(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak errefuxiatuak hartzeko prozesuetan jarduteko eta sentsibilizatzeko proiektua bultzatu du ostirala, 2017.eko irailak 1


Giza Eskubideetako lehendakariordeak, Miguel Laparrak, eta Gurutze Gorriaren Nafarroako lurralde-koordinatzaileak, Juanjo San Martínek, "Errealitate berriak; errefuxiatuentzako laguntza soziolaborala eta sentsibilizazioa" izeneko proiektua aurkeztu dute


Transcripción textual del video

Erakunde sozialen bitartez inklusiorako jarduerak garatzeko pasa den otsailean onartutako diru-laguntzaren deialdian kokatzen da proiektua; aurten, errefuxiatuei laguntzeko akonpainamendu sozialeko prozesuak indartzera bideratutako modalitatea ere jarri da.

Proiektua Nafarroako Gurutze Gorriak garatzen du eta Nafarroako Gobernuak finantzatuko du 40.000 €-ko laguntzarekin. Proiektua funtsezko bi jarduera-eremutan kokatzen da: herritarren sentsibilizazioa eta errefuxiatuen akonpainamendu soziolaborala.

Proposatutako jarduerak Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Tuteran garatzen dira.

Erakunde sozialen bitartez inklusiorako jarduerak garatzeko pasa den otsailean onartutako diru-laguntzaren deialdian kokatzen da proiektua; aurten, errefuxiatuei laguntzeko akonpainamendu sozialeko prozesuak indartzera bideratutako modalitatea ere jarri da.

Proiektua Nafarroako Gurutze Gorriak garatzen du eta Nafarroako Gobernuak finantzatuko du 40.000 €-ko laguntzarekin. Proiektua funtsezko bi jarduera-eremutan kokatzen da: herritarren sentsibilizazioa eta errefuxiatuen akonpainamendu soziolaborala.

Proposatutako jarduerak Iruñean, Lizarran, Tafallan eta Tuteran garatzen dira.

Proiektuaren helburua da Nazioarteko Babesaren eskatzaileak eta onuradunak laneratzea eta gizarteratzea erraztea eta komunitate mailan sentsibilizazioa lantzea inklusio-prozesuak erraztearren.

Proiektuan banako nahiz taldeko jarduerak jasotzen dira, gai ezberdineko tailerren bitartez: aldaketara egokitzea, jabekuntza eta erabakiak hartzea, auto-estimua, erantzunkidetasuna eta norberaren ezagutza, besteak beste.

Bestalde, kultura arteko jarduera ezberdinak egingo dira, dibertsitatea sentsibilizatzeko ekintzen bitartez lantze aldera.

Bestelako jarduera-ildoak

Gaur aurkeztutako proiektuaz gain, Nafarroako Gobernua beste jarduera-ildo batzuk ezartzen ari da errefuxiatuak hartzeko; tartean, guztira 110 plazako harrera-sistema garatzea (60 Gurutze Gorriak kudeatuak), sentsibilizatzeko hainbat ekintza, laguntza humanitarioa indartzea eta Foru Komunitatean harrera-prozesuak hobetzea. Ildo horretan, 2017. urtean zehar, "Nafarroa errefuxiatuekin" izeneko sentsibilizazio-kanpaina burutu da. Halaber, laguntza humanitarioa indartu da, eta, era horretan, 200.000 €-ko partida espezifikoa jarri da asilo-kontuetan lan egiten duten GKEen lana bultzatzeko. Nafarroako Gobernuak 2017an errefuxiatuentzat jarritako zenbatekoa 400.000 € ingurukoa izango da. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak 300.000 € jarri ditu saharar herriari laguntzeko.

Bestalde, harrera-prozesuak hobetzeko eta indartzeko asmoarekin, Nafarroan errefuxiatuak hartzeko prozesuaren segimendurako batzordea osatu da; bertan, ondorengoek hartzen dute parte: Nafarroako Gobernua, Gurutze Gorria eta CEAR, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, FNMC, errefuxiatuak dituzten tokiko erakundeak, herritarren ekimenak, bestelako mugimendu sozialak eta errefuxiatuen ordezkaritza. Era berean, batzorde horren barnean, talde eragile bat sortu da Nafarroan harrera-prozesuak hobetzeko helburuarekin, eta Administrazioaren, ziurtatutako erakundeen, herritarren ekimenen eta errefuxiatuen arteko koordinazio eta lanerako protokoloa garatzen ari da.

2015eko urriaz geroztik, Nafarroak 112 familia-unitate hartu ditu; hots, guztira 255 pertsona, eta horietatik 185 Nafarroako Gurutze Gorriak hartu ditu.

Jatorriari dagokionez, honako hauetako familia-unitateak dira nagusi: Venezuela (%19,27) Armenia (%14,68) eta Ukrainia (%13,76). Siriako familia-unitateak kontuan hartuta, hartutako familia guztien %8,26a osatzen dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa