(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak askatasuna eta demokrazia defendatzea eskatu du, tresna ezin hobeak direla terrorismoaren aurka borrokatzeko ostirala, 2017.eko abuztuak 18


Gaur goizean Kataluniako atentatuak gaitzesteko egindako kontzentrazioan buru izan da


Barkos Lehendakaria agerraldiaren buru izan da Nafarroako Jauregiko fatxadaren aurrean, non banderak haga erdian jarri dituzten. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, "askatasuna eta demokrazia defendatzea" eskatu du gaur, eta tresna ezin hobetzat hartu ditu edozein terrorismoren aurka borrokatzeko. Horrez gain, bakerako, bizikidetzarako eta demokrazia eta askatasuna goresteko dei argia ere egin du.

Lehendakariak hauxe adierazi du: "batzuetan, gure gizartea astintzea erraza duen terrorismo baten aurrean gaude". Hori dela eta, "askatasuna, demokrazia eta Europako gizartea harrotasunez defendatzea" eskatu du, "oro har, eskubideak defendatzeko bere eredua sozialki zabaltzen jakin duelako". Barkosek hauxe nabarmendu du Nafarroako herritarren izenean: "solidaritatea eta bat etortzea biktimekin, haien senideekin, Bartzelonako hiriarekin eta Kataluniako herriarekin oro har".


Herritar batzuek agerraldian ere parte hartu dute. ( irudia handitu )

Barkos gaur goizean Kataluniako atentatuak gaitzesteko egindako agerraldi isilean buru izan da. Nafarroako Gobernuak egin du deia, Nafarroako Jauregiaren aurrean egiteko. Harekin batera honako hauek ere izan dira: Hezkuntza kontseilaria eta Gobernuko eledun María Solana; Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanen kontseilari Ana Ollo; Kulturako kontseilari Ana Herrera; Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalde; Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburu eta foru Gobernuko zuzendari eta zuzendari nagusiak.

Horrez gain, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez; Arartekoa, Javier Eneriz eta parlamentariak, Nafarroako alderdi nagusietako liderrak, eta ehun herritar ere izan dira. Minutu bateko isiltasuna gorde ondoren txalo egin dute.

Bestalde, dolu-seinale ofizial moduan, banderak haga erdian jarriko dituzte Nafarroako eraikin publikoetan hurrengo igandeko 24:00ak arte (abuztuak 20).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa