(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Betaurreko graduatuen armazoiek, zuzeneko kultura-ikuskizunek eta ostalaritzako zerbitzu mistoek % 10eko BEZa izango dute asteazkena, 2017.eko abuztuak 23


Horrela jasotzen da Nafarroako Estatuarekin duen zerga-harmonizazio berrian, foru Gobernuak gaur onartutakoa


Betaurreko graduatuen armazoiek, zuzeneko kultura-ikuskizunek eta ostalaritzako zerbitzu mistoek % 10eko BEZa ordainduko dute, Nafarroak Estatuarekin duen zerga-harmonizazio berrian jasotzen den moduan, foru Gobernuak gaurko bilkuran legegintza foru-dekretu baten bidez onartutakoa. Arau hau 2017ko ekainaren 29tik aurrera eragina izanez aplikatuko da.

Dekretu honen helburua da Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomian ezarritakoa betetzea. Hor, BEZaren ordainarazpenean, Foru Komunitateak Estatuan une bakoitzean indarrean dauden oinarrizko printzipio, eduki-arau eta arau formal berak aplikatuko dituela adierazten da. Kasu honetan, 2017. urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak BEZarako ezarritakora egokitzen da Nafarroan, zerga honetan zenbait aldaketa sartu dituena.

Horrela, Estatuko Aurrekontu Orokorrek ezartzen dute % 10eko tasa murriztua aplikatzea % 21eko tasa orokorrarekin zergapetzen ziren hiru kasuetarako:

-Ostalaritzako zerbitzu mistoak, hala nola ikuskizunak, diskoteka, festa-aretoak eta antzekoak, non edariak edota elikagaiak eta ikuskizun bat eskaintzen diren.

-Zuzeneko kultura-ikuskizunak: % 21eko tasa orokorra % 10eko tasa murriztura pasa da, kultura ikustea eta hedatzea sustatzeko. Hemen, antzokiak, zirkuak, zezenketak eta kontzertuak barne hartzen dira.

- Betaurreko graduatuen armazoiak ere % 10era pasako dira, aurreko % 21etik. Leiar graduatuen berdinak izango dira, dagoeneko % 10a ordaintzen zutenak; baita lentilla graduatuen eta horiek erabiltzeko, zaintzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren produktuen berdinak ere.

Bestalde, arau honek ere adierazten du ez dutela zerga ordainduko bildumako txanponek ere jatorrizko balioa baino handia den zenbateko batengatik entregatzen baditu igorleak.

Azkenik, adierazi behar dugu BEZaren murrizketa honen gutxi gorabeherako balioespenak 1,5 milioi euro inguruko diru-sarreren murrizketa ekarriko duela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa