(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Buztintxuriko lanak 90 eguneko epean amaitzea aurreikusi du Hezkuntzak asteartea, 2017.eko abuztuak 22


Departamentuaren konpromisoa betez, zentroan matrikulatutako ikasleak bertan geratuko dira


Colegio Buztintxuri

Buztintxuriko zentroa maiatzaren 12an . ( irudia handitu )

Hezkuntza departamentuak dagoeneko sinatu du Buztintxuri ikastetxeko lanak amaitzeko zuinketa berresteko akta. 2017ko azaroaren 20rako amaitu egin beharko ditu lanak Erri-Berri eraikuntza enpresak.

Lehen hezkuntzako eraikina amaitu beharko du enpresak azaroaren 20rako, 90 eguneko epean, beraz. Hala jasota dator lanen esleipen kontratuan. Ordurako lehen hezkuntzako eraikineko lanak amaituta eta azpiegitura erabiltzeko moduan egon beharko da.

Lanak egiteko ardura zuen enpresaren arazo ekonomikoak tarteko, geratu egin ziren obrak maiatzaren 12an eta hori dela eta, Buztintxuriko ikasleek ezin izango dute ikasturtea eraikin berrian hasi. Hori dela eta, lehen hezkuntzakoek ikastetxe -ondoan ezarritako moduluetan hasi beharko dute 2017-18 ikasturtea eta azaroan mugiaraziko dituzte eraikin berrira. Soluzio horrekin, bada, Hezkuntza departamentuak lanak geratu zirenean hartu zuen konpromisoarekin bete ahal izango du; orduan Maria Solana kontseilariak esan baitzuen “matrikulatutako ikasle bat bera ere ez zela mugituko ikasturte berrian”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa