gai ez ziren animaliak konfiskatu zituzten. Horrela, iaz, 162.664 hegazti, 9.921 untxi, 572 ardi eta ahuntz kanal, 337 txerri kanal, 117 zaldi-kanal eta 45 behi-kanal kendu zituzten.

Elikagai bidezko 870 toxiinfekzio 2017ko lehen seihilekoan

2017ko urtarrilaren 1etik uztailaren 2ra elikagaien bidez kutsatutako 870 gaixotasun-kasu izan ziren Nafarroan, aurreko bi urteetako aldi berean izandakoen antzera (878 2015ean eta 798 2016an).

Bestalde, 2016an 17 epidemia-agerraldi aitortu eta ikertu ziren. Salmonella izan zen agerraldirik gehien eragin zituen mikroorganismoa: sei kasutan isolatu ziren; gaizki kontserbatutako arraina hartzeak hiru agerraldi eragin zituen, histaminarengatik. Bat norobirusak eragin zuen, bi, perretxiko toxikoengatik, eta beste bat, toxina estafilokozikoa zuen elikagaiak hartzeagatik. Lau kasutan ezin izan zen zehaztu zer eragilek eragin zuen. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren arabera, azken urteetan agerraldiak eragindakoen kopurua jaisteko eta etxeko agerraldiak handitzeko joera antzematen da, eta jatetxe kolektiboetan kutsatutako elikagaien kontsumoarengatik gertatzen direnak txikiagotzeko.

Hauek dira, ordena honetan, maiztasun handiagoarekin agertzeko eragiten duten faktoreak: elikagaien hozte desegokia, gaizki manipulatzea, kutsatuta dauden elikagai gordinak kontsumitzea, gehiegizko aurrerapenarekin prestatzea, azalerak eta tresnak nahikoa ez garbitzea, kutsadura gurutzatua eta nahikoa edo desegoki prestatzea.

Elikagaien bidez transmititzen diren gaixotasunak

Elikagaien bideez transmititzen diren gaixotasunak, "elikagaien toxiinfekzioak" gisa ere ezagunak direnak, agente biologikoekin edo beraien toxinekin kutsatutako elikagaien kontsumoarengatik gertatzen direnak dira. Prozesu hauek zenbait bakterio, birus edo parasito (infekzio) jateagatik gertatzen dira, edo bakterioek sortzen dituzten eta aurretik elikagaian sortu diren toxinak hartzeagatik. Gaixotasun horietako asko pertsonen artean ere transmititzen dira, normalean eskuen higiene eskasarengatik eta kutsatutako gainazalen eta tresnengatik.

Digestio-infekzioen artean barne hartzen dira salmonellosia eta A hepatitisa; eta toxina jateagatiko intoxikazioen artean, botulismoa, gastroenteritisa (toxina estafilokozikoarengatik edo histaminarengatik arrain eta itsaskietan), eta parasitosia, trikinelosia eta anisakiasiaren artean.

Larritasuna eta sintomak oso aldakorrak dira, eta eragiten duten germenaren edo toxinaren, elikagaian dagoen kontzentrazioaren eta elikagaia hartzen dituen pertsonaren adinaren eta osasun-egoeraren araberakoak dira. Elikagaien toxiinfekzio asko arinak dira eta sintoma hauetako bat edo batzuk eragiten dituzte: sabeleko mina, ondoeza, sukar-puntua eta gorakoa. Askotan nahikoa da atsedena eta likidoak edo gatz disoluzioak hartzea, organismoa hidratatuta mantentzeko. Hala ere, zenbait kasutan, sintomak larriagoak dira eta osasun-laguntza jaso behar da.

Uda eta elikagaien segurtasuna

Elikagaiengatik gaixotzeko arriskua handitu egiten da udan, bi arrazoirengatik nagusiki. Batetik, tenperatu handiak direla eta gaixotasun horiek eragiten dituzten bakterioak ugaltzen dira; bestetik, udan aisialdiko jarduera gehiago egiten dira, oro har, sukalde garbi baten, hozkailuaren, ontzi-garbigailuaren abantailarik gabe edo kalitate oneko ura hartzeko aukerarik gabe.

Arau hauek erraz dira aplikatzea, eta horiei esker, udan elikagaiengatik dauden arriskuak mugatzen dira:

1. Menua daukagun ekipamendura egokitzea. Hozkailurik ez badago, saiatu gutxien galtzen diren elikagaiak hartzen. Esaterako, kontserbako elikagaiak eta giro-tenperaturan kontserba daitezke beste elikagai batzuk.

2. Elikagai sentikorren garraioko eta kontserbazio tenperaturak kontrolatzea.

3. Iraungitze-datak kontuan hartzea.

4. Elikagaiak manipulatzen diren tokiek eta gainazalek garbi egon behar dute.

5. Garbitu eskuak maiztasun handiz.

6. Garbitu ongi gordin kontsumitzen diren frutak eta barazkiak edateko urarekin.

7. Ez jarri leku berean elikagai gordinak prestatuta daudenekin.

8. Hotz kontserbatu behar diren elikagaiak 7ºC azpitik egon behar dira. Ez eten hotz-katea.

9. Bero kontserbatzen diren elikagaiek 65ºC baino gehiagotan egon behar dute.

10. Elikagaiak hozkailuan desizoztu.

11. Ongi egin okelak eta arrain, kanpotik zein barrutik.

12. Elikagaia prestatuta dagoenean lehenbailehen jan. Elikagaia prestatzen denetik lehenbailehen kontsumitu behar da.

Halaber, ohikoa da udan gutxi garatuta dauden eta tropikalak diren herrialdeetara bidaiatzea, eta hor ez dituzte beti errespetatzen higiene-arauak. Elikagaien baldintzek eragindako arriskuak saihesteko neurri hauek hartu behar dira:

1. Edan saltoki seguruetan erositako ur botilatua bakarrik, eta begiratu tapoiaren zigilua osorik dagoen ala ez. Ez erabili txorrotako ura edateko.

2. Erabili ur botilatua hortzak edo gordin kontsumitzen diren frutak eta barazkiak garbitzeko.

3. Ez hartu izotzik, normalean txorrotako urarekin prestatzen baita.

4. Aukeratu ahalik eta freskoen dauden elikagaiak.

5. Ez egin erosketa askorik salmenta-puntu ibiltarietan, edo higienea falta dela sumatzen baduzu.

6. Prestatu ongi okela eta arrainak, eta osasunerako mikroorganismo arriskutsuak ugaltzea ekiditen duten tenperaturetan kontserbatu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa