(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza departamentuak 450 plaza eman ditu egun bakar batean, aplikazio telematikoari esker ostirala, 2017.eko irailak 1


Orain arte, hainbat aste behar izaten ziren bete gabeko plaza horiek banatzeko


Irakasleen kontratazio telematikoa egiteko ATPak 1300 eskari jaso ditu 24 ordu eskasetan, eta egun bakar batean ebatzi dira. Plaza horietara 7000 bitarteko irakasle zeuden deituta.

Aurreko ikasturteetan, bitarteko irakasle plaza banaketak telefono bidez egiten ziren eta, beraz, hainbat astez luzatzen zen prozedura. Aplikazioari esker, plazen banaketa azkartzeaz gainera, erraztu egin da aukeraketa. Era berean, gardentasunean ere irabazi da. Izan ere, antzematen diren akatsak berehala konpondu daitezke. Bestalde, deialdia bera ere erosoagoa da, dagoeneko irakasleek ez baitute telefono deiaren zain egon behar hainbat astez, orain arte bezala.

Akatsa zuzenduta

ATP aplikazioa maiatzean hasi zen erabiltzen, aparteko jazoerarik gabe. Abuztuaren 31ko plaza-banaketan akats informatiko bat antzeman zen eta ordubete eskasean zuzendu zen, bestelako ondoriorik gabe. Aplikazioak aurretik egindako eskariak ezabatu eta berriak egitea ahalbidetzen duenez, ezabatutako eskarietako batzuk ez ziren aintzat hartu. Baina, akatsa atzeman eta berehala, ordu bete eskasean, arazoa konponduta geratu zen eta bitarteko irakasleei euren behin betiko plazaren berri jakinarazi zitzaien.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa