(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak sektore publikoaren eta helduek euskara ikasteko gizarte-ekimenaren arteko lankidetza nabarmendu du ostirala, 2017.eko irailak 15


Helduentzako 17/18 euskara ikasturtearen hasierako ekitaldian Iñaki Murua doktoreak "Un mar de oportunidades" izeneko hitzaldia eman du


Helduentzako 17/18 euskara ikasturteak aurkezteko ekitaldia

Erdian Ollo kontseilaria, ezkerrean Mikel Arregi eta eskuinean Iñaki Murua. ( irudia handitu )

Ana Ollok, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilariak, administrazioen, euskaltegi publikoen eta gizarte-ekimenekoen arteko lankidetza nabarmendu du helduen euskararen ikaskuntzan 17/18 ikasturtearen hasieran. Ekitaldi berean, Iñaki Murua doktoreak "Un mar de oportunidades" hitzaldia eman du, eta Internetek euskararen ikaskuntzan ematen dituen abantailak aipatu ditu.

Kontseilariak aurtengo kanpainarako Nafarroako Gobernuaren, 32 tokiko erakundeen, Zubiarte euskaltegi publikoaren, Hizkuntza Eskola Ofizialen eta gizarte-ekimeneko euskaltegien (AEK eta IKA) arteko lankidetza estua eskeri du : "Hemendik eskerrik asko zuen laguntzarengatik. Eskerrik asko euskaltegi publikoei eta gizarte-ekimenekoei, haiek esker, pertsona askok euskara bizi eta gozatu egiten dute". Horrez gain, ikasturte honetarako matrikulazio-kanpaina "euskararen inguruko batasun eta solidaritatearen" kanpaina gisa deskribatu du.

Bestalde, ekitaldian zeuden zenbait pertsonari hitz egin die: "guretzat ereduak diren pertsonak. Helduak direla euskaltegian euskara ikasi dutenak. Beren bizitzetan euskara zerbait funtsezko bihurtu den pertsonak".

Halaber, Ollok, Nafarroako Gobernuak euskaltegiei beharrezko baliabideak emateko duen konpromisoa berretsi du: "gaur gurekin dauden pertsonek nahi dutena egiten jarraitzeko aukera izan dezaten, hots, gure hizkuntza ikasten".

Azkenik, kontseilariak Nafarroako euskaltegietan matrikulatzera animatu ditu herritarrak, eta Keiko Suzukiren aipu bat erabili du, ikasturte honen kanpainaren protagonistetako bat dena: "Euskara ikasita dena da desberdina. Jendearekiko harremanak, eta gure inguruarekiko lotura. Dena aberasgarriagoa da".

Gora egiteko joera

Azken ikasturteetan gora egin du euskarako matrikulazioak helduen artean. 2016/17 ikasturtean 6.559 pertsonak eman zuten izena, aurreko ikasturtean baino 275 gehiago, hizkuntza eskola ofizialetan, langile publikoen euskaltegian, Zubiarten eta urrutiko hizkuntza eskolen izen-emateak kontuan hartuz, gizarte ekimeneko euskaltegiak ere barne hartuz.

Gogoratu behar dugu gizarte ekimeneko zentroei laguntzeko aurrekontu-zuzkidura helduei euskara irakasteko (2017ko urtarriletik irailera) 640.000 eurokoa dela. Dagoeneko aldi horretarako laguntzak eman dira et aurrian 2017-2018 ikasturterako laguntza-deialdia argitaratuko da.


Taldeko argazkia helduentzako euskara ikasturtearen hasieran

Ekitaldira bertaratutakoen argazkia. ( irudia handitu )

Hainbat aukera

Ikasturte hasierako ekitaldian Iñaki Murua doktoreak hitzaldi bat eman du teknologia berriek, Internetek bereziki, ikasteko eskaintzen dituzten aukerei buruz. Murua Hezkuntza Zientzietan (UNED) lizentziatua eta doktorea da, eta Kimikoa Zientzietan diplomaduna (EHU). Profesionalki euskara irakasten du, helduei zehazki.

Sarea metafora gisa erabiliz, Muruak sareek ikaskuntza-prozesuetan eta irakaskuntzan izan dezaketen eragina aztertu du, teknologiaren eta beste aldagai batzuen garrantzia kontuan hartuz. Hitzaldian zehar ikerketa-lerro nagusiak berrikusi ditu, hala nola irakasleak prestatzeko ziberkomunitateak.

Matrikulatzeko epea zabalik

Nafarroako Gobernuak komunikazio-kanpaina bat aurkeztu zuen irailaren hasieran "

Disfruta en el euskaltegi, gozatu euskara " goiburupean, zentro publikoetan eta hizkuntza horren ikaskuntza eskaintzen duten gizarte ekimenekoetan matrikulatzen animatzeko helburuarekin.

Aurtengo nobedade nagusia bere multzo izaera da; lehen aldia da sektoreko eragile guztiek parte hartzen dutela Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan. Kanpaina foru Gobernuaren eta euskara zerbitzua duten udal erakundeen artean diseinatu da, eta 40.000 euro inguruko inbertsioa ekarri du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa