(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maria Solana Hezkuntza kontseilaria Castejonen eta Tuteran izan da gaur ikastetxe bitan egindako lanak ezagutzen astelehena, 2017.eko irailak 4


Castejoneko institutu berrian 2,6 milioi euro inbertitu ditu Departamentuak; Tuterako Huertas Mayores handitzeko, berriz, milioi bat


IESO Castejón

Solana kontserilaria eta hainbat langile Castejongo ikastetxearen aurrean.. ( irudia handitu )

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu berria amaituta ikusteko aukera izan du gaur Maria Solana kontseilariak. Ikasturte honetan 130 ikasle hartuko ditu, DBHko 1., 2. eta 3. mailetan. Hurrengo ikasturtean DBHko maila guztiak eskainiko ditu. Egindako eraikinak, gehienez, 10 unitate izan ditzake, beraz, DBHko lerro bi ezarri daitezke.

Solana kontseilariak azaldu duenez, “Departamentuak aurten egingo duen lanik garrantzitsuenetakoa da Castejonekoa. Aspaldiko behar bati erantzuteko eta herriari eta zonaldeari merezi duen zerbitzua eman ahal izateko”. Hala adierazi du, Castejongo alkate David Alvarez eta ikastetxeko zuzendaritza taldearekin elkartuta.

Castejoneko DBHko Institituak gaur egun G/A ereduak eskaintzen ditu eta aipagarria da landuko duen hezkuntza programa inklusiboa, metodologia berritzailetan oinarrituta eta lankidetza oinarri hartuta.


Vuisita de la consejera Solana al centro Huertas Mayores de Tudela

Tuterako zentrora egindako bisitaren irudia. ( irudia handitu )

Eneko Ardaiz Hezkuntza Azpiegituren zerbitzu-zuzendariak azaldu duenez, institutu berrian 2.649.000 euro inbertitu ditu Departamentuak. Lanak urtarrilean hasi ziren eta aurreikusitako epean egin dira. Ikasleak irailaren 11n hasiko dute 2017-18 ikasturtea.

Huertas Mayores

Bestetik, Tuterako Huertas Mayores ikastetxean handitze lanak amaitu dituzte dagoeneko. Lanen bigarren fase honetan 1.384.000 euro inbertitu ditu Departamentuak eta 1260 metro koadro gehiago erabili ahalko dituzte Haur eta Lehen hezkuntzako 445 ikasleek. Bigarren fase honetan egindako handitze lanei esker, ikastetxeak zituen espazio premiak erantzun dira eta erabilera anitzeko gela, musika gela iraunkorra eta liburutegia berreskuratu dira. Alfredo Huguet ikastetxeko zuzendariarekin eta Tuterako alkate Eneko Larrarterekin izan da Solana kontseilaria bisitan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa