(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak trenbide-korridorearen inguruan Estatuarekin egindako hitzarmenaren koordinazio eta jarraipen batzorderako deia egin du osteguna, 2017.eko irailak 14


Ayerdi lehendakariordeak uste du Sustapen Ministerioak obrak bere gain hartzeko hartu duen erabakia ez dagoela justifikatuta


Nafarroako Gobernuaren egoitza.

Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatean trenbide-korridorea garatzeko Estatuarekin sinatuta duen (2010) indarreko hitzarmenaren koordinazio eta jarraipen batzordearen bilerarako deia egingo du gaur bertan, bi administrazioen artean dauden desberdintasunak aztertzeko eta "Nafarroako interes orokorra" asetzen duen akordio bat lortzeko.

Horrela adierazi du Garapen Ekonomikorako lehendakariorde Manu Ayerdik, Sustapen Ministerioak korridorearen obrak bere gain hartzea erabaki duela adierazi ondoren. Lehendakariordeak erabaki horri buruzko iritzia eman du prentsaurrekoan Maria Solana Gobernuko eledunarekin, eta hauxe adierazi du: "Espainiako Gobernuak lehentasuna eman die UPNrekin indarreko hitzarmenaren eta nafarren interes orokorraren inguruan egindako akordioari".

Manu Ayerdik esan du Ministerioak jarrera hori hartu duela UPNk PPren gainean egindako presioengatik, biek Estatuko aurrekontuen inguruan sinatu zuten ituna betetzeko. Horren arabera, Sustapen Ministerioak Castejón-Campanas trenbidearen hurrengo tartea 2017an lizitatzeko konpromisoa hartu zuen. Adierazi duen moduan, biek bazekiten hori betetzea oso zaila zela, arrazoi teknikoengatik eta izapideengatik, eraikuntza-proiektuen egoera kontuan hartuz.

Hiru hilabeteko lana eta lankidetza

Horrez gain, bere ustez "ez dago justifikaziorik" Ministerioak erabakia hartu duen unea, "azken hiru hilabete eta erdi hauetan bi administrazioen teknikariek elkarrekin eta lankidetzan lan egin dutelako akordio bat lortuko zutela ziur zeudelako". Horren froga gisa besteak beste esan du dagokion eskaeraren ondoren, Foru Administrazioak zazpi egunetan dokumentazioa bidali ziola Ministerioari, eta horri esker, ADIFek Alesbes-Erriberri tartearen oinarrizko proiektua onartu zuen joan ekainean, "zenbait urte etenda egon bazen ere".

Lehendakariordeak azken egunetan Iñigo De la Serna ministroarekin izandako elkarrizketak aipatu ditu, eta zentzu horretan, joan den asteartean, irailak 12, Nafarroak Ministerioaren proposamenari erantzuna bidaltzeko "prest" zuela esan ziola, eta horrez gain, hau esan ziola: "etxea ordenatu behar dugu hitzarmen ekonomikoari dagokionez, funtsezko elementua baita Nafarroarako, eta dagoeneko amaitzear gaude, bosturtekoa eguneratzeko".

Sortutako egoeraren aurrean Ayerdik defendatu du Nafarroak eta Estatuak 2010ean gai horren inguruan sinatutako egungo hitzarmenaren indarraldia, eta azpimarratu du ez dela ez-betetzerik gertatu Nafarroaren aldetik hartutako erabakia justifikatzeko. Zentzu horretan, gaur bertan, hitzarmenean ezarritako koordinazio eta jarraipen batzorderako deia egingo duela esan du, "hitz egiteko, eztabaidatzeko, eta itxuraldatzen ari diren beste elementu batzuk alde batera uzteko gai bagara, akordio batera heltzeko". Adierazi duenez, Nafarroak batzorde horretan defendatuko duen proposamena, hainbat alditan errepikatu duen moduan, Sustapen Ministerioaren konpromisoa erakustea izango da, Zaragoza-Iruña-Euskal Y-a korridorearen tarte guztiak, Iruña-Euskal Y-a, Iruñeko begizta (epeaz gain, batzuen eta besteen konpromisoak ere argitu behar dira), Castejon-Iruñerria eta Zaragoza-Castejón tarteak aldi berean amaitzeko.

Ekainean hartutako erabakia

Bestalde, Maria Solana eledunak, Nafarroako Gobernuaren izenean emandako balorazio batean hauxe esan du: "zinez sentitzen dut Espainiako Gobernuak UPNrekin egindako akordioei lehentasuna ematea, indarreko hitzarmenaren eta Nafarroako interes orokorraren gainean". Eledunak hauxe adierazi du: "PPren gobernuaren jarrera zentralistaren aurrean Nafarroako Gobernuak hitzarmen bermedun bat izatearen alde egiten du, eta UPNk egin duena horri uko egitea da".

Nafarroako Gobernuaren iritziz, Ministerioaren erabakia, atzo jakinarazi bazuten ere, duela hilabete batzuk hartu zuten. Ekainean PPk eta UPNk Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu zituzten. "Erabaki horrek argi erakusten du zein den PPk Nafarroarekin duen konpromisoa", esan du, eta bi alderdiak kritikatu ditu, "alde batera utzi behar den eta inondik inora ez doan tren" bat egiten saiatzeagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa