(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Federico Mayor Zaragozak bakearekin duen konpromisoa nabarmenduko du ekitaldi batean astelehena, 2017.eko irailak 11


Ekitaldiko burua Lehendakaria izango da eta Tuteran izango da irailaren 22an


Federico Mayor Zaragoza

Federico Mayor Zaragoza ( irudia handitu )

Irailaren 22an, Bakearen Nazioarteko Eguna dela eta (irailaren 21), Nafarroako Gobernuak Federico Mayor Zaragozaren lana nabarmentzeko ekitaldi bat egingo du Tuterako Castel Ruiz Jauregian.

Nafarroako Gobernuak Mayor Zaragoza maisuak bakearen alde, bake-kultura defendatzeko eta giza eskubideak sustatzeko egindako lan nekaezina nabarmendu nahi izan du. Horrela izan zen UNESCOren zuzendari nagusia izan zen urteetan, eta baita geroago, tokiko nahiz nazioarteko mailan, erakunde politikoen sakontze etiko eta demokratikoa bultzatzen eta aldarrikatzen jarraitu duenean ere.

Iaz, 2016. urtean, Nafarroako Gobernuak Bakearen Nazioarteko Eguna ere ospatu zuen. Horretarako, erakunde-ekitaldi bat sortu zuen, irailaren 21 guztietan bakearen eta bizikidetzaren alde lan esanguratsua egin duen pertsona edo erakunde goraipatzeko. Ekitaldi hori egiteko Tutera aukeratu dute, historikoki eta gaur egun, bakearen, errespetuaren eta bizikidetzaren balioekiko konpromisoa agertu duelako.

Datorren irailaren 22an, Gobernuak Federico Mayor Zaragozaren lana nabarmentzeko ekitaldia egingo du. UNESCOren buruan egon zen urteetan, 1987tik 1999ra, Mayor Zaragoza maisuak bultzada berria eman zion erakundearen eginkizunari: "gizakiaren buruan bakearen gotorlekuak eraikitzea". Mayor Zaragoza maisuaren jarraibideak kontuan hartuz, UNESCOk Bakearen Kultura Programa sortu zuen, eta lan hori lau arlo nagusitan antolatu zen: bakerako hezkuntza, giza eskubideak eta demokrazia; bazterkeriaren eta pobreziaren kontrako borroka; kultura-aniztasunaren eta kultura arteko elkarrizketaren defentsa eta gatazken prebentzioa eta bakea finkatzea.

Espainiara itzuli zenean, 1999. urtean, Mayor Zaragoza maisuak Bake Kultura baterako Fundazioa sortu zuen, eta modu aktibo eta etengabean jarraitu du lanean UNESCOn bere lana oinarritu ziren ideien alde.

"Bakearen aldeko hitzak" errezitaldia Barañainen

Bakearen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren barruan, asteazkenean, irailak 20, 19:30ean, Nafarroako Gobernuak ere antolatuta, "Bakearen aldeko hitzak" izeneko errezitaldi poetiko eta musikal bat izango da Barañain Auditorioan.

Errezitaldian zehar artistek eta musikariek argiz eta argi-kontraz, indar eta sentikortasunez beteriko ibilbide bat egingo dute Espainiako eta nazioarteko egileen proposamen poetikoetatik, haien poesia eta musikaren bidez, gerraren eta indarkeriaren esperientzia mingarriekin eta justiziaren eta bakearen itxaropenarekin hunkitzen dutenak.

Sarrerak doan izango dira leku guztiak bete arte, eta astearte honetatik aurrera jaso ahalko dira Barañain Auditorioaren txartel-leihatilaren ordutegian (asteartetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era), baita errezitaldiaren egun berean ere, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa