(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak "Arquitectura señorial del Renacimiento en Navarra: Pamplona, Estella y Tudela" argitaratu du

asteazkena, 2017.eko irailak 20


Lanak, Elba Ochoaren doktorego-tesiaren emaitza denak, hiriek Errenazimentuan izan zuten garapena eta XVI. mendeko gizarte eta ekonomia aldaketak aztertzen ditu


Liburuaren azala. ( irudia handitu )

Gaur goizean aurkeztu dute Kulturako Zuzendaritza Nagusiak argitaratutako eta Elba Ochoa Larraonak idatzitako "Arquitectura señorial del Renacimiento en Navarra: Pamplona, Estella y Tudela" liburua.

Lan hori garai zail batean kokatuta dago, XVI. mendean zehar erresuma zaharrak izandako gertaera latzek eragindako garai batean hain zuzen, eta oso azterlan gutxi argitaratu dira horri buruz.

Artxiboetan dokumentu bilaketa nekeza egitea eskatu du lanak. Mª Concepción García-Gainza katedradunak, hitzaurrea egin duenak, hauxe esan du: "arkitektura erlijiosoaren aurrean, bere iturri dokumentalak ongi kokatuta eskaintzen dituenak, oso artxibo pribatu familiar gutxi gordetzen dira, eta artxibo historikotara eta notarioen protokoloetara jo behar da".

Egileak bere testuinguruan kokatu ditu dokumentu ugariak, Errenazimentuan hiriek izan zuten garapena eta XVI. mendean gertatu ziren gizarte- eta ekonomia-aldaketak aztertuz. Esaterako, hainbat fenomeno gertatu ziren, hala nola herritarrak sortzea, arteen sustapena edo merkataritza-burgesia sortzea, hirietan etxe handiak eraikitzeko baliabide ekonomikoak ekartzen dituena.

Liburu honen lehen zatian honako hauek deskribatzen dira: Nafarroako hirien hirigintza-errealitatea, gizarte errenazentista, eraikinen tipologia eta erabili ziren eraikuntza-materialak.

Bigarren zatian, Iruñean, Lizarran eta Tuteran gordetzen diren etxe ospetsuenen azterlan monografikoa egiten da. Atal horretan, sakonki aztertzen dira eraikinak, jaunen arkitektura sustatzen zuten familiei eta eraikuntza-faseetan eraikitzeko moduari buruzko azterlan monografikoekin, orubeen erosketa, obra-kontratua maisuarekin, materialen bilketa, eraikitzen ziren bitartean edo eraikuntza amaitzean sortutako arazoak eta beste hainbat gauza ere aztertuz. Horrenbestez, Nafarroako Errenazimentuko jaunen arkitekturaren ikuspegi zabal eta osoa ematen du. Lana Arte seriearen 50.a da.

Elba Ochoaren lana Egilea Geografia eta Historian lizentziatua da (Zaragozako Unibertsitatea); 2013. urtean doktore gradua lortu zuen Nafarroako Unibertsitatean Artearen historia espezialitatean, izenburu hau zuen tesiarekin: «Arquitectura señorial navarra en el siglo XVI: Pamplona, Estella, Tafalla y Tudela». Horretarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Ikertzaileak Trebatzeko emandako beka bat lortu zuen.

Bere ikerketa-lerroak Nafarroako XVI. mendeko arkitekturara, historiara eta ondare artistikora nagusiki mugatzen dira, eta horri buruzko zenbait lan argitaratu ditu.

Hau da berriki argitaratutako beste lan bat: Arquitectura señorial de Tafalla en el Renacimiento, Tafallako Udaleko Kultura Patronatuak 2014. urtean argitaratutakoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa