(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak trenbide-korridoreari buruzko informazio eta gizarte-eztabaidako fase bat hasi du astelehena, 2017.eko irailak 11


Ekarpenak egin nahi dituzten pertsonek, erakundeek eta taldeek gaurtik aurrera egin dezakete Gobernu Irekiaren atarian


trenbide-korridoreari buruzko informazio eta gizarte-eztabaidako fasea.

Abiadura handiko trena.

Foru Gobernuak Kantauri-Mediterraneoko trenbide-korridoreari buruzko informazio eta gizarte-eztabaidako bide bat jarri du eskuragai Gobernu Irekiaren webgunean (www.gobiernoabierto.navarra.es), nahi duten pertsonek, erakundeek eta taldeek beraien ekarpenak egin ditzaten eta Gobernuak haiei erantzun diezaien. Eztabaidatzeko gunera gaurtik aurrera sartu ahalko da eta proiektuaren laburpen bat eta 23 eranskin biltzen ditu.

Irekia eta iraunkorra den prozesu baten lehen fasea da. Nafarroako Gobernuak trenbide-korridorearen proiektua garatzen den bitartean gertatzen diren aurrerapenen berri emango die herritarrei.

Prozesu honetan, korridorea eraikitzen den Nafarroako eremuen iritzia kontuan hartuko du. Horrela, informazio-saioak egingo dira Iruñean, Altsasun, Castejonen, Tuteran eta Tafallan.

Horrez gain, hemendik gutxira, web-orri iraunkor bat ere aterako da, proiektuaren garapenari buruzko nobedade guztiak jasotzeko.

Ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek esteka honen bidez egin dezakete:

 https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/corredor-ferroviario-zaragoza-vasca-pasando-por-pamplona

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa