(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Sarriguren herri zaharraren eremua eta lau eraikin berreskuratu ditu gizarte- eta kultura-erabilerarako asteartea, 2017.eko abuztuak 29


Miguel Laparra lehendakariordeak; Nasuvinsako kudeatzaile Jose Mª Aierdik eta Alfonso Etxeberria alkateak hirigune historiko hau ibarreko erdigune bihurtuko duen hirigintza-jardueraren amaiera aztertu dute gaur


Sarriguren

José María Ayerdi alkatea eta Laparra lehendakariordea bisitan zehar. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur Sarrigurengo herri zaharra berreskuratzeko eta finkatzeko proiektua burutu du gaur -Eskubide Sozialetako eta Etxebizitzako Departamentuak jarduera horri 2015eko urrian emandako bultzadaren ondoren-. Horrela, bizikidetzarako eta gizarte- eta kultura-erreferentziako hiri-eremu izango da Eguesibarrerako, gaur egun, Nafarroan biztanlerik gehien dituen hirugarren udalerria dena.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak zuzenean eman dio oniritzia Sarriguren zaharra berriro urbanizatzeko lanen amaierari, gaur, antzinako kontzejura egindako bisitan. Berarekin batera Jose Mª Aierdi, proiektua sustatu duen Nasuvinsa sozietate publikoko zuzendari kudeatzailea eta Alfonso Etxeberria, Eguesibarreko alkatea, izan dira.

Proiektua Nasuvinsa enpresa publikoak egin du. Horrela, herrian geratzen ziren harrizko hiru eraikin zaharren egitura eta antzinako Santa Engrazia eliza -XII. mendekoa dena- birgaitu ditu, zuzkidura gisa erabiltzeko. Geroago, eremua berreskuratzeko helburuarekin, Nasuvinsak 13.500 metro koadroko esparru bat urbanizatu du, barruko plazak, haur-parke bat, berdeguneak eta inguratzen duen eko-hiriaren bizitegi-eremuarekin lotzeko bideak sortuz.


Sarriguren

Agintariak eta auzokoak. ( irudia handitu )

Antzinako herrixka hori -15 urte utzita eta erortzeko zorian zeramatzana, kontserbazio eskasarekin-, orain, gizarte eta kultura arloko erdigune bihurtuko da Eguesibarreko kontzejuetako auzokoendako, hiru laurdenak Sarrigurengoak direnak.

Nasuvinsak narriatuta dauden hiri-eremuak birsortzeko eta suspertzeko egindako estrategiaren barruan, hirigintza politikei emandako gizarte-aldaketari esker, sozietate publikoak plangintza hiri aktibatu zuen Sarrigurengo herri zaharrean, hamarkada bat geldirik egonda, Eguesibarren Sektore Plan hori onartu zenetik. Joan de otsailean sozietate publikoak urbanizazio-lanak areagotu zituen, gaur, Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak eta Etxebizitzako kontseilariak inauguratu duen berrikuntza-jarduera hori amaitzeko.

Utzita zegoen herri baten berrikuntza sinbolikoa

"Bere garaian, Sarrigurengo urbanizazioa ingurutik azkar hedatzearen ondorioz, utzi zuten herrixka, orain, auzokoen bizikidetzarako eta kultura suspertzeko eremu gisa eskaintzeko berriro agertzeak, berez, bere sinbolismoa adierazten du", esan du Miguel Laparrak orain berritu duten hirigune historikora egindako bisitan. Horrez gain, lehendakariordeak gogoratu du Sarrigurengo urbanizazioak herri zaharrean geratzen ziren etxe gutxiak utzaraztea ekarri zuela. Horrela, "proiektu honen helburua, ia zortzi mendetan jaurerriko lur hauetan izerdia utzi zuten nekazarien lekukoak izan ziren azken auzokoei omenaldia egitea ere bada".

Bestalde, Nasuvinsak sustatu duen jarduera testuinguru batean sartzeko, Jose Mª Aierdi zuzendari kudeatzaileak hauxe azpimarratu du: "hirigintza-politika publikoen eginkizuna ezin da mugatu teknikoki gutxi gorabehera intentsiboak diren bizitegi-plangintzak garatzera; hiriak humanizatzearen eta haien hiri-egitura birsortzearen alde egin behar du, gure herriak bizikidetzarako, harremanetarako eta auzokoen jardueretarako gune bihur daitezen". Halaber, plangintza-parametro berriak defendatu ditu, sozialagoa eta iraunkorragoa den hirigintza batean oinarrituz.

Eliza -dagoeneko desakralizatuta zegoena- eta zutik zirauten harrizko hiru etxeak -ondasun guztien jabea Nasuvinsa zela, Sarrigurengo eko-hiria garatu zutenetik- birgaitzeaz gain, sozietate publikoak bost lursailetan banatu zuen -bana lau higiezineko, eta azkena, eraiki gabe-, herri zaharraren inguruko plangintza berrorientatu zuen eta lanak lizitaziora atera zituen 2015eko urrian.

Lanak 2016ko udan eten ziren, eraikuntza-enpresa esleipenduna hartzekodunen konkurtsoan sartu zelako, hala ere, joan den otsailean Nasuvinsak Mariezcurrena enpresara jo zuen -bigarren tokian geratu zena lehiaketan- sei hiletan bakarrik urbanizatze-lanak burutzeko, 700.000 euroko aurrekontu osoarekin.

Eraikinak kultura- eta gizarte-erabileretarako lagatzea

Behin Sarrigurengo herri zaharra urbanizatuta eta eliza eta hiru eraikinak birgaituta, Nasuvinsak Eguesibarreko Udalari lagako dizkio, zenbait truke dituen hitzarmen baten bidez, kultura eta gizarte erabilerak emateko. Zehazki, desakralizatuta dagoen eliza auditorio txiki bat eta erabilera anitzeko areto bihurtuko da. Gainerako eraikinetan, herriak eskatzen dituen udaleko kultura-azpiegiturak izango dira.

Era berean, proiektuak barruti osoan kontsumo baxuko LED argiak jartzea jaso du, herri zaharra inguratzen duten espaloiak handitzea, lorezaintza-lanak egitea eta zabalgune bat aisialdi-eremu gisa egokitzea. bestalde, eremu horietan irekita dauden bi ostalaritza-lokalei terrazak jartzea utziko die.

Azkenik, antzinako elizaren aurrealdeko zorupean, Sarrigurengo kontzejuan ezkutatuta zeuden Erdi Aroko nekropoliaren hondar arkeologikoak gordeko dira. Han, XII. eta XVIII. mende arteko berrogeita hamar gorpu inguru lurperatuta daude, eta urbanizatu aurretik egindako lanetan aurkitu zituzten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa