(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

EBren "ekonomia zirkularrari" buruzko neurri berriek ingurumen eta ekonomia aukera garrantzitsua ekar dezakete Nafarroarako osteguna, 2017.eko irailak 21


Horrela adierazi du gaur goizean Bruselan dagoen Nafarroako ordezkariak Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiarekin egindako lan jardunaldi batean, Europak abenduan onartuko duen legediari buruz


Parte-hartzaileak

Ezkerretik eskuinera: Mikel Irujo, Eva García eta Esteban Pérez. ( irudia handitu )

Neurrien multzoa "Ekonomia zirkularreko paketea" deritzo, eta Europar Batasunak urte honen amaierarako onartzea aurreikusi du. Horrek, ingurumen-abantaila eta aukera ekonomikoa ekar dezake Nafarroan aplikatzean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Ingurumeneko Departamentuak gaur goizean antolatutako jardunaldian adierazi duen moduan.

Saioan zehar, Eva Garcíak, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak, eta Mikel Irujok, Bruselan Nafarroako delegatua denak, ekonomia zirkularrean aditua den Esteban Perezi eskatutako txostena aurkeztu dute, Europako negoziazioen gaur egungo egoera eta Batasuneko arautegian egindako aldaketak izan ditzakeen ondorioak azaldu dituena.

"Ekonomia zirkularrak" hauxe proposatzen du: lehengaien erabilera arduratsua egitea; baliabideak ahalik eta gehien aprobetxatzea; murriztu, berrerabili, konpondu eta birziklatua araua aplikatzea eta zirkulu etengabean birziklatzea, naturaren beraren funtzionamendu bera izanez.

EBren neurriak

Bruselan Nafarroako Gobernuko delegatua den Mikel Irujok Europar Batasunak onartuko dituen lehentasunezko arloen eta neurrien zerrenda bat egin du: plastikoen erabilerari dagokionez, asmoa da birziklagarriak edo biodegradagarriak izatea, ontziei eta haien birziklatzeari bereziki arreta jarriz; neurriak onartuko dira elikagaien hondakin kopurua % 50 murrizteko 2030. urterako; funtsezko lehengaien berreskuratzea hobetzea, tresna elektronikoetan bereziki; eraikuntzatik datozen hondakin arriskutsuak tratatzeko berariazko zuzentarauak; oinarri biologikoko baliabideen erabilera eraginkorraren sustapena, hala nola biomasa, eta bioekonomiako berrikuntzaren laguntza. Produktu biologikoen arloarekin lotuta, Europak ongarriei buruzko arautegia berrikusi nahi du, ongarri organikoak onartzeko eta biomantenugaien eginkizuna indartzeko.

Horrez gain, Irujok adierazi du Europako Batzordearen ustez, onartuko diren neurriek bi alderdi positibo izango dituztela, bai ingurumenaren ikuspegitik, bai ikuspegi ekonomikotik, negozio-aukera berriak irekiko direlako.

Onartutako neurriak garatzeko, Batzordeak adierazi du Europako Egiturazko eta Inbertsio Funtsen babesa izango duela, 650 milioi euro hain zuzen, eta hondakinen kudeaketarako Egiturako Funtsen laguntza ere, 5.500 milioi euro. Horrez gain, Europako Inbertsio Bankuak finantzatzen dituen ekimenen babesa ere izango du.

Onartuko diren neurrien jarduera-esparruei buruz ere hitz egin du Irujok: ekoizpen-sektorea, kontsumoa, hondakinen kudeaketa, bigarren mailako lehengaiak eta ura. Sektore hauetan, komunitateko estrategia ondasunen konpongarritasuna, iraunkortasuna eta birziklagarritasuna hobetzean, programatutako zaharkitzean, ontziei eta hondakinei buruzko zuzentarauen berrikuntzan eta uraren berrerabileran oinarrituko da.


Bertaratutakoak

Lan-jardunaldira etorritakoak. ( irudia handitu )

Nafarroako zeharkako apustua

Bestalde, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak, Eva García Balaguerrek, Nafarroako Gobernuak ekonomia zirkularraren eta ekimen argietan gauzatzearen alde egindako apustua azaldu du. Ekimen argi horien artean Nafarroako Hondakinen Plana aipatu du, eta Nafarroa hondakinen prebentzioan eta murriztean bihurtzeko helburua azpimarratu du.

Horrez gain, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Espainiako Ekonomia Zirkularreko etorkizuneko Estrategia egiteko antolatutako Eztabaida Jardunaldiei buruz ere hitz egin du. Joan den astelehenean egin ziren Madrilen eta administrazio publikoek ekonomia zirkularrean duten eginkizunari eta eskualdeko eta estatuko administrazioaren arteko lankidetzari buruz hitz egin zuen. "Asko inbertitu ahal/behar dugu teknologian eta garapen berrietan, baina borrokarik handiena pertsonak kontzientziatzea da. Kulturan eta erantzukizunean inbertitu behar da, lurraldeko garapen-eredu berri baterako".

Komeni da gogoratzea Nafarroako Gobernuak ekonomia zirkularraren printzipioak jasotzen dituela legealdirako programa-akordioan. Horretarako, prebentzioa nabarmentzen da Foru Komunitateko ezaugarri nagusi gisa, eta baita kudeaketa publikoaren lidergoa eta kalitate oneko enplegua sortzeko gaitasuna ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa