(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berri bat eraikiko du Iturenen ostirala, 2017.eko irailak 8


Sei unitateetarako lekua izango du eta inbertsioa 1,4 milioi eurokoa izango da


Hezkuntza Departamentuak Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berri bat eraikiko du, sei unitateetarako eta jantokirako lekuarekin, izan ere, Udaleko eraikinak irakaskuntza-jarduera garatzeko beharrezko baldintzak ez dituela betetzen uste baita.

Zentro berriak ez du ia energia-kontsumorik izango eta "Pulunpa" esango diote. Inbertsioa 1,4 milioi euro ingurukoa izango da eta lanak 2018an zehar egingo dira.

Zehazki, eraikuntza-lanak 1.290.134,60 euroko gastua ekarriko du, eta horietatik, 1.204.848 euro, obrari dagozkio, eta 85.286,60 euro obra-zuzendaritzako langileen ordainsariari. Hezkuntza Departamentuak dagoeneko proiektuaren idazketa eta eraikuntza-lanen zuzendaritza kontratatzeko espedientea onartu ditu. Horrez gain, ekipamenduaren hasierako zuzkidurarako aurreikusitako gastuak 93.000 eurokoak izango dira, eta urteko gutxi gorabeherako gastua 11.220 eurokoa izango da. Garbiketarako aurreikusitako urteko gastuak 11.995 eurokoak izango dira.

Gaur egungo eraikina 1989. urtean berritu zuten, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako 67 ikasle ditu, sei taldetan banatuta. Ikastetxea Udaletxeko eraikinaren goiko bi solairutan dago, eta udaletxearen sarbide bera du. Horrez gain, gelen barneko antolaketak ez dio erantzuten hezkuntza-erabilera bati.

Lizitazioaren iragarkia Kontratazio Atarian argitaratu da jada.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa