(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Erizainen Elkargoak Eskola Erizaintzako programa bat sustatu dute Mendillorrin eta Sakanan, ohitura osasungarriak sustatzeko eta prebenitzeko asteartea, 2017.eko irailak 19


Lehen esperientzia pilotu honen xedea 4.500 ikasle erakartzea eta oinarri gisa balio izatea da, gainerako Foru Komunitatera heda daitekeen eredu bat finkatzeko


Transcripción textual del video

Iruñeko Mendillorri auzoko eta Sakanako eskualdeko 4.500 ikasle inguruk erizain bat izango dute eskolan, Nafarroako Gobernuko Osasun eta Hezkuntza Departamentuek eta Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialak bultzatuta, bizitza-ohitura osasungarriak sustatzeko eta arriskuak adin goiztiarretatik prebenitzeko helburuarekin. Esperientzia pilotu honen helburua osasun eragileen eta eskola erkidegoaren arteko lankidetza eredu bat definitzea da, gainerako Foru Komunitatera ere hedatzeko.

Ekimena Osasun, Hezkuntza eta Eskubide Sozialetako Departamentuen arteko lankidetzaren emaitza da, Haurren Arreta Integralerako batzorde teknikoaren barruan. Programa gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, Luis Gabilondok; Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusiak, Roberto Pérezek; Osasuneko Lehen mailako Arretako zuzendari kudeatzaileak, Javier Díezek eta Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialeko lehendakariak, Carlos Sesmak, proiektu hau bultzatu eta finkatu duen funtsezko erakundea dena. Aurkezpenean parte hartu dutenek Eskolako Erizaintzaren irudiaren prebentzio-balioa nabarmendu dute.

Iruñeko Mendillorri auzoko eta Sakanako eskualdeko 4.500 ikasle inguruk erizain bat izango dute eskolan, Nafarroako Gobernuko Osasun eta Hezkuntza Departamentuek eta Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialak bultzatuta, bizitza-ohitura osasungarriak sustatzeko eta arriskuak adin goiztiarretatik prebenitzeko helburuarekin. Esperientzia pilotu honen helburua osasun eragileen eta eskola erkidegoaren arteko lankidetza eredu bat definitzea da, gainerako Foru Komunitatera ere hedatzeko.

Ekimena Osasun, Hezkuntza eta Eskubide Sozialetako Departamentuen arteko lankidetzaren emaitza da, Haurren Arreta Integralerako batzorde teknikoaren barruan. Programa gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, Luis Gabilondok; Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusiak, Roberto Pérezek; Osasuneko Lehen mailako Arretako zuzendari kudeatzaileak, Javier Díezek eta Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialeko lehendakariak, Carlos Sesmak, proiektu hau bultzatu eta finkatu duen funtsezko erakundea dena. Aurkezpenean parte hartu dutenek Eskolako Erizaintzaren irudiaren prebentzio-balioa nabarmendu dute.

Osasun arloko eragile berri hau sortzearen ondorioz, ikastetxeekin zuzenean lotuta dagoena, asmoa da esku-hartze goiztiarra sustatzea egoneko bizitza izateko joeraren, elikadura-ohitura txarrak izatearen edo toxikoak hartzearen ondorioz gero eta handiagoak diren osasun-arazoetan.

Hiriko esku-hartze eredu bat eta eskualdeko beste bat

Eskola Erizaintzako programa garatzeko lehen fasearen aurreikuspenen arabera, 2.100 ikasle artatuko ditu Mendillorrin (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 4 zentro eta DBHko eta Batxilergoko beste 1 dituena), 1.600 Altsasun (4 HLHIP eta 1 DBHI) eta 850 Etxarri Aranatzen (7 HLHIP eta 1 DBHI).

Helburua da hiriko esku-hartze eredu bat eta eskualdeko beste bat garatzea, erreferentziatzat hartzeko eskolako Erizaintza gainerako Foru Komunitatera hedatzeko. Ekimen hau abian jartzeko, Sakanako eta Mendillorriko osasun-zentroek beste bi erizain kontratatuko dituzte (lanaldi osoan, lehen kasuan, eta lanaldi erdian, bigarrenean).

Eskola Erizaintza programaren helburuak hauek dira: adin goiztiarretatik bizitza-ohitura osasungarriak sustatzea, eskola-komunitateko eragile guztiak autozainketaren alderdi nagusietan prestatzea (irakasleak, ikasleak, guraso-elkarteak, arreta psikopedagogikoko taldeak eta abar), eta eskola-inguru osasungarriak sustatzeko. Edukiak hezkuntza-ziklo bakoitzera egokituz joango dira.

Bost lan-arlo

Bizitza osasungarriko estiloak sustatzearen ikuspegitik, aurreikusita dago bost arlo nagusiren inguruko lan-lerro jarraituak sustatzea, hala nola elikadura, jarduera fisikoa eta atsedena, harreman osasungarriak, afektibitate eta sexu hezkuntza eta substantzia toxikoen kontsumoa.

Prebentzioaren esparruan, Eskola Erizaintza eskola-komunitateari laguntzeko eragile bat izango da, besteak beste hauek antolatzeko: lehen laguntzetako jarduerak, istripuen prebentzioa, eskuen, ilearen, larruazalaren eta hortzen higienean, jarreraren higienea, eguzkia hartzea, ohitura toxikoak, Interneten eta gizarte-sareen erabilera edo txertaketa kanpainak. Horrez gain, berariazko kanpainak ere prestatuko dira, hala nola "Fruta eta barazkien kontsumoa eskolan" edo "Gosari osasungarriak", eta osasunarekin lotutako munduko egunen inguruko jarduerak (informazio-mahaiak, lehiaketak eta abar).

Eskolako erizaina familiekin eta irakasleekin lankidetzan arituko da, berariazko taldeko tailerrak diseinatzen, gai hauei buruz: bizitza-estiloak, bizkarra, tabakoa, antsietatea, sexu hezkuntza, gurasotasun positiboa, substantzien kontsumoa edo pantailen erabilera. Eskola-komunitatearen lan egingo du, arrisku psikosozialeko, osasun-behar bereziko edo ahultasun bereziko ikasleak aurkitzeko eta identifikatzeko, alderdi sozioekonomikoekin, substantzia toxikoen kontsumoen aurrekariekin edo sexu-nortasunarekin lotuta. Eskola Erizaintzak patologia kronikoak (diabetesa, obesitatea, epilepsia, alergiak, intolerantziak eta abar) eta gaixotasun arraroak dituzten ikasleak artatzen ere lagunduko du, gero eta ohikoagoak direlako hezkuntza-eredu inklusiboan.

Programak helburuak zehazteko eta planifikatzeko lehen fase bat izango du, urrian hasiko dena, Mendillorrirako eta Sakanarako aurreikusitako Erizaintzako langileen errefortzua sartzearekin batera. Urtarril eta maiatza bitartean eskola-elkartearekiko lankidetzan zehaztutako tailerrak eta jarduerak garatzea aurreikusita dago, eta ekainean, egindako lana ebaluatzeko prozesu bat gauzatuko da.

Sareko lana

Programa 2014-2020 Osasun Planean jasotzen den haur eta gazteen artean Osasuna Prebenitzeko eta Sustatzeko Estrategiaren barruan kokatzen da. Helburua da zeharkako laguntza soziosanitarioko eta hezkuntzazko sareak sortzen laguntzea. Horrek, eragile eta erakunde desberdinen koordinazioa ekarriko du, hala nola osasun zentroak, eskola-komunitatea (zuzendaritza-taldea, irakaslea eta guraso-elkarteak), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (ISPLN), Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretako Zentroak (SUOAZ), osasun mentaleko zentroak eta udaletako oinarrizko gizarte-, kirol- eta kultura-zerbitzuak.

Eskolako Erizaintzaren bidez, Osasuna Sustatzeko Eskola Sarera zentro berriak sartu eta sustatuko dira; dagoeneko, 27 zentro dira Nafarroan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación del programa "Enfermera Escolar"
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa