(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafar Lansarek prestakuntza eta enplegu-programa integratuen eskaintzari lehentasuna emango dio Agoitzen, Altsasun, Donezteben eta Lizarran asteazkena, 2017.eko abuztuak 30


Bigarren deialdi bat irekiko du, 3,6 milioi eurokoa 2017. eta 2018. urteetarako, eta Iruñeko, Tuterako, Lodosako eta Tafallako eremuak ere barne hartu ahalko dira


Nafar Lansarek diru-laguntzen bigarren deialdi bat argitaratuko du datorren astelehenean, irailak 4, "PIFES" direlakoak antolatzeko. Prestakuntza eta enpleguko programa integratu berriak dira, 2017. urtean abian jarritakoak. Langabeentzat dira, eta prestakuntza, orientazioa eta lan-merkatuan sartzeko bideak barne hartzen dituzte. Aurrekontua 3,5 milioi eurokoa da 2017. eta 2018. urteetarako.

Ekimena gaur goizean aurkeztu dio foru-gobernuari Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak.

Nafar Lansareren helburua da langabeei PIFES direlakoen eskaintza berria erakustea da, 2017. urtearen amaieran, eta batik bat Agoitzen, Altsasun, Lizarran eta Donezteben antolatzea. Eremu horiek ez ziren barne hartu urte hasieran ateratako lehen deialdian. Orduan 2,3 milioi eskaini ziren ehun PIFES ingururako (900 plaza ingurukoak). Aipatutako eremuetan lan egin ondoren dirua geratzen bada, Iruñeko, Tuterako, Lodosako eta Tafallako programak esleituko dira. Prestakuntza-erakundeek irailaren 25 arte aurkeztu ahalko dituzte eskaerak.

PIFESak Lantegi Eskolen antzekoak dira, baina laburragoak dira, 2 eta 11 hilabete artekoak. Horietan, orientazio indibidualizatuak eragin handia du. Prestakuntzaren aurretik, prestatzen diren bitartean eta prestakuntza amaitu ondoren, parte-hartzaile bakoitzak tutore baten arreta pertsonalizatua jasoko du. Tutore horrek, ibilbide-orri bat diseinatuko da laneratzea lortzeko. Horrez gain, langile horiek enpresekin jartzen dira harremanetan eta lan-eskaintzak jakinarazten dituzte. Lan-esperientziak antola daitezke enpresetan (lanekoak ez diren praktikak edo beste edozein kontratazio-modalitate).

Bestalde, Programetan parte hartzea laguntzeko, erakundeek eguneko 12 euro arteko bekak eskaini ahalko dizkiete ikasleei.

Orain hamar PIFE inguruetan daude plazak: orga, zerbitzaria, arreta soziosanitarioa, sukaldea...Zerrenda www.empleo.navarra.es web-orrian kontsulta daiteke, Prestakuntza atalean, eta www.formacion.info webean. Parte hartzeko, pertsonek Nafar Lansareren Enplegu Agentzietan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon behar dute.

Nobedadeak deialdian

Lehen urtea da PIFEak abian jartzen direla. Tokiko erakundeek, elkarteek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuek, prestakuntza-zentroek edo enpresek susta ditzakete.

Nobedadeei dagokienez, Nafar Lansarek talde jakinentzat zuzendutako PIFEak antolatzera behartzen zituzten baldintzak malgutu ditu. Hemendik aurrera langabe guztientzat izango dira. Horrez gain, bekei dagokienez, erakundeek eman ditzakete, eta kostua Nafar Lansarek ordainduko du. Ez du zehapenik ezarriko. Bestalde, oinarri berriek mugak kentzen dituzte Nafarroa osoan antolatu ahal izateko; baita biztanle gutxiago dauden eremuetan ere.

Deialdiak 2017. eta 2018. urtean PIFEak haseko aukera ematen die erakundeei. Laguntzaren 3,5 milioietatik, 1,23 2017. urtean gastatzeko dira, eta 2,4, 2018. urtean. Informazio gehiago, "Laguntzak eta diru-laguntzak" atalean dagoen izapidetze-fitxan bertan ikus daiteke, www.empleo.navarra.es web-orrian.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa