(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako hobien mapa beste 76 jarduera batzuekin berritu dute astelehena, 2017.eko abuztuak 14


Foru-gobernuak bultzatuta, eguneratze horrek tresnak emandako informazioa hobetu eta handitu egin du


Nafarroako hobien maparen ikuspegi orokorra. ( irudia handitu )

Foru gobernuak Nafarroako hobien mapa eguneratu du TRACASA enpresa publikoari egindako eskaeraren bidez. Horrela, Gobernuak 2015. eta 2017. urteen artean egindako beste 76 jarduera gehitu ditu. Ekintza horiei esker nabarmen hobetu da Mapak emandako informazioa. Horrela, orain, beste 22 hobiren datuak daude, beste 38ri buruzko informazioa eguneratu da, 21 hildakoren datuak eman dira eta beste 49 non lurperatu diren adierazi da.

Hobien mapan 2015. urtera arte egindako eguneratzeak funtsean memorialisten elkarteek, ikertzaileek eta informatzaile partikularrek emandako informazioetan oinarritu ziren. Laguntza horri esker hobien mapa edukiz bete zen eta gaur egun ezinbesteko iturria izaten jarraitzen du.

Horrez gain, legealdi honetan, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak koordinazio bat ezarri du TRACASArekin, eta horri esker, memoriako politika publikoek dokumentazio, prospekzio eta hobitik ateratzeen arloan bultzatutako jarduera guztiak tresna honetan ere jasoko dira. Horrela, hobitik ateratzeen programan berreskuratutako 54 gorpuei, DNAren bankua sortzearen ondorioz lortutako hamalau identifikazioei eta egindako prospekzioei buruzko informazio berria jaso da.


2015. urtetik egindako prospekzioak eta hobitik ateratzeak. ( irudia handitu )

Mapa

Hobien mapa administrazio publikoei egiten zaien eskaera bat da eta Memoria Historikoari buruzko 52/2007 Legeak eta 1936ko estatu-kolpe militarrak eragin zuen errepresioaren ondorioz hildako nafartarrak aitortzeko eta haien morala ordaintzeko 33/2013 Foru Legeak jasotzen dute. Ezinbesteko tresna da frankismoaren biktimei memoria emateko eta egiaren eskubidea betetzeko. Helburua da kolpe horren ondorioz biktimei, lurperatu ziren hobiei eta oroipen lekuei buruzko informazio geolokalizatua ematea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa