(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideak iraupen luzeko kontratazio berriak egingo ditu zortzi espezialitate medikotan ostirala, 2017.eko irailak 1


Profesionalak eskuratu nahi ditu arlo hauetarako: Pediatria, Familia Medikuntza, Traumatologia, Dermatologia, Errehabilitazioa, Anestesiologia, Erradiodiagnostikoa eta Anatomia Patologikoa


contratacion profesionales de la salud

Medikuntzako profesionalak eskuratzeko kanpainaren irudia. ( irudia handitu )

Osasunbideak iraupen luzeko kontratazio berriak egingo ditu honako espezialitate hauetan: Pediatria, Familia Medikuntza, Traumatologia, Dermatologia, Errehabilitazioa, Anestesiologia, Erradiodiagnostikoa eta Anatomia Patologikoa. Kontratuen bitartez, bete gabe dauden plazak edo egiturazko plazak beteko dira Iruñeko, Lizarrako eta Tuterako osasun-arloetan, eta urte batekoak izango dira.

Osasun Departamentua Medikuntzako profesionalak eskuratzeko kanpaina egiten ari da, besteak beste, elkargo profesionalen, sare sozialen eta komunikabideen bitartez, Nafarroako osasun-sistema publikoan sartu nahi duten hautagaiak erakartzeko asmoarekin.

Atzerrira joandako profesionalak itzultzea sustatzeko Nafarroako Medikuen Elkargoaren bitartez egin berria den kanpainari gehitu zaio egungo kanpaina.

Helburua da lehentasunezko zortzi espezialitatetako premiak betetzea eta dauden profesionalak kontratatzeko gainerako zerrendak eguneratzea. Kontratazio horietara aurkezteko edota informazio gehiago eskuratzeko, hautagaiek 848 42 87 69 telefonora dei dezakete (8:00etatik 15:00era) edota mezua idatzi consultas.contratacion.snso@navarra.es posta elektronikora.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa