(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako Inbertsio Bankuak Nafarroan dauden alokairu sozialeko 52 BOEen erdien eraikuntza finantzatuko du 40 milioirekin ostirala, 2017.eko irailak 15


Europako erakundeko lehendakariordeak, Roman Escolanok, eta Uxua Barkos Lehendakariak ‘Navarra Social Housing’ hitzarmena sinatu dute Nafarroako Jauregian, finantzazio-baldintza abantailatsuak bermatzen dituena 


Lehendakaria

Barkos Lehendakaria eta Escolano lehendakariordea akordioa sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Uxue Barkosek, Nafarroako Gobernuko Lehendakariak, eta Europako Inbertsio Bankuaren lehendakariak, Roman Escolanok, hitzarmen bat sinatu dute gaur Iruñean. Horren bidez, Bankuak gehienezko 40 milioi euro inbertituko ditu Foru Komunitateak aurten abian jarri duen Errentako Etxebizitza Plana/Navarra Social Housing.

Errenta publikoa sustatzeko jarduera berritzailea da, Europan aitzindari gutxi dituena -zehazki, Bartzelonan, Amsterdamen, Dublinen edo Lisboan- eta Europako funtsaren laguntza duena Juncker Planaren Inbertsio Estrategikoetarako (FEIE).

Hitzarmena sinatzeko ekitaldian, gaur goizean Nafarroako Jauregian izan dena, Escolano lehendakariordea eta Barkos Lehendakariaz gain, hauek ere izan dira: Pablo Zalba, Kreditu Ofizialeko Institutua (KOI), BEIrekin elkarlanean ari den erakundea Europarako inbertsio-planean Espainian, eta Joan Basora, Europako bankuko Dibisio burua Espainiako sektore publikorako, Miguel Laparra, Nafarroako Gobernuko Etxebizitzako lehendakariordea eta kontseilaria, eta José Mª Aierdi, Nasuvinsa sozietateko zuzendari kudeatzailea.


sinadura

Ezkerretik eskuinera: José Mª Aierdi, Nasuvinsako zuzendari kudeatzaileak; Andrea Durante, Europako Inbertsio Bankuko officer del Banco Europeo de Inversiones; Joan Basora, BEIko dibisio burua Espainiako sektore publikorako; Miguel Laparra, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariordea; Uxue Barkos, Nafarroako Lehendakaria; Román Escolano, BEIko lehendakariordea; Pablo Zalba, KOIko lehendakaria; Lladó López, Nasuvinsako finantza-zuzendaria eta Alberto Bayona, Nasuvinsako Etxebizitza saileko burua. ( irudia handitu )

Nafarroako Errentako Etxebizitza Planaren lehen proiektuak abian jarri ditu dagoeneko Nasuvinsa sozietate publikoak, eta hurrengo hiru urteetan 524 BOE errentan eraikitzea barne hartzen du, baliabide eskasak dituzten gazteei edo familiei errentako etxebizitza babestua eskuratzen laguntzeko. Eraikin guztiak Ia Kontsumo Energetikorik ez duten Eraikinen (EECN, ingelesez) Passivhaus estandar zorrotzera egokituko dira.

Errenta eta eraginkortasun energetikoa Juncker planean

BEIk Navarra Social Housing proiekturako emango duen finantzazioak (baldintza abantailatsuetan beste finantzazio-iturri tradizional batzuen aldean, bai interes-tasetan bai amortizazio-epeetan) Europako Inbertsio Planaren laguntza du (Juncker Plana delakoa), eta bere helburua da Batasunean inbertsio guztiak sustatzea. Alokairu soziala sustatzea eta klima-aldaketaren kontra borrokatzea dira EBren politiken lehentasunetako batzuk, eta Nafarroako Gobernuak bere gain hartu ditu.

Zentzu honetan, alokatzeko, birgaitzeko eta hiri-berroneratzeko politikak, errenta-erregimenean dauden higiezinen gero eta eskaera handiagoari aurre egiteko eta biztanle guztien etxebizitzarako eskubidea asetzeko, foru Gobernuak Nafarroako etxebizitza-politikak bultzatu dituen gizarte arloko bi euskarri dira, aurreratuen dauden Europako eskualdeen joerari jarraituz. Halaber, EBko banku publikoaren helburuetako bat da.

Planean jasotzen diren 524 BOE berriekin, Nafarroako Gobernuak etxebizitza kopurua bikoiztu du errentako etxebizitza publikoa sustatzearen alde egindako apustuan. Horrez gain, eraikin guztiek eraginkortasun energetiko handiko baldintzak beteko dituzte, EB 2010/31 zuzentarauak 2020. urtetik aurrera eskatuko duena. Nafarroako Gobernuak aurten aplikatuko du dagoeneko Passivhaus estandarra bere Errentako Planaren barruan dauden eraikin guztietan, eta uda aurretik lizitatzen hasi zen lehen lehiaketetan baldintza gisa eskatzen hasi da.

Passivhaus arkitektura eta eraikuntza eredu berritzaileak ia nulua den kontsumo bat bermatzen du, energia berriztagarriak eta isolatze sistemak, arotzeriak, aireztatzeak erabiliz, edo zubi termikoak kenduz, bestelako faktore teknikoen artean. Estandar honek kontsumo energetikoa % 75 arte murriztea eta % 90 arteko aurrezkiak ekartzen ditu.

Lehen neurketa teknikoen arabera, berogailuaren kostua 784 euro murriztu da 30 urte baino gehiagoko antzinatasuna duen 70 metro koadroko etxebizitza batean, edo 220 euro indarreko araudia betetzen duen eraikin modernoago batean, eta 73 euro urtean ia kontsumorik ez duen etxebizitza batean. Zifra horien ondorioz, EECN eraikinen alde egindako apustua berotegi efektuko gasen igorpena murrizteko edo pobrezia energetiko bezalako fenomenoak arintzeko tresna bihurtu da.

Gizarte-beharren zerbitzura dagoen etxebizitza

Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, sinatzeko ekitaldiaren ondoren hitz egin du, BEIri laguntza eskertzeko, izan ere, "politika ausarta da etxebizitza arloan, sektore publikoa buru dela, zoritxarrez azken urte hauetan adreiluaren kultura garatzaile neurrigabearen eragin handiegia izan duen errealitate bat aldatzen laguntzen du", esan du. "Politika honek", jarraitu du Lehendakariak, "agintari publikoek pertsonen benetako beharrei eta gizarte osoaren, edozein dela jatorria, errenta maila edo familia-egoera kalitatezko etxebizitzarako eskubideari erantzuteko beharrari erreparatzen laguntzen du".

Uxue Barkosek Nafarroak, Europak etxebizitzaren arloan alde egiten ditu bi arloetan puntako Komunitate bat izaten jarraitzeko duen konpromisoa berretsi du: alokairu soziala eta eraginkortasun energetikoa. Lehenengoari dagokionez, azpimarratu du mota honetako etxebizitzarako sarbidean "gero eta eskaera handiagoa" dagoela, eta salerosketako "kultura handitu" bat atzean uzten duela. Eraginkortasun energetikoari dagokionez, Planean barne hartzen diren etxebizitzei eskatuko zaien Passivhaus estandarrera mugatuta dagoena, hauxe azpimarratu du: "ez du bakarrik ekartzen eraikin berritzaile eta iraunkorra aukera gisa; baita pobrezia energetikoa arintzeko goi-mailako tresna bat gisa ere. Agintari publikook ezin diogu horri uko egin".

Bestalde, BEIko lehendakariordeak, Roman Escolanok, hauxe adierazi du: "akordioak BEIren bi lehentasun barne hartzen ditu: Europar Batasunean integratzea sustatzea eta klima aldaketaren ondorioak murrizten laguntzea". "EBko banku gisa, BEIk Europako herritarren bizitza hobetzeko lan egiten du. Hori dela eta, atsegin handiz laguntzen dugu proiektu honetan, eta Europarako Inbertsio Planaren ezarpen garrantzitsuaren adibide onak dira Espainian".

BEIri eta Europako Inbertsio Planari buruz

Europako Inbertsio Bankua (BEI) EBren epe luzerako finantzazio-erakundea da, eta bere akziodunak Estatu kideen artean daude. Banku-erakunde honek, bideragarriak diren inbertsio-proiektuetarako epe luzerako finantzazioa bideratzen du, EBren politikaren helburua lortzen laguntzeko.

Horrez gain, Europarako Inbertsio Plana, Juncker plana delakoa, Europako Batzordearen lehentasun nagusietako bat da, eta xedea da inbertsioak bultzatzea, enplegua sortzeko eta hazteko, finantza-baliabide berrien erabilera adimentsuago bat eginez. Azkenik, Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsa (FEIE) Juncker planaren euskarri nagusia da eta lehen galerak bermatzen ditu. Horri esker, BEIk normalean arrisku handiagoa duten proiektu gehiagotan inbertitu ahalko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa