(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
astelehena, 2017.eko irailak 4


Erakusketak, kontzertuak eta bisita gidatuak biltzen ditu


Concerto Melantek Lizarrako Santa Clara elizan emanaldia eskainiko du ostiral honetan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu irailaren 4tik 10era bitarteko asterako:



ZINEMA



Escándalo (Akira Kurosawa, 1950)
Nafarroako Filmoteka
Asteazkena / 20:00etan
Kazetaritza sentsazionalistari egindako kritika bikaina, Akira Kurosawak zuzendua –gidoiaren zati bat ere hark egina da–. Toshirô Mifune da aktore protagonista, hau da, ospe handiko errealizadorearen aktore kutuna. Escándalo drama judizial eder bat da, maisu japoniarraren bereizgarri paregabeak biltzen dituena.
Zikloa: Abogados en el cine.
Hizkuntza: JB japonieraz gaztelaniazko azpitituluekin.
Iraupena: 104 min.

El burgo de San Cernin (Antonio José Ruiz, 1996)

Nafarroako Filmoteka
Osteguna / 20:00etan
Nafarroako hiriburuan oso-osorik grabatu den Rincones y nostalgias de Pamplona dokumentalaren laugarren kapitulua.
Lan honek Iruñeko Burguaren historia txikia aztertzen du Manuel Monjek aurkeztutako oroitzapen eta anekdotez baliatuta; izan ere, solasean aritzen da Burguko dorrearekin eta San Zerningo oilartxoarekin, eta, bidenabar, haurtzaroaren oroitzapenak ekartzen ditu gogora.
Hizkuntza: JB gaztelaniaz.
Iraupena: 60 min.

Central Térmica de Pamplona - IMENASA
Nafarroako Filmoteka
Ostirala / 20:00etan
-Iruñeko Zentral Termikoa
Enrique Soler ingeniariak filmatu zituen eraikina altxatzeko lanak, eta Alemaniara ere joan zen makinak ekartzeko bidaia gainbegiratzeko. Ez zuen zailtasun handirik izan prozesu horretan guztian, instalazio hori sustatzen zuen konpainiarako –Irati– ari baitzen lanean.
Proiekzioan zehar, Josetxo Fernández de Ortega musikariak zuzenean joko du pianoa.
-Imenasa
IMENASA industriaren jarduera erakusten da film dokumental horretan; Félix Huarte enpresaburu nafarrak sortutako enpresa zen. Industria Iruñeko Donibane auzoan zegoen, eta, dokumentalean, hango tailerretan, bulegoetan edo fabrikaren instalazioen barnean zeuden prestakuntza-zentroetan egiten zen lana erakusten da.
Aurkezlea: Juan Ramón de la Torre, ADItech-eko zuzendari nagusia. Solasaldia Víctor Manuel Egia Astibia medikuarekin, zeina gure kulturaren zale amorratua eta ikerlea baita.



IKASTAROAK ETA TAILERRAK

Egunerokoaren joana asaldatu
Huarte zentroa
Ostirala (17:00etan) / Larunbata (10:00etan, 16:00etan) / Igandea (10:00etan)
Lengoaia eta mugimenduaren laborategi bat, José Oteroren eta Kamen Nedeven eskutik.
Laborategi horretan, gure bizitzen egunerokoan eremu publikoetan izaten diren mugimenduak jorratu nahi dira, ikerketarako tresna gisa. Abiapuntu bat izanen dira, hiriko eta periferiako espazioetan gertatzen diren eguneroko esperientzien areagotzea eta erritmo-alterazioak aztertzeko.

 

ERAKUSKETAK

Haiek Danak Sorginak
Lorategi historikoa, Bertizko Jaurerriko natura parkean
2017/07/20 - 2017/09/04
SAUVAGEren parte-hartzearekin.
Komisarioa: Alexandra Baurès.
KULTUR programaren barnean antolatuta
ORDUTEGIA: Egunero zabalik, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.
Proiektua gertalekuetan barna ibiltzen da, hots, baso, leize eta baserrietan, eta ustezko sorginkeriak eszenifikatzen ditu, hala nola zeremoniak, orgiak edo infantizidioak. Halaber, emakume haiek jazarpenaren mende bizi izan zuten desesperazioa ere ekartzen du gogora. Aurpegia jarriz egiten die gorazarre.

Kamera ilunaren bitartez
Karlismoaren museoa
2017/05/17 - 2017/11/05
Lizarrako Karlismoaren Museoak aldi baterako erakusketa berri bat biltzen du, irailaren 5era arte ikusgai egonen dena. Asunción Domeño du komisarioa, Nafarroako Unibertsitateko irakaslea eta argazkilaritzan aditua. Erakusketak, argazkilaritzaren aurrekarietan murgilduta, hasierako prozedura fotografikoak aztertzen ditu, hala nola dagerrotipoa edo kalotipia, baita aristotipoak, argazki artistikoa edo inprimaketa-argazkia ere.

Oihuaren anatomia
Nafarroako Museoa
2017/05/11 - 2017/09/24
Nafarroako Museoak erakusten duen Oihuaren anatomia erakusketa txikia bi aretotan banatzen da lehenbiziko aldiz, bi solairutan hain zuzen. Bilduma iraunkorreko bi piezen arteko elkarrizketa bat proposatzen du Federico Clavarinoren (1984, Turin) argazkiekin, zeinak haren azken lanaren parte baitira: The Castle. Lehen pieza, I. mendekoa, Santakarako aztarnategian aurkitu zen eta Calceus du izena; bigarrena, XIX. mendekoa, marmolezko busto bat da, Agustín Querol y Subiratsek egina, eta oihuka ari den gazte baten burua irudikatzen du. < bilduman< Fundazioaren Kutxa Nafarroako figurazioa eta Abstrakzioa 70s.

Forma 70s. Abstrakzioa eta figurazioa Nafarroako Kutxa Fundazioaren bilduman
Nafarroako Museoa
2017/06/15 - 2017/10/01
Erakusketak formen elkarrizketa bat proposatzen du pintura tradizionalaren eta abangoardiako pinturaren artean, hizkuntza figuratiboen eta abstraktuen artean, eta adierazpen esperimentalen eta herrikoien artean. Elkarrizketa hori kidetasunek eta kontrasteek markatutakoa da, zeinek bat egin baitzuten garai bateko erreferentziako zenbait erakusketa-aretotan; izan ere, Iruñeko eta Nafarroako panorama artistikoaren foku dinamizatzaileak ziren erakustoki haiek.

José Ramón Anda. Kausa formala eta materiala
Oteiza museoa
2017/06/21 - 2017/10/01
Oteiza museoak erakusketa-proiektu berri bat biltzen du, José Ramón Anda deitutakoa. Kausa formala eta materiala erakusketak sortzaile horrek eskulturari emandako ekarpena analizatzen du, eta haren lana aztertzen. “Eskulturaren Euskal Eskola” deitutakoan aritutako artisten bigarren belaunaldiari lotuta egon zen Anda, eta hizkuntza artistikoak berritu zituen joan den mendeko hirurogeiko hamarkadatik aurrera.


MISZELANEA



KULTUR

Kontzertua Mikel Gaztelurrutia Trío
Mendigorriko gizarte-etxea
Osteguna / 20:00etan
Walk diskoa grabatu berri dute, The Road Less Traveled liburua –Scott Peck idazlearena– inspirazio-iturri hartuta. Walk lanak gogora ekarri nahi ditu gure bizi-ibilbidea eta gure erabakiak zuzentzen dituzten mugimendua, pultsio erritmikoa eta inprobisazioa. Walk lanean, afro, guaracha edo mambo erritmoak aurkituko ditugu, baita reggae, bossa-nova eta funk erritmoak ere.

Kontzertua:Iñaki Askunze & Bob Sands Big Band
Alfonso el Batallador plaza
Ostirala / 20:30ean
Bob Sands Big Band banda jazz-panorama nazionaleko talde zirraragarrienetako bat da. Bob Sands saxofonista newyorktar beteranoak zuzenduta, kalitate bikaina lortu du, eta, Time aldizkariaren ustez, “garbia eta modernoa” den soinu bat ere bai.
Ibilbidea Tuteran, bisita gidatua
18:00etan / 1h 30'. Monreal dorrea.
Prezioa: 3 €
Erreserbak: T. 948 417 100 / turismo@tudela.es


Kontzertua: O Carolan
Caballeros Templarios kalea (Barranco) Ribaforada
Larunbata / 22:30ean
O´ Carolan taldeak ospe handiko Tourlough O´ Carolan konpositore irlandarraren izenetik hartzen du berea; izan ere, hark maisutasunez funditu zituen bere garaiko musika barrokoa eta Irlandako –haren sorterria– musika tradizionala. Talde aragoarrak 25 urte daramatza agertokien gainean, eta konpositore irlandarrari eta musika “atlantikoei” zuzendutako hiru lan diskografikoren ondoren, Aragoiko musika tradizionalaren lurraldean sartu da.



MUSIKA



ANTZINAKO MUSIKAREN ASTEA - LIZARRA

Sevillako Orkestra Barrokoaren bakarlariak
San Migel eliza (Lizarra)
Astelehena / 20:15ean
Sevillako Orkestra Barrokoa (Ventura Ricok –kofundatzailea– eta Pedro Gandía Martínek –egungo zuzendari artistikoa– batera abiarazitako proiektua), zalantzarik gabe, historia-irizpideekin antzinako musika interpretatzen duten Espainiako taldeen lehen mailan kokatzen da. Topaketa afaria
Monjardín jatetxea (Lizarra)
21:45ean
http://www.culturanavarra.es/es/agenda/2017-09-04/conciertos/cena-encuentro
Afariaren

prezioa: 15 euro
Izen-emateak eta salmenta www.baluarte.com webgunean (0,95 euroko komisioa sarrera bakoitzeko)

Benjamin Alard
Santa Klara eliza (Lizarra)
Asteazkena / 20:15ean
J.S. Bachen musika izan da beti Benjamin Alarden pasio nagusia, eta, hain zuzen, konpositore handi haren interpretazioagatik jaso zuen lehen saria Brujasko Nazioarteko Klabe Lehiaketan, 2004an.
2005etik, La Petite Bande taldeko kidea izan da; 1973an fundatu zuten talde hori Gustav Leonhardt eta Sigiswald Kuijken musikariek, eta azkenaldi honetan Benjamin Alardek zuzentzen du taldea klabetik.

Concerto Melante
Santa Klara eliza (Lizarra)
Ostirala / 20:15ean
Lau musikarik –haietako bi Berlingo Filarmonikoaren kide dira– osatzen dute Concerto Melante.
Taldea SONY Classicalen artista esklusiboa da. Honako lan hauek plazaratu ditu zigilu horrekin: Spirituosa, Telemannen ganbera-musika, eta, 2012an, Sacred Arias CD-a.2013an, J. S. Bach-en Musical Offering lana grabatu zuen. 2015ean, taldeak CD berri bat plazaratu zuen, Domenico Galloren musika barroko italiarraren munduko lehen grabazioak biltzen zituena. Haren produkzio berria, Telemann/Luther lana, 2017an estreinatu da arrakasta handiz.

SMADE Jardunaldia Karrikan
K
arrika (Lizarra)
Larunbata / 12:30ean
A
na Alcaide Trío
Musika sefardiaren kontzertua
12:30ean Gustavo de Maeztu museoa
Vox Biderri + Gizonok
18:00etan Geltokiko plaza
Ana Alcaide hirukotea eta Belén Otxotorena
“Estela Sefardi” familia-kontzertua
18:30ean. Ibilbidea: Picudo zubitik abiatuta, Kultura Etxean bukatuko da.

Vox Bigerri + Gizonok
Santa Klara eliza (Lizarra)
Larunbata / 20:15ean
Pirinioetako bazterretan dar-dar egiten duen polifonia espontaneoaren jardunean murgilduta, Vox Bigerri koru profesional bat da, Pirinioetako, Bigorrako, Bearnoko, Euskadiko eta Kataluniako polifonietan buru-belarri aritzen diren bost kantarik osatua. 2004an osatu zen, eta dagoeneko 300 kontzertutik gora eskaini ditu Frantzian eta beste herrialde batzuetan.

18 kantarik osatzen dute Gizonok; ezagutza musikal desberdina badute ere, haietako gehienek eskarmentu luzea dute zenbait abesbatzatan.

Iruñeko Katedraleko Musika-Kapera
Orreagako Kolegiata
Larunbata / 20:00etan
Iruñeko katedraleko musika-kapera Nafarroako musika-erakunderik zaharrena da. Orkestra propioa izan zuen XX. mendearen erdialdera arte, eta 800 urtetik gora daramatza han egiten diren elizkizunen zati musikalaren buru. Gaur egun, 35 kidek osatzen dute katedraleko musika-kapera. Den-denak laikoak dira, honako bi hauek izan ezik: Julián Ayesa, organo-jotzailea, eta Aurelio Sagaseta, kapera-maisua –bi-biak katedraleko kanonigoak dira–.

Vozes del Ayre
Santa Klara eliza (Lizarra)
Igandea / 20:15ean
Monteverdiren madrigalak dira SMADE 2017-ko azken kontzertuaren protagonistak.
Vozes del Ayre eta Al Ayre Español taldea proiektu paraleloak dira, eta lehenbizikoak ahots-osagarri bat eman nahi dio hala nazioko nola nazioarteko panoraman egindako ibilbide instrumental egonkor bati; proiektua 2007an aurkeztu zen Zaragozako Auditoriumean.





HAURRENTZAKO AISIA

“Kontatu zure historia” tailerra
Nafarroako Liburutegia (Haurren aretoa)Astelehena, asteartea / 10:00etatik 12:00etara.
Nicolás Albarekin; istorio bat kontatuko du collage eta marrazkien bitartez.
5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 12 haur.
Tailerrak doakoak dira baina izena eman behar da, liburutegiko erakusmahaian edo haurren aretoan. Leku mugatuak 848 42 89 80/ 848 42 77 97

"Isilik...!” tailerra
Nafarroako Liburutegia (Haurren aretoa)
Asteazkena, osteguna / 17:00etatik 19:00etara
Ilustrazioari eta literatura-sormenari buruzko tailerra Beatriz Bermúdezekin eta Yanira Calvorekin.
8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat
Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15 haur
Tailerrak doakoak dira baina izena eman behar da, liburutegiko erakusmahaian edo haurren aretoan.
Leku mugatuak 848 42 89 80/ 848 42 77 97





BISITAK ETA IBILALDIAK



Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
Igandea, 10:00 / 11:00 / 12:00
Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.
Erreserbak Nafarroako Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioaren webgunean:http://visitas.fcpatrimoniodenavarra.com


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa