(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asteazken honetan hasiko dira Iruñean Nafarroako trenbide korridoreari buruzko informazioa zuzenean emateko saioak astelehena, 2017.eko irailak 18


Hilabete batean trenbide-ardatzeko herri nagusietatik (Altsasu, Castejón, Tafalla eta Tutera) ibiliko da gizarte-eztabaida prozesua sustatzeko, joaten den astelehenetik, irailak 11, online irekita dagoena


Nafarroako Gobernuak trenbide-ardatzean zehar antolatu dituen bost informazio-saioen lehenengoa izango da asteazken honetan, irailak 20, 19:30ean, Iruñeko Planetarioan. Helburua Foru Gobernuak proiektu honi buruz bildu duen informazio guztia herritarrei ematea da.

Manu Ayerdi lehendakariorde ekonomikoa izango da bertaratutakoei Nafarroako trenbide-korridorearen proiektuari buruzko laburpen exekutiboa emango diena. Ondoren, azalpenak emateko txanda izango da, publikoak informazio gehiago edo argibideak eskatzeko; baita beraien iritzia emateko ere.

Formatu berdinarekin, datozen lau asteetan foru trenbide-ardatzeko herri nagusietan errepikatuko dira informazio-saio horiek: asteazkenean, irailak 27, Altsasun (Iortia Kultur Gunean); asteartean, urriak 3, Castejongo Museoan; asteazkena, irailak 4 Tuterako Castel Ruiz Jauregian, eta azkenik, asteazkenean, urriak 11, Tafallako Kultur Zentroan. Lau saio horiek 18:30ean hasiko dira.

Informazio-saio guztietarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Informazioa eta partaidetza corredorferroviario.navarra.es webgunean ere bai

Nafarroako Gobernuak joan den irailaren 7an dagoeneko jakinarazi zuen moduan, astelehenetik aurrera, irailak 11, informaziorako eta gizarte-eztabaidarako web bat jarri da ikusgai (corredorferroviario.navarra.es). Hor, Garapen Ekonomikorako lehendakariordeak trenbide-korridoreari buruz bildu duen informazio guztia (laburpen exekutiboa eta 23 eranskin) kontsultatu eta deskarga daiteke. Horrez gain, herritarrek proiektu honi buruzko ekarpenak egiteko aukera ere ematen du, horiek erantzuteko emateko konpromisoarekin.

Informaziorako eta gizarte-eztabaidarako lehen fase honetan, urriaren 16ra arte egin ahal izango dituzte ekarpenak herritarrek. Horrenbestez, informazio-saio horiek Iruñean, Altsasun, Castejonen, Tuteran eta Tafallan egiten diren bitartean egin daitezke ekarpenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa