(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako mikologiaren orainari eta etorkizunari buruz gogoeta egiteko jardunaldi batzuk izango dira Ultzamako parke mikologikoan asteazken eta ostegun honetan asteartea, 2017.eko irailak 12


Ingurumeneko zuzendari nagusiak hasiko ditu baliabide honen hamargarren urteurrena dela eta antolatutako saioak 


Mikologiari buruzko jardunaldien kartela

Ultzamako jardunaldien berri ematen duen kartela. ( irudia handitu )

Asteazken eta ostegun honetan II. Jardunaldi Mikologikoak izango dira Ultzamako parke mikologikoan, Nafarroako mikologiaren orainari eta etorkizunari buruz gogoeta egiteko helburuarekin. Estatu mailako adituak eta profesionalak bilduko dira Larraintzarren, baliabide mikologikoen bilketaren eta kontserbazioaren arteko orekan eta komertzializazio iraunkorrean sakontzeko.

Ultzamako Udalak antolatutako jardunaldiek Nafarroako Gobernuaren finantzazioa izan dute, eta Ingurumen eta Ur Zuzendari Nagusi Eva García Balaguerrek inauguratuko ditu.

Ultzamako parke mikologikoa Nafarroak duen mota honetako baliabide bakarra da eta 2017ko irailaren 13an ireki zen. Urte hauetan 30.333 baimen eman ditu, eta horietatik, 23.301 egunerokoak dira, 3.204 urtekoak atzerritarrentzat, 2.964 urtekoak auzokoentzat, eta 1.044 zientifiko eta didaktikoak. Lortutako diru-sarrera guztiak parkea hiru helbururekin kudeatzeko bideratu dira: masifikazioa eta gehiegizko ustiapena saihestea; jardunbide egokiak zabaltzea eta ekonomia sortzea, sortutako enplegu zuzenaren eta haranaren turismo-dinamizazioaren bidez.

Saioak

Jardunaldien izenburua "Baliabide mikologikoari balio ematea eta kontserbatzea" da eta Estatu mailako adituak eta profesionalak bilduko dira, benetako kasuak azaltzeko.

Bihar, asteazkena, "nola bildu kontserbatuz" izango da gai. Hor, onddoek basoetan duten eginkizun garrantzitsua eta esparru horretan Nafarroan dagoen arautegia aztertuko dute. Saioaren amaieran mahai-inguru bat izango da perretxikoen bilketaren erregulatzeari buruz, kudeaketa-tresna gisa.

Ostegunean, zerbitzuak eta produktuak iraunkortasunez komertzializatzeko moduari buruzkoak izango dira saioak, eta bi gai nagusi izango dira: perretxikoen komertzializazioa eta zerbitzuen komertzializazioa (mikoturismoa).

Ildo horretan, hurrengo urteetarako lehentasunezko lan-ildoak adosteko helburuarekin, irailaren 29an, partaidetza-jardunaldi bat garatuko da: "Nafarroan landa-garapenaren eta mikologiaren alde eginez". Hor, Nafarroan sektore honetan inplikatuta dauden pertsonek eta erakundeek egoerari buruzko gogoeta egingo dute.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa