(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

11,15 milioi euroko laguntzak eman zaizkie 156 enpresa eta erakunderi I+G proiektuetarako osteguna, 2017.eko abuztuak 31


Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurkeztu du eskaera gehien aurtengo deialdian (35)


laboratorio

Profesionalak laborategian

Garapen Ekonomikorako Departamentuak guztira 11,15 milioi euroko laguntzak eman dizkie I+G arloko 156 proiekturi, 2017ko deialdiaren esparruan. Laguntzetarako eskaerak aurkeztu ahal izan dituzte ikerketa eta ezagutzen hedapeneko enpresek eta erakundeek, Nafarroan lanerako zentroa dutenek eta I+G jarduerak zentro horretan garatzen dituztenek.

Laguntzetarako guztira 268 eskaera aurkeztu dira. Horietatik 131 banako espedienteak izan dira, 36 eskaera enpresen arteko lankidetzako 16 proiektutakoak eta beste 101 ezagutzaren transferentziako 46 proiektutakoak, kontuan izanik lankidetzako edo ezagutzaren transferentziako proiektu bakoitzak gutxienez bi eskaera dituela, bat kide bakoitzeko.

Eskaera gehien aurkeztu dituzten erakundeak honako hauek izan dira: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (35), Nafarroako Unibertsitatea eta Elikaduren Teknologia eta Segurtasuneko San Adriango Zentro Nazionala (bakoitzak 5 eskaera), Nafarroako Industria Elkartea (3) eta Villatuertako Embega kooperatiba-enpresa (3 eskaera).

Laguntza eskatutako banako 131 proiektu ebaluatzerakoan ikusi zen 3 proiektuk ez zutela bultzatzeko baldintza betetzen eta beste 3 memoriarik gabe aurkeztu zirela; beraz, 6 horiek kontuan hartu gabe geratu ziren. Bestalde, lankidetzako 4 proiektu banako bezala hartu zirenez, guztira 135 banako proiektu izan ziren. Ebaluatutako 129 proiektutatik 94 onartu dira, eta horien artean 4,71 milioi euro banatuko dira: beste 42, ordea, ez dira onartu.

Lankidetzako 16 proiekturi dagokienean, 2 (bakoitza 2 eskaerarekin) banakotzat hartu dira, eta batek bultzatzaile efektua bete ez duenez, ebaluatu gabe geratu da. Azkenean, ebaluatutako 13 proiektutatik 10 onartu dira, eta 1,57 milioi euroko laguntza izango dute.

Azkenik, ezagutzaren transferentziaren inguruan aurkeztutako 46 proiektutatik, bat ez da ebaluatu bultzatzaile efektua ez betetzeagatik eta beste bat inprimakirik ez izateagatik. Beraz, ebaluatutako 44 proiektutatik 32 onartu dira; hots, 68 eskaera, eta 4,87 milioi euro banatuko dira horien artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa