(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak, elikatzeko eta ariketa fisiko egiteko inguru eta estilo osasungarriak sustatuko ditu ikastetxeetan
osteguna, 2017.eko abuztuak 17


Txikitatik mota horretako portaerak hartzeari osasun hobearekin haz daiteke, eta haurtzaroan nahiz geroago obesitatea, diabetes, hipertentsioa, gaixotasun kardiobaskularrak eta minbiziak garatzeko arriskua txikiagotzen da


Gobernuak elikatzeko estilo osasunagarriak eta ariketa fisikoa egitea sustatuko du ikastetxeetan.

Nafarroako Gobernuak elikadurarekin eta ariketa fisikoa egitearekin zerikusia duten bizitza-estilo osasungarriak hartzea sustatu eta bultzatuko du ikastetxeetan, haurrek hazkuntza osasungarria eta bizi-kalitate ona izan dezaten

Horretarako, foru-dekretu bat egiteko prozesua hasi du, ikasleak hobeto elikatu daitezen, beharrezkoa denen portaera dietetikoa alda dezaten eta maiz ariketa fisikoa egiten dezaten. Hori guztia ikastetxean sustatuko da. Testua departamentu hauek parte hartuz egingo da: Osasun Departamentua; Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentua eta Hezkuntza Departamentua.

LOMCEk nahiz Osasuneko Lege Orokorrak eta zenbait foru-dekretuk berariaz aipatzen dute herri-administrazioek ikasleen jarduera fisikoa eta dieta orekatua sustatzen duten zeregina, orain arte berezko arau-garapena ez zutenak. Beraz, beharrezkotzat jo dute aipatutako foru-dekretua egitea.

8 eta 9 urte arteko haurren % 15 obesoak dira

Biztanle askoren artean nutrizio-desoreka handiak daude, haur eta gazteen artean nagusiki. Horrez gain, gutxi mugitzeko ohiturak gero eta kezkagarriak dira, obesitatea eta beste osasun-arazo batzuk sortzen ari direlako.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak 2 eta 15 urte arteko Foru komunitateko haurrek 2014-2015 aldian gehiegizko pisua eta obesitatea izateko duten joerari buruz egindako azterlan baten arabera (Nafarroako Osasun Publikoaren Buletina, 2015eko abenduko 86. zk.), adin horietako neska-mutilen % 60 baino gehiagok pisu arrunta badute ere, obesitatea dutenen ehunekoa % 3aren gainetik dago adin guztietan. Horrela, 8-9 urterekin, % 15ekoa da mutilen artean eta % 11,5ekoa nesken artean. 10 eta 14 urte artean nabarmen jaisten da, % 6,7 arte mutilen kasuan eta % 4 arte neskenenean. Azken horietan obesitatea mutilen artean baino txikiagoa da adin guztietan. Ehuneko orokorra nabarmen handitzen da obesitatea eta gehiegizko pisua batera aztertzen badira: % 35,2 eta % 35,4 hurrenez hurren 8-9 urteko tartean.

Hori dela eta, gero eta garrantzitsuagoa da elikadura osasungarri eta orekatua sustatzea eta ariketa fisikoa egitea txikitatik dagoeneko. Txikitatik bizitza-estilo osasungarriak garatzen badira, ziur asko geroago ere mantenduko da, eta horren ondorioz, aurrerago zenbait gaixotasun, kronikoak nagusiki, garatzeko arriskua txikiagotuko da, hala nola kardiobaskularrak, endokrinokoak, minbizia eta abar.

Aurreikuspenen arabera, arau berriak zenbait alderdi arautuko ditu, hala nola ikastetxeetan saltzen diren produktuen nutrizio-ezaugarriak eta jantoki-zerbitzuko menuak; baita menu horiei buruzko informazioa ere.

Bestalde, beharrezko prestakuntza barne hartuko du, gainbegiratzeko, eta intolerantziak, alergiak eta bestelako gaixotasunak dituzten ikasleentzat ordezko menuak eskatuko dira, zer baldintzetan zerbitzatzen diren menu horiek eta ikasleek jarraitzen dituzten ordezko dietak.

Arauak ikastetxeetan elikadura osasungarria eta ariketa fisikoa egitea sustatzeko neurriak ere jasoko ditu, eta zenbait alderdi kontuan hartuko dira; elikagaien publizitatea, esaterako.

Herritarren ekarpenak

Alderdi horiek guztiak arautzen dituen foru-dekretu bat egiteko lehen urrats gisa, Gobernuak duela gutxi aurretiko kontsulta-prozesua egin zuen Gobernu Irekiaren bidez, herritarren eta esparru horretan aritzen diren erakundeen iritzia biltzeko. Besteak beste hauek azaldu ziren: ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak, onartzeko beharra eta aukera, arauaren helburuak eta ordezko aukera erregulatorioak eta ez erregulatorioak.

Gero, behin foru-dekretuaren zirriborroa eginda, herritarrek parte hartzeko prozesuak irekiko dira, interesa duen edozein pertsonak edo erakundek egokitzat jotzen dituzten ekarpenak eta iradokizunak egin ditzaten.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa